Miguel de Unamuno ibilten zan lekuetatik antolatutako ibilbide gidatuetako bigarrena bagilean izango da
2012-05-22 14:11 kulturbizBagilerako oinez egingo dan bigarren ibilbide bat proponidu deuskue, egilearen bizitzako gaztaroari buruzkoa, haren prestakuntzeagaz bat datorrena, Madrilera eta Salamancara egin zituan bidaiak eta trenez bidaiatzeko eban zaletasunari buruzkoa.
Joandako abenduaren 31n bete zan Miguel de Unamunoren heriotzearen 75. urteurrenaren harian, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Ondarearen zabalkunderako Bilbao Izan programearen bitartez, zenbait bisita gidatu programau ditu Bilboko filosofo, idazle eta pentsalari garrantzitsuaren bizitzako zenbait etapa erakusten eta irudikatzen dituen gure uriko hainbat leku eta txoko ezagutzeko eta aztertzeko.
Hilaren hasieran abiatu ziran bisitek hiru ibilbide ditue. Maiatzeko ibilbidea Unamunoren umezaroko lekuetan zentrau bada be, bagilari jagokonak idazlearen garai jakin batera begiratuko deutso, Salamancara eta Madrilera egin zituan bidaia ugarien garaiari. Uri horreetan prestakuntzea jaso eban eta beste idazle, pentsalari eta artista batzuekaz hartu-emonetan hasi zan.
Aurreko edizinoen arrakastea ikusita, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak Bilbao Izan programako bisita kopurua bikoiztu egin dau. Holan, 1.000 personak hartu ahal izango dau parte Unamunori buruzko Ibilbide bakotxean.
Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira, eta astelehenetan eta martitzenetan (17:00etan eta 19:00etan), eguen eta barikuetan (10:00etan eta 18:00etan) eta zapatuetan (10:00etan eta 11:45ean) izango dira. Ordubete eta erdiko dobaneko bisitak Arriaga plazan abiatuko dira baina parte hartzeko ezinbestekoa izango da erreserbea egitea, udal informazinorako 94 401 00 10 edo 010 telefono zenbakien bitartez.
Kontuak kontu, bagilerako oinez egingo dan bigarren ibilbide bat proponidu deuskue, egilearen bizitzako gaztaroari buruzkoa, haren prestakuntzeagaz bat datorrena, Madrilera eta Salamancara egin zituan bidaiak eta trenez bidaiatzeko eban zaletasunari buruzkoa. Holan, Miguel de Unamunok, 98ko belaunaldiko beste filosofo eta idazle batzuek lez, prestakuntza humanistiko garrantzitsua izan eban. 1880an Madrilera joan zan, Filosofia eta Letrak ikastera, eta 1891n, Bilboko Instituto Vizcaíno izenekoan (gaur egun bere izena daroan plazan egoan) klaseak emon ondoren, Salamancara joan eta Grekera Katedrea lortu eban.
Bidaia horreek guztiak trenez egin zituan Unamunok. Bere bizitza osoan garraiobide horretan bidaiatzeko zaletasun handia erakutsi eban. Esan behar da, baita be, bidaia horreetan poema bat baino gehiago idatzi ebala. Bere zaletasuna hain handia zanez, Salamancatik Portugaleko mugara joiazan Trenen Konpainiako administratzaile izentau eben. 1994an, Renfe-Ibilbide Luzeak-ek bere izena jarri eutson Bartzelona-Bilbo-Irun-Valladolid- Salamanca ibilbidea egiten eban eguneko trenari.
Trenakaitik eban zaletasunaren eta maitasunaren ondorioz, Bilboko bi geltoki garrantzitsu bisitetako eta horreen errealidadea eta joan-etorriak ezagutzeko eta imajinetako aukerea izango dogu. Horreetako bat, Miguel de Unamunoren bidaia asko eta askoren abiapuntu eta jomuga izandako Abandoko geltokia da, eta bestea, haren ondoan dagoan Najako geltokia.
Bilbao Izan
Programa hau orain zortzi urte sortu zan, Bilboko biztanleei eta interesa daben guztiei, uriaren historia, ondarea, eta gaur egun uria osotzen daben guneek denporan zehar izan daben bilakaerea ezagutarazoteko.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!