Miguel de Unamuno idazle eta pentsalaria hurretik ezagutzeko bisita gidatuak atondu ditue Bilbon
2012-04-26 14:58 kulturbizMiguel de Unamuno idazle, filosofo eta pentsalari bilbotarra hurretik ezagutzeko bisita gidatuk antolatu ditu Bilboko Udalak, Bilbao Izan programearen bitartez. Bisitaldiak maiatzean, bagilean eta irailean izango dira. Igazko abenduaren 31n 75 urte bete ziran Unamuno hil zanetik, eta horren harira antolatu ditue ibilaldiak.
'Hodeietan' liburua argitaratu dau Elhuyarrek
2012-04-23 18:15 kulturbizNarrazino zientifikoa da Hodeietan, eta 12-16 urteko gazteei zuzenduta dago. Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa izan dau sorkuntza-lan honek. 2011ko CAF-Elhuyar sarietan, barriz, Gazteei zuzendutako zientzia-narrazinoak kategorian irabazle izan zan.
'Agirre Asteasukoaren eracusaldiac' eta 'Ahotsa, hitzak, hizkuntzak', Euskaltzaindiaren webgunean
2012-04-23 17:54Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan eta Ahotsa, hitzak, hizkuntzak lanak konsultagai dagoz, Euskaltzaindiaren webgunean. Lehenengoa, Arantza Ozaetaren doktorego tesiaren moldaketea da, eta bestea, euskal olerki-antologia da eta euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Angel Ortiz Alfau idazlea omendu dabe Bilbon, Liburuaren Nazinoarteko Egunaren harira
2012-04-23 15:32 KultureaUrtero lez, Berastegi kalean ipini ditue liburu azokako mahaiak gaur. Gabeko bederatzirak arte, ia 30 argitaletxetako eskaintzea ikusi ahal izango da. Toti Martinez de Lezea, Ramon Saizarbitoria, Jon Arretxe eta abar liburuak sinatzen eta irakurleakaz berbetan dabilzala be iragarri dabe antolatzaileek. Ganera, aurten, Angel Ortiz Alfauri omenaldia egin deutsie, haren heriotzearen hamargarren urteurrenean.
Julio Llamazares eta Miguel Sanchez Ostiz aurrez aurre 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean
2012-04-23 14:41 KultureaEztabaidak Literatureagaz ekimenak, literatur paisajeari buruzko hitzaldia dakar hilaren 24rako; paisaje hori erreala edo figuratua, existiduten dana edo desagertuta dagoana bada bere.
Kepa Acero: 'Itsasoa libre sentiduarazoten nauena da'
2012-04-23 11:30 BarriketanUnai Basurko eta Kepa Acero
'Puppy-k be 15 urte' argazki lehiaketeak baditu irabazleak
2012-04-20 11:25 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak ezagutzera emon ditu bart Puppy-k be 15 urte argazki lehiaketearen irabazleak. Lehiaketea museoaren 15. urteurrenaren harian antolatu zan, eta 136 lagunek parte hartu dabe Facebook bidez; horreek guztiek Puppygaz bizitako momentu gogoangarri bat jaso eben. Museoko 103B aretoan 51 finalistak erakusgai izango dira maiatzaren 2tik 30era.
Merioaren ibilbidea dala-ta Gerediagako Batzarretxea bisitauko da apirilaren 20tik aurrera
2012-04-19 12:28Gerediaga Alkarteak Merioaren ibilbidea izeneko ekintzari hasierea emongo deutso datorren barikuan, apirilaren 20an. Ekintzaren helburua da orain bost mende Durangaldeak eukan eraketa politikoa ezagutarazotea. Horren barruan, egiten da Gerediagako Batzarretxearen bisitea.
'Oinak kantuz' jantzarako diskoa aurkeztu dau Aiko taldeak
2012-04-18 15:50 MusikeaJantzan egiteko diskoa holantxe definidu dabe Aiko taldeko kideek Oinak kantuz (Elkar) disko barria. 19 abesti barri sortu ditue, danak estilo tradizionalean idatziak. Alvaro Garciak (gitarrea), Aitor Furundarenak (eskusoinua), Sabin Bikandik (txistua) eta Asier Garciak (danborra) taldekideek aurkeztu dabe diskoa Bilbon.
Kaleko arteen topagune izan gura dau Artekale Egunak, Otxandion apirilaren 29an
2012-04-18 15:47 jardunaldiakArtekalek lehenengo aldiz antolatu dau topaketea eta, artistak eurak ez eze, konpainiak, produktoreak eta ganerako eragileak be konbidau ditue, sektoreko kideentzako topagune bihurtu gura dabe Otxandio. Herritar guztiei be zabaldu deutsie deia, edade guztietako publikoari zuzendutako ikuskizunak iragarri ditue-eta apirilaren 29rako, 13 konpainiaren eskutik.
Greziako Partenoiari buruzko erakusketea edegi dabe Bilboko Ondare aretoan
2012-04-18 12:22 KultureaPartenoia. Atenearen egoitzea erakusketea edegi barri dau Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoak, Bilboko Arte Berreginen Museoagaz alkarlanean. Bagilaren 28ra arte egongo da ikusgai. Iraganera bidaia egiteko aukerea emoten dau erakusketeak, menderik mende artearen historian erreferentzia izandako antxinako munduko tenplu adierazgarrienaren bidez.
Maiatzaren 4tik aurrera, 7 film luze eta 26 labur izango dira lehian Fant 18 jaialdian
2012-04-17 15:05 BarriakFant Bilboko Zine Fantastiko Jaialdiak egun bat gehiago eukiko dau aurten, maiatzaren 4an hasi eta 11n amaituko da, halan jakinarazo dabe 18. edizinoaren aurkezpenean, Bilboko udaletxean. Zazpi film luze lehiatuko dira sail ofizialean, eta 26, film laburren atalean. Aurten be Golem-Alondiga zinema-aretoak izango dira egoitza nagusia.
Umore-bineten 'Dagokizu, dagokigu' erakusketea ikusgai Zelaieta zentroan
2012-04-17 12:05 KultureaGurutze Gorriaren Dagokizu, dagokigu izeneko umore bineten erakusketea dago ikusgai apirilaren 29ra bitartean Zelaieta zentroan, Amorebieta-Etxanoko Udaleko bardintasun arloak antolatuta. Umorearen eta ironiaren bidez, gaur egungo gizarteak aurrez aurre daukazan erronketako bat hurrerazotea da erakusketearen helburua: bizitza personala, familiarra eta profesionala bateratzeko arazoak.
Leioako Umore Azokeak 'Gnosia', 'Motel Matrioska' eta 'Orsai' antzezlanen produkzinoan parte hartuko dau
2012-04-16 18:01 Kulturea
Leioako XIII. Umore Azoka-Kaleko Artisten Azokeak hiru antzezlanen produkzinoan parte hartuko dau, hain zuzen be Atx Teatroaren Gnosia lanean, Malas Compañías Zirko Taldearen Orsai-n eta Matrioska Motel Matrioska-n. Umore Azokeak aurten be ikuskizun barrien sorkuntzeagaz daukan konpromisoa berretsiko dau, nabarmendu dabe antolatzaileek.
Unai Elorriaga: 'Numeroak egiten hasten bazara ez dozu idazten euskeraz'
2012-04-16 11:55 BarriketanMikel Martinez aktorea eta Unai Elorriaga idazlea
I. Artekale Eguna egingo dabe Otxandion, apirilaren 29an
2012-04-16 11:09 jardunaldiakLehenengo Artekale Eguna antolatuko dabe apirilaren 29an Otxandioko Udalak eta Artekale Kaleko Arteen Euskadiko Topaketa Profesionalak alkarteak. Ekimenaren helburu nagusia kaleko arteetan lanean dabilzan konpainia eta artistak lagun artean eta jai giroan batzea da.
'Gazta zati bat' dokumentala estreinauko dabe Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian
2012-04-13 13:11 BarriakNazinoen Mundua herri-ekimenak Gazta zati bat dokumentala estreinauko dau Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldian. Goierriko herri-mobimentuaren barri eta Euskal Herriko azkenaldiko jazoerak batu ditue filman, Jon Maia bertsolariaren gidaritzapean. Jaialdia apirilaren 20tik 17ra bitartean egingo da.
Barran jantzan, txinatar amesaren bila
2012-04-13 11:38 BidaideZhang-ek dirua irabazteko emigrau eban Shanghaira. Diru asko irabazteko, hain zuzen be. Barran jantzan egiten ikasten dabil. Pentsetan ebana baino gogorragoa da. Zhang-ek ikusi dau arin irabazten dan diruak letra txikia daukala beti. Bezeroak mozkortu egiten dira, eta gu behartzen ahalegintzen dira. Txarrenak aberats barri gazteak dira.
Alex Angulo, Desirée de Fez eta Jorge Guerricaechevarria izango dira Fant 18 jaialdiko epaimahaikideak
2012-04-11 14:48 BarriakFant Bilboko Zine Fantastiko Jaialdiko sail ofiziala eta Fant laburrean saileko epaimahaikideak Jorge Guerricaechevarria gidoilaria, Alex Angulo antzezlea eta Desirée de Fez zinema-kritikaria izango dira, antolatzaileek jakinarazo barri dabenez. Fant jaialdiaren 18 edizinoa maiatzaren 4an hasiko da.
Alex Sardui: 'Ahotsa zaintzeko onena arimea zaintzea da'
2012-04-10 10:09 BarriketanAlex Sardui eta Mikel Urdangarin


















