Neanderthal gizakien ganeko erakusketea, Bilboko Arkeologi Museoan
2012-06-20 15:52 KultureaBurgoseko Giza Eboluzinoaren Museotik neanderthalei buruzko erakusketea ailegau barri da Bilboko Arkeologi Museora. Euskal Herriko aztarnategietako objektuak be ikusgai dagoz, besteak beste, Bizkaiko Arlanpe eto Axlor kobetakoak. Neanderthalak, Iberiatik Siberiara urriaren 14ra arte egongo da zabalik.
Burgoseko Giza Eboluzinoaren Museotik neanderthalei buruzko erakusketea ailegau barri da Bilboko Arkeologi Museora. Euskal Herriko aztarnategietako objektuak be ikusgai dagoz, besteak beste, Bizkaiko Arlanpe eto Axlor kobetan berreskuratutako hondarrak. Neandarthalak, Iberiatik Siberiara erakusketearen helburua gizaki hareen bilakaera historikoa eta bizimodua azaltzea da. Urriaren 14ra bitartean egongo da zabalik.
Erakusketearen aurkezpenean, Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria, Aurora Martín Nájera Giza Eboluzinoaren Museoko koordinatzaile orokorra, Antonio Rosas González erakusketearen komisarioa, Javier Vicente Atapuerca Sistemako zuzendaria eta Bizkaikoa-ko arduraduna izan dira.
Alemanian, Neander izeneko haraneko koba baten topau ziran lehenengoz Neanderthal gizakiaren aztarnak. Europa osoan bizi izan zan, orain dala 100.000 urte, eta orain 28.000 inguru desagertu zan, homo sapiensa nagusitu zanean. Neanderthal gizon eta emakumeak haragijaleak ziran batez be, barazkiak jaten zituen arren. Hildakoak lurperatu egiten zituen, kontu handiz ganera. Gustuko eben euren buruan apaintzea, horretarako haginak eta itsas-oskolak lantzen zituen.
Neanderthalak, Iberiatik Siberiara erakusketeak sei atal ditu: Neandarthalen testuinguru filogenetikoa eta kokapen ebolutiboa; Neandarthalen egunerokoa, elikadurea eta sua; Kultura materiala; Portaera sinbolikoa; Cro-Magnon gizakiagaz hartu-emona; eta, Desagertzea.
Antonio Rosas komisarioak azaldu dauen lez, erakusketaren helburua Neandarthalen ikuspegi osoa emotea da, hau da, euren itxura fisikoa, anatomia, mundu sinbolikoa, pentsamendua eta abar erakustea. Holan ikusiko dogu ez garela bakarrak, eta lehen be ez ginala bakarrak, ganeratu dau.
Jatorrizko materialen erreplikak jaso ditu Arkeologi Museoan, Giza Eboluzinoaren Museokoak zein Euskal Herriko aztarnategietakoak. Aurora Martinek bertoko piezen aukeraketea benetan be interesgarria dala goraipatu dau aurkezpenean. Euskal Herriko aztarnategietako piezak dagoz ikusgai: Bizkaiko Kurtzia, Axlor eta Arlanpe; Gipuzkoako Lezetxiki eta Amalda; Arabako Arrillor; eta, Nafarroako Mugarduia.
Neanderthalak Iberiatik Siberiara zabaldu ziran orain milaka urte, erakusketearen izenburuak berak adierazoten dauen lez. Beraz, klima sano desbardinetan mobiduten jakin eben. Gizakion bizirauteko gaitasuna azpimarratu dau Aurora Martinek, inguru guztiz desbardinetara egokitu ziran, izotz handietako lurraldeetan zein mediterranear giroko lekuetara.
Erakusketea osotzeko, Arkeologi Museoak berbaldi bat eta bisita gidatu bat antolatu ditu. Irailaren 27an, Aurora Martínek Atapuerca y el Museo de la Evolución Humana, un encuentro con nuestros antepasados hitzaldia emongo dau. 1978tik aurrera Atapuerca mendilerroko aztarnategian egindako indusketei buruz jardungo dau. Irailaren 30ean, Giza Eboluzinoaren Museora eta Atapuercako aztarnategiak ezagutzeko bisita gidatua eskainiko dau Rodrigo Alonso museoko didaktika eta dinamizazino arloko arduradunak.
Arkeologi Museoa eta Giza Eboluzinoaren Museoraren arteko lankidetzearen erakusgarri, Diego Garate Arkeologi Museoko arkeologoak Más allá de Altamira: una visión actualizada del arte paleolítico de la cornisa cantábrica hitzaldia emongo dau Burgosen, irailaren 19an.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!