Peru Vidalek eta Julen Erezumak Bizkaiko Bertso Txapelketarako txartela irabazi dabe
2012-06-11 11:55 BertsolaritzeaEskualdetako Bertsolari Txapelketako azkenengo saioak astegoienean egin ditue. Zapatuan, Uribe Butroeko finala jokatu eben Sondikako kultur etxean. Peru Vidal leioaztarra izan zan irabazlea. Busturialdeko finalean, ostera, Julen Erezuma gernikarra izan zan onena.
Bide Ertzean eta Maria Berasarte, 'Artistas en Ruta' programearen barruan
2012-06-08 16:26 MusikeaEtxepare Euskal Institutuak eta Interpreteen Espainiako Alkarteak (AIE) sinatutako hitzarmenari esker, euskal taldeak Artistas en Ruta izeneko programan sartuko dira aurrerantzean. Hurrengo hileetan, Bide Ertzean talde tolosarra eta Maria Berasarte abeslari donostiarra izango dira euskal ordezkariak.
'Futbola, oinarritik euskaraz' futboleko entrenatzaileak euskeraz ikasteko eskuliburua aurkeztu dabe
2012-06-08 15:46 Euskerea berbagaiFutbola, oinarritik euskaraz futboleko estrenatzaileak euskeraz ikasteko eskuliburua aurkeztu dabe Bilboko Foru Liburutegian. Proiektu aitzindaria da, izan be orain arte ez da euskerazko materialik egon. Lehenengo mailako materialaren ostean, laster bigarren eta hirugarren mailakoak kaleratuko ditue.
Bakea aldarrikatuko dabe poesiaren bidez, Gasteiz, Donostia eta Bilbon
2012-06-05 15:28 jardunaldiakDonostian eta Gasteizen, bagilaren 7an eta 8an egongo dira jaialdiagaz lotutako ekintzak: errezitaldiak, musika emonaldiak, eztabaidak eta abar. Bagilaren 9an eta 10ean, barriz, Bilboren txandea izango da eta gaur, jaialdiko arduradunek, Bizkaiko uriburuko egitaraua zehaztu dabe.
Dantzaroak Durangaldeko 200 jantzari batuko ditu zapatuan
2012-06-05 13:42 KultureaZapatuan, bagilaren 9an, Durangok Dantzaroaren laugarren edizinoa hartuko dau. Aurten, bigarrenez, Euskal Astearen barruan atondu dabe Durangaldeko jantza taldeen urteroko hitzordua. Kalejira bategaz hasiko da egitaraua, 19:00etan, Udaletxetik Ezkurdira.
Jennifer Cardini, bagileko Art After Dark saioan
2012-06-04 15:51 MusikeaBagileko Art After Dark emonaldiko protagonistea Jennifer Cardini tekno musikari paristarra izango da. Cardini baino lehen, Arne Ô eta Digital 21 izango dira taula ganean, bagilaren 8an, Guggenheim museoan. Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
Irati Iciar: 'Gure helburua aurtengo ikastaroetan bizkaitar gehiago batzea da'
2012-06-04 13:49 BarriketanUEUko ikastaroetako arduraduna
Aiko taldeak Gorbeian ospatuko dau erromeria tradizionala datorren domekan
2012-06-01 15:46 KultureaDatorren domekan, hilaren 3an, Gorbeian izango da jaia, Egiriñao baseleizearen inguruan. Jai- giro eder honetan parte hartu gura dauenak urteerako hitzordura agertzea besterik ez dau egin behar, 11:30ean Pagomakurreko bideko iturrian.
Itxaro Bordak 'Boga Boga' nobelea kaleratu dau, Amaia Ezpeldoi detektibearen bosgarrena
2012-06-01 11:43 KultureaItxaro Bordak Boga Boga aurkeztu dau Susa argitaletxegaz, Amaia Ezpeldoi detektibearen abenturen bosgarren nobelea, hain zuzen be. Orain 25 urte Jana izeneko emakumearen desagertzea argitu beharko dau oraingoan Ezpeldoik.
Tristezia eta itxaropenaren artean eregi dau Jeronimo Martin bilbotarrak 'Quinoa' disko barria
2012-05-31 15:50 MusikeaMalenkonia eta itxaropenaren artean eregi dau Jeronimo Martin pianista bilbotarrak Quinoa diskoa. Bigarren disko honetan seikotea osotu dau, haize instrumentuak gehituta. Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak argitaratu dau lana, Errabal Jazz bilduman.
Kontalaritzearen garrantzia azpimarratu dau Kirmen Uribek, Bilboko Liburu Azokearen inaugurazinoan
2012-05-31 15:47 KultureaGizarte justuago bat eregiten laguntzen dau istorioak konteteak, horixe nabarmendu dau ondarroatarrak azokearen hasierako pregoian. Uribegaz batera, Eduardo Zuritak eta Toti Martinez de Lezeak be egin dabe berba ekitaldian. Behin inaugurazinoa eginda, beraz, bagilaren 10era arte, euskerazko eta gaztelaniazko liburugintzearen uriburua izango da Bilbo.
Unai Elorriaga eta Gaizka Arostegi idazle bizkaitarrek liburu bana kaleratu dabe
2012-05-31 12:18 KultureaUnai Elorriagak Zizili eta Gaizka Arostegik Nerbioiko piratak umeentzako liburuak plazaratu ditue Elkar argitaletxeagaz. Mai Egurzak eta Bruno Hidalgok dira lanotako irudigileak. Lan biak Xaguxar sailean kaleratu ditue.
Karmele Esnal ikastolen mobimentuaren sortzaileetakoa hil da
2012-05-31 10:55 kulturbizKarmele Esnal Zulaika irakasle eta ohorezko euskaltzain hil da, 79 urte zituala. Ikastolen mobimentua sortzen eta eregiten parte hartu eban lehenengo andereñoetako bat izan zan. Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izentau eban 1998an.
Eduardo Galeano eta Kirmen Uribegaz zabalduko dabe Bilboko Liburu Azokea
2012-05-30 15:35 KultureaUruguayko idazlea Los hijos de los dias liburu barria aurkezten etorri da eta, ganera, kritikearen saria jaso dau. Maiatzaren 31tik bagilaren 10era egongo da Bilboko Arenalean liburu azokea eta ohiko moduan, azkenaldiko nobedadeak ezagutzeko, idazleakaz solasalditxua eukiteko eta antolatzaileek eratutako jardueretan parte hartzeko aukerea egongo da.
Bilboko Udal Musika Eskolako 400 ikasle eta irakasle baino gehiagok 25. urteurreneko kontzertua eskainiko dabe
2012-05-30 11:03 MusikeaBilboko Udal Musika Eskoleak ikasturte akademikoa agurtuko dau gaur, maiatzak 30, Ikasturte Amaierako Kontzertu tradizionalagaz. Okasino honetan ikuskizuna Euskalduna Jauregiko Auditorioan izango da Eskolearen 25.urteurrenak merezidu dauen mailako ikuskizuna eskaintzeko.
Ana Diez nafarrari buruzko atzera begirakoa Bilbon, Baionan, gasteizen eta Donostian
2012-05-29 18:03 BarriakAnder eta Yul (1989) filmagaz Zuzendari Barri Onenaren Goya Saria eskuratu ebanetik Paisito (2008) pelikulara arte, ia mende laurena pasau da: dozena erdi film luze zuzendu ditu, eta sarritan protagonistak Atlantikoa zeharkatu daben pertsonaiak edota indarkeriazko testuinguruakaz aurrez aurre topo egin dabenak izan dira.
Jon Arretxek '19 kamera' nobela baltza aurkeztu dau
2012-05-29 15:11 KultureaJon Arretxe idazle basauritarrak 19 kamera nobela baltza argitaratu dau Erein etxeagaz. Toure, Burkina Fasotik etorritako gizona, da protagonistea. Bilboko San Frantzisko auzoan bizi da. Igarlea da, edo behintzat holan ataraten dau bizimodua. Apurka-apurka igarle baino detektibe lana egiten hasiko da...
Shanghain etxea topau gura badozue...
2012-05-29 12:42 BidaideBost urtean, nire etxea nabarmen txikitu da, lehengo erdia da orain, hain zuzen be. Ez nabil guzurretan: 100 metro koadro neukazan lehen, orain, barriz, 52. Arrazoia? Txinatar batzuei ez jakezala kanpoko kazetariak gustetan.
Xirimiri taldeak irabazi dau Kameratoiaren lehenengo saria
2012-05-28 14:06 BarriakLehenengo saria (1.500 €), Xirimiri taldeak jaso dau, Ondoezik lanagaitik. Bigarren saria (1.200 €), M-taldearentzat izan da, Goitik behera ikus-entzunezkoagaz. Eta hirugarren saria (900 €), Koproskilos eta Unai taldeak lortu dau, Zuhaitzaren Eguna film laburragaz.
Jose Mari Andres: 'Euskerea teknologia barrietan sartzen aintzindari izandakoak omenduko doguz'
2012-05-28 11:48 BarriketanTrapagarango Itxaropena Ikastolako zuzendaria



























