EHUren Saltillo belaontziak Brest eta Douarnenezeko jaialdian parte hartuko dau hirugarrenez

Bizkaie! 2012-07-10 18:55

UPV/EHUren Saltillo belaontzia Bretainiarantz abiatu da garagarrilaren 11n, Brest eta Douarnenez urietako jaialdi ezagunean parte hartzeko. 2.000 itsasontzi klasiko batuko dira ekitaldian. Eguaztenean, 16:00etan urtengo da Saltillo, Santurtziko portutik, hain zuzen be.

Brest eta Douarnenezeko jaialdi ikusgarri hau lau urtean behin egiten da, eta mundu osoko ontziak batzen dira bertan. Saltillok hiru bider hartu dau parte ekimenean. Zapatu arrastian ailegetako asmoa dauke Saltillo belantziko arduradunek, ez ei dabe geldialdirik egingo. Itsasontzian Nautikea eta Itsas-makineria GETko hamalau ikasle eta Mikel Lejarza kapitaina joango dira. Nabigazino praktikez gan, ikasleek mundu osoko belaontziak eta marinelak ezagutzeko aukerea izango dabe.

Saltillo belaontzia 1932an eregi eben, eta handik urte bira Pedro Galíndez enpresari bizkaitarrak erosi eban. 1946tik 1963ra arte Galindezek Espainiako errege-familiari itxi eutson belaontzia, eurek erabilteko. 1968an Galíndezek Nautika eta Itsasontzi-makineria Eskoleari emon eutson itsasontzia. 1998an atzera be itsasoratu zan, zaharberritze lanak amaitu ostean. Gaur egun, UPV/EHUko eskola-ontzia da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu