Hizkuntza-eskubideen urraketea betikotzeko beste lan eskaintza bat
2012-06-15 14:27 Euskerea berbagaiOsakidetzaren lan eskaintza barriko azterketak egingo dira asteburuan Barakaldoko BECen. 2.600 lanpostu atarako dira lehiara. Azterketa eredua aldatu egin da oraingo deialdian, Rafael Bengoak berak iragarri eban lez, euskera jakitea erabagigarria ez izateko.
Osakidetzaren lan eskaintza barriko azterketak egingo dira asteburuan Barakaldoko BECen. 2.600 lanpostu atarako dira lehiara. Horreetatik ia 2.300 behin-behinean beteta egon dira azkenengo urteetan eta 320 baino ez dira lanpostu barriak izango.
Azterketa eredua aldatu egin da oraingo deialdian, Rafael Bengoak berak iragarri eban lez, euskera jakitea erabagigarria ez izateko. Holan, euskereari erabagiteko ahalmena jatsi egin jako lanpostu-eskaintza publikoan. Ondorioz, euskerea ez da lehen besteko erabagitzaile izango lanpostua lortzeko.
Osakidetza azkarregi euskalduntzen ebilela adierazo eban Osasun sailburuak neurriaren barri emon ebanean. Erabagi horregaz mezu argi bat plazaratzen da gure ustez: euskerea ez da garrantzitsua. Holan, gaixo eta erabiltzaileen hizkuntza-eskubideen urraketeari garrantzia kendu egiten jako, non eta urterik urte Euskal Autonomia Erkidegoan salaketa gehien jaso dauen osasun-zerbitzu publikoan: Osakidetzan.
2001eko abenduan abian jarri eban Euskararen telefonoa zerbitzuaren bidez jasoten ditu Behatokiak herritarren kexak. Holan, Behatokiak herritarren deiak modu sistematiko batez batzen ditu. Gero, kasu guztietan oinarriturik hizkuntza-eskubideen egoerearen diagnosia egiten dau. Herritarrek berek helarazoako esperientzietan oinarriturik, egoerearen inguruko argazkia eskaintzen deutso euskal hizkuntza-komunidadeari.
Argazki horretan sektoreen araberako irakurketa kualitatiboa eskaintzen bada be, milaka kexa bideratu ditu Behatokiak bere 11 urteko ibilbidean, horretako asko eta asko, ehunka, osasun zerbitzuagaz izan dabe zerikusia.
Holan, Behatokia hamaika urtez dabil osasun-sisteman jazoten diran diskriminazinoak kudeatzen eta Administrazinoei jakinarazoten. Osakidetzari bere bai. Horren aurrean beti esan izan deuskue normalizazino-prozesua mantsoa dala, progresibotasunez egin behar dala eta egun batetik bestera ezin dirala gauzak aldatu. Ba, Osakidetzaren lan eskaintzak, barriro be, herritarrei zerbitzua euskeraz emoteko dituan ezintasunak areagotuko ditu.
Osakidetzako zerbitzuetan euskaldunok diskriminatuak izan ez gaitezan erabagia hartzeko aukerea dagoan bakotxean, agintariek beste aldera begiratu eta euskaldunok, urteak joan urteak etorri, osasun-zentroetan baztertuak eta hutsaren hurrengoak sentiduten segiduten dogu.
Administrazinoekaz euskeraz egiteko eskubidea, zerbitzua euskeraz jasoteko eskubidea, funtsezko eskubidea da. Euskeraz jarduteko eskubidea badogu, zergaitik ez dira eskubide hori aurrera eroateko baliabideak ipinten? Hizkuntzeagazko bereizkeria debekatua badago, zergaitik jasaten dogu bereizkeria euskeraz jardun nahi eta ezin dogunok? Legeak dinoena beteteko neurriak ez badira hartzen, autortzeak ez dau ezertarako balio.
Urte baltzak izan dira Osakidetzan hizkuntza-eskubideen urraketei jagokonez, eta halanda be, ez da bitarteko egokirik jipinten herritarren oinarrizko eskubideen bermerako. Lan eskaintza barri honegaz ateak zabalduko jakiez, barriz be, herritarren eskubideen urraketei. Barriro be, herritarrei zerbitzua euskeraz emoteko dituan ezintasunak areagotuko ditu. Osasun-zerbitzuak jasotera joaten garan bakotxean, gure herrian bertan atzerritar sentiduten jarraitu beharko dogu eta euskeraz bizi nahiaren ezintasuna sentiarazoko deuskue.
Holango erabagi eta neurriekaz, euskaldunen hizkuntza eskubideak errespetatuak izan daitezan Osakidetzak ez dau horren aldeko pausurik emongo eta euskaldunen hizkuntza-eskubideak aurrera egin ezinik jarraituko dabe. Euskaldunok irrikaz itxaroten doguzan aldaketak ez dira heltzen eta onartuak doguzan eskubideak ez dira benetan errespetetan.
Halan be, euskaldunak ahal dauan guztietan euskeraz egiten dau. Euskalduna, euskeraz biziteko nahiari heltzen jako eta hori holan izan daiten nahi dau Behatokiak. Zer esanik ez, euren nahia egikaritzeko oztopoak izaten dituan herritarren alboan izango da Behatokia, herritar guztien hizkuntza-eskubideak bermatuak izan arte, euskeraz biziteko nahia errealidade bihurtu arte.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!