Unai Elorriaga eta Gaizka Arostegi idazle bizkaitarrek liburu bana kaleratu dabe

Bizkaie! 2012-05-31 12:18   Kulturea

Unai Elorriagak Zizili eta Gaizka Arostegik Nerbioiko piratak umeentzako liburuak plazaratu ditue Elkar argitaletxeagaz. Mai Egurzak eta Bruno Hidalgok dira lanotako irudigileak. Lan biak Xaguxar sailean kaleratu ditue.

Unai Elorriagak Zizili eta Gaizka Arostegik Nerbioiko piratak umeentzako liburuak plazaratu ditue Elkar argitaletxeagaz. Mai Egurzak eta Bruno Hidalgok dira lanotako irudigileak. Lan biak Xaguxar sailean kaleratu ditue.

Zizilik ez dau gauza handirik ikusten, 207 dioptria ditu-eta begi bakotxean. Munduko antioju guztiak probau ditu, baina ez dau egokirik topau. Londresen jostun bat ei dago, apurtutako artaziekaz antioju bereziak egiten dakiena. Hara joatea erabagi dau Zizilik, Anbrosio bere mamu txikia lagun. Bidean, baina, hamaika abentura biziko ditue, eta tartean hainbat lagun barri topau bere bai.

Unai Elorriaga (Bilbo, 1973) marka guztiak txiki-txiki egin zituan SPrako tranbia bere lehenengo liburuagaz, eta Espainiako Narratiba Sari Nazionala irabazi eban 2002. urtean. Filologoa eta itzultzailea bada be, gaur egun literaturea dau bizibide. Urteotan Van't Offen ilea, Vredaman, Londres kartoizkoa da eta umeentzako Matxinsaltoen belarriak argitaratu ditu.

Jon Nerbioiko piratak liburuko protagonistek piratea gura dau izan. Telebisinoko pelikula batek bultzatu dau erabagia hartzera, eta birritan pentsau barik, lagunei egiten deutse proposamena. Nerbioiko itsasadarrean ontzi bat topau dabe, lupetzetan. Beti Lagun izeneko pirata-ontzian hainbat abentura jazoko dira...

Gaizka Arostegik (Portugalete, 1965) El agote, El cálido julio del treinta seis eta Nocturno nobela historikoak argitaratu ditu Ttarttalo etxeagaz. Arostegik irabazi barri dau Mikel Zarate ume literaturako saria, Urrezko orrazia nobeleari esker.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu