XV. Zapato Azule astegoienean Ondarroan, Auiminyulinbluuu!
2012-06-26 14:26Datorren zapatuan, bagilaren 30ean egun guztiko jaia izango da Ondarroan, XV. Zapato Azule: Dinamartxa, Euskal Herriko 15. Kamiseta Azokea... ta demaseko giru!!
Datorren zapatuan, bagilaren 30ean egun guztiko jaia izango da Ondarroan, XV. Zapato Azule: Dinamartxa, Euskal Herriko 15. Kamiseta Azokea... ta demaseko giru!!
1998an Bolo-Bolo herri aldizkarikoek sortu eben Zapato Azule jai herrikoia Ondarroako Alde Zaharra (Zubi Zaharraren ingurua) indartzeko asmoagaz eta aspaldiko San Pedro eguna era barrituan berreskuratzeko. Azken urteetan Bolo Bolok Radixu Irratiari emon deutso antolakuntzearen ardurea. Jai honen barruan Euskal Herriko Kamiseta Azokea egiten da Latxanbren Plazan (Zubi Zaharraren alboan), Dinamartxa eta Mendi Martxea be antolatzen dira. Egun honetan, derrigorrezkoa da mahoiz jaztea.
Jaigunean, jateko eta edateko postuak izango dira eta egunean zehar txistulariak, irrintzilariak, bertsolariak, Kresala musika bandea, Arte Laneko erraldoiak, kale antzerkia, euskal jantzak, dultzaineroak, elektrotxarangea, kontzertuak, umeentzako jolasak, pregoia, urteroko omendua, musikea... eta ezusteakoak be bai. Edozelan be, atal nagusiak ondokoak dira:
Dinamartxa
Bizikleta martxa bat da, Tolosatik Ondarroaraino, Karibeko uretan desagertu zan Dina Bilbao ondarroar txirrindulari, triatleta eta abenturazale ospetsuaren omenez.
Mendi Martxa
Tolosatik Ondarroara, mendiz mendi gauez egiten dan mendi ibilaldi hau be, azken urteotan, Zapato Azuleko ekimenen barruan gehitu da Ondarroako mendizaleei esker.
Euskal Herriko XV. Kamiseta Azokea
Euskal Herriko Kamiseta Azokan Euskal Herriko txoko desbardinetako kamiseta eta diseinu ikusgarrienak ikusi ahal izango doguz. Aurten 25 kamiseterok hartuko dabe parte:
Euskal Herri mailakoak: Istilu (Elgoibar); Askapena (EH); Tartalo (Tolosa); Camisetas Luka (Sopela); Gora Kamisetak (Hernani); Aiko Maiko (Hernani); Xarlem Creations (Elgoibar); Marilei (Oñati-Algorta); Makoko T-Shirp (Donibane Garazi); Txokolarte (Donostia); Sare Antifaxistea (EH); Ibilaldia 2013 (Portugalete); Mirentxin (EH); Ekin Harriari (Lemoa-Zornotza); Berria; Lea-Artibaiko AEK; Lea-Artibai euskarari-Euskaraz bizi nahi dut; Lea-Artibaiko Eguzki; eta Ikasle Abertzaleak. Ondarroakoak: Radixu Irratia; Ondarroako Arraun Elkartea; Eskilantxarri Ur Kirol Elkartea; Ein Daigun Bidi; Manuelistak; eta Txirrimorraski.
Kamiseta Azokearen partaideak epaimahaikideak izanik, Euskal Herriko Kamiseta onenaren ohorezko saria aukeratzen da. Irabazleak garaikur legez Estropua (bogan egiteko arrauna batelaren toletari lotzeko erabilten dan sokea) oinarri dauen harrizko Bolo bat eta urteko irabazlea dala ziurtatzen dauen diploma bat jasoten dau.
Euskal Herriko kamiseta onena lehiaketearen irabazleen artean, orain arte, guztien gainetik gailendu dana Tolosako Tartalo dogu; 1998, 1999, 2000, 2001, 2002 eta 2007 urteetan irabazi dauelako. Beste irabazleak ondokoak dira; Algortako Nahia (2003), Donostiako Txokolarte (2004), Bilboko Luna-Leire (2005), Markinako Gaittun (2006), Bermioko Ibilaldia (2009), Hernaniko Aiko Maiko (2010)...
Zapato Azule jaiaren 15. edizinoa ospatzeko Esne Beltza taldeak Zapato Azule abestia egin dau; abestia ondarrutarrez abestuta dago. Entzun edo doban hartu gura dauenak klik egin hemen.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!