Bisita gidatuak uda osoan Omako basoa ezagutzeko
2012-07-16 14:21BFAk bisita gidatuak eskainiko ditu udan Kortezubiko Omako Baso Margotua ikusteko. Bisitak joandako astegoienean hasi ziran eta uda osoan, irailaren 2ra arte, interesa izan ezkero, aukerea izango da bisita gidatu horreezaz gozetako. Bisitak bariku, zapatu eta domeketan izango dira, eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 17:00etan.
Bizkaiko Foru Aldundiak bisita gidatuak eskainiko ditu udan Kortezubiko Omako Baso Margotua ikusteko. Bisitak joandako astegoienean hasi ziran eta uda osoan, irailaren 2ra arte, interesa izan ezkero, aukerea izango da bisita gidatu horreezaz gozetako. Bisitak bariku, zapatu eta domeketan izango dira, eguerdiko 12:00etan eta arratsaldeko 17:00etan.
Foru erakundeak jakinarazo dauenez, bisita gidatu bakotxak ordu eta erdiko iraupena izango dau, eta 15 personako taldeetan egingo da. Bisita egiten dabenei fitxa didaktiko batzuk emongo jakez, Abentura familiagaz izenekoak. Fitxetan galdera batzuk egongo dira, eta basoa eta arbola bakotxa apaintzen daben 47 figurak ikusten dagozan bitartean erantzun beharko dira.
Aditu barik be egin daiteke ibilbidea, audiogidak edo zeinu bidezko gidak (gorrentzakoak) erabiliz, arboletako irudiak azaltzen dituelako. Gida horreek doban eskainiko dira Santimamiñeko zentroan.
Adituaz lagundutako bisiten prezioak ondokoak dira: Omako bisitea, hiru euro; Oma gehi Santimamiñe, sei euro. Prezio murriztuak dagoz ikasleen eta jubilatuen taldeentzat, eta sei urtetik beherako umeek ez dabe ezer pagau behar. Bisita gidatua nahi bada, derrigorrezkoa da erreserbea egitea, eta horretarako 94 465 16 57 telefonora deitu behar da edo mezu elektroniko bat biadu santimamine@bizkaia.net helbidera.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!