'Euskal kartelak 1902-1971' erakusketea edegi dau Gernikako Euskal Herria Museoak

Bizkaie! 2012-07-16 11:29   Kulturea

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak 47 lan batu ditu edegi barri dauen Euskal kartelak 1902-1971 erakusketan. Hain zuzen be, miesa ganeko orio-pintura bi, gouache edo akuarela ilun bat bat eta 44 litografia izango dira ikusgai 2013ko urtarrilaren 13ra arte.

Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoak 47 lan batu ditu edegi barri dauen Euskal kartelak 1902-1971 erakusketan. Hain zuzen be, miesa ganeko orio-pintura bi, gouache edo akuarela ilun bat bat eta 44 litografia izango dira ikusgai 2013ko urtarrilaren 13ra arte.

Bilboko Arte Eder Museoak eta Gernikako Euskal Herria Museoak alkarlean antolatu dabe erakusketea. Aitatutako 47 lanetatik, 41 Bilboko Arte Eder Museokoak dira, bat Sáenz de Gorbea bilduma pribadukoa, eta ganontzeko bostak, Euskal Herria Museoko erakusketa iraunkorraren parte dira. Kartelen egileen artean, egile ezagun-ezagunak dagoz, besteak beste, Aurelio Arteta, Alberto Arrue, Antonio Gezala, Juan Cabanas, Txiki, Martinez Ortiz de Zarate eta Nestor Basterretxea.

Alberto Arruek 1922an Gernikan egin zan Eusko Ikaskuntzako III. Kongresua iragarteko miesa ganeko orio-pinturea nabarmendu dabe erakusketearen arduradunak. Hau lanau Euskal Herria Museoko Bizkaia izeneko gelan egoten da ikusgai. Igaz, Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Zerbitzuak erabarritu eban. Markoa kentzerakoan, egin eben kartel-iragarlearen letrak agertu ziran, hori dala eta, leku berezia emon gura izan deutsie.

Antonio Gezalak Abrako hondartzak izenekoa egin eban, 1929an, asmo turistikodu kartela. Horreaz gan, Oskar Kokoschka artista austriarrak1937an Gernikako bonbardeaketearen ostean sortutako Lagundu euskal umeei gouache be ikusgai dago, bonbardeaketearen 75.urteurrena gogoratzeko.

Euskal kartelak 1902-1971-eko arduradunek adierazo dabenez, museoen helburuetako bat euren publikoagaz komunikazinoa izatea da, erakusketea asmo hori lortzeko bide aproposa da: Iragarki-kartelek arte eta publikoaren arteko oinarrizko loturea osotzen dabe, joera artistiko eta historikoen ibilgailu dira eta komunikau nahian, mezua transmitiduteaz aparte, estiloz janzten dabe. Halanda be, euskarri pobreak eta lan seriatuak izatearren, beti behe mailako obratzat hartu izan ditue.

Erakusketeagaz batera, Euskal Herria Museoak katalogoa aurlkeztu dau, ikusgai dagozan lan guztiez eta Mikel Bilbaoren testuez osotuta.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu