Miguel de Unamuno idazle eta pentsalaria hurretik ezagutzeko bisita gidatuak atondu ditue Bilbon

Bizkaie! 2012-04-26 14:58   kulturbiz

Miguel de Unamuno idazle, filosofo eta pentsalari bilbotarra hurretik ezagutzeko bisita gidatuk antolatu ditu Bilboko Udalak, Bilbao Izan programearen bitartez. Bisitaldiak maiatzean, bagilean eta irailean izango dira. Igazko abenduaren 31n 75 urte bete ziran Unamuno hil zanetik, eta horren harira antolatu ditue ibilaldiak.

Miguel de Unamuno idazle, filosofo eta pentsalari bilbotarra hurretik ezagutzeko bisita gidatuk antolatu ditu Bilboko Udalak, Bilbao Izan programearen bitartez. Bisitaldiak maiatzean, bagilean eta irailean izango dira. Igazko abenduaren 31n 75 urte bete ziran Unamuno hil zanetik, eta horren harira antolatu ditue ibilaldiak.

Umetan eta gaztaroan Unamunok ezagutu zituan Bilboko txoko ugari ezagutzeko aukerea eskainiko dabe bisitaldiek, eta haren nobela, saiakera eta poemetan agertzen diran lekuak ikusiko ditue. Bilbao Izan egitasmoak antolatutako aurreko bisitaldien arrakastea kontuan izanda, bisita kopurua bikoiztu egin dabe, halan mila lagunek parte hartu ahal izango dabe hiru proposamenetako bakotxean.

Lehenengo bisitaldia Unamunoren umezaoroko uria da, eta maiatzaren 4an hasiko da. Unamunoren umezaoroko Bilbo merkatarien uria zan. Industria-produkzinotik harago, merkataritzan jarduten ebenen lekua, indianoak, tartean. Miguel de Unamunoren aita be indianoa izan zan. Unamunoren esanetan, persona arruntei buruz idaztea gustetan jakon, jan, edan eta jolasean jarduten dabenak, eta modu horretan sasoiko Bilboren ikuspegia emoten deusku. Berbok 1897an kaleratutako Paz en la guerra lanean idatzi zituan. Liburuan agiri diran hainbat leku bisitauko ditue ibilaldian, Atxuri, berbarako, merkataritzaeren eredua eta merkantzien harrerarako gunea, bai itsasadarretik, bai trenez.

Bisitan, sirgeren barri emongo da, itsasadarreko jarduera azalduko da, Atxuriko geltokia edo Erriberako Merkatua lako eraikin berezien arkitekturea erakutsiko da eta, horrezaz gan, Unamunoren garaiko umeek eta gazteek denporea pasetako zituen ohiturak azalduko dira, pelota jolasak, kañuetan egiten ziran pasealdiak edo merkatuan saltzen ziran biribilkien irakurketea, besteak beste.

Bagilean, bigarren bisitaldi moltsoan, Unamunoren gaztaroa azalduko dabe, Madrilera eta Salamancara ikastera egiten zituan bidaiak, eta trenez ibilteko eukan zaletasunaren ganean. Miguel de Unamunok, Espainiako 98ko belaunaldiko beste filosofo eta idazle batzuek lez, prestakuntza humanistiko garrantzitsua izan eban. 1880an Madrilera joan zan, Filosofia eta Letrak ikastera, eta 1891n, Bilboko Instituto Vizcaíno izenekoan eskolak emon ostean, Salamancara Grekera Katedra lortu eban.

Bidaia guztiak trenez egin zituan, eta harantz-honantz poema batzuk idatzi zituan. Bere zaletasuna hain handia zanez, Salamancatik Portugaleko mugara joiazan trenen administratzaile izentau eben. 1994an, Renfe-Ibilbide Luzeak-ek bere izena ipini eutson Bartzelona-Bilbo-Irun-Valladolid- Salamanca ibilbidea egiten dauen trenari. Bilbao Izanek Bilboko geltoki garrantzitsu bi bisitauko ditu, horren errealidadea eta joan-etorriak ezagutzeko; bata, Abandoko geltokia da, eta bestea, haren ondoan dagoan Najakoa.

Iraileko bisitaldietan, Miguel de Unamunoren bizitzearen eta obrearen aditu nagusietako José Antonio Ereño idazleak ibilbide berezia atonduko dau, haren jaiotetxea, Ronda kalean, Santos Juanes eleizea, Instituto Vizcaínon irakasle ibili zan garaia, literaturearen grina landu eban Bidebarrietako Liburutegia eta abar erakutsiz.

Bisitak euskeraz eta gaztelaniaz izango dira, eta astelehenetan eta martitzenetan (17:00etan eta 19:00etan), eguenetan eta barikuetan (10:00etan eta 18:00etan) eta zapatuetan (10:00etan eta 11:45ean) egingo ditue. Bisitek ordubete eta erdi inguru iraungo dabe, eta Zazpi Kaleetako Donibane edo Santos Juanes plazan abiatuko dira. Bisitak dobakoak dira, baina derrigor emon behar da izena, 94 401 00 10 edo 010 telefono zenbakietara deituz.

Argibide gehiago behar izan ezkero, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu