'Askoren izenean: Pido la Paz y la Palabra' nazinoarteko poesia jaialdia aurkeztu dau 2012 Fundazinoak

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-05-03 15:54   jardunaldiak

Askoren izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazinoarteko Poesia Jaialdiak mundu osoko 50 poeta batuko ditu Donostia, Gasteiz eta Bilbon bagilaren 7tik 10era bitartean. Eusko Jaurlaritzak 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimena garatzeko sortutako 2012 Fundazinoak antolatu dau festibala.

Askoren izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazinoarteko Poesia Jaialdiak mundu osoko 50 poeta batuko ditu Donostia, Gasteiz eta Bilbon bagilaren 7tik 10era bitartean. Eusko Jaurlaritzak 2012 Euskadi, Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtea ekimena garatzeko sortutako 2012 Fundazinoak antolatu dau festibala.

Poesia-errezitaldiak, eztabaidak, poesia-kontzertuak eta beste makina bat jarduera atondu ditue EAEko hiru uriburuetan. 300.000 euroko aurrekontua dauka jaialdiak.

Aurkezpenean, Kultura sailburu Blanca Urgell, Kultura Sustatzeko zuzendari Mikel Toral, Blas de Otero Fundazinoko buru Sabina de la Cruz eta jaialdiko literatura-aholkulari Kepa Murua izan dira.

Indarkeriak gatazkak konpondu beharrean elikatu egiten dituala esan dau Blanca Urgell sailburuak, kulturea aldarrikatu gura dogu errealidadea eraldatzeko bide lez. Bide horretan laguntzeko antolatu dabe Askoren izenean: Pido la Paz y la Palabra Nazinoarteko Poesia Jaialdia.

Kepa Muruak egitarauaren zehaztasunak azaldu ditu. Poetek askatasun osoa izan dabe olerkiak aukeratzeko, baina danak ondo ezagutzen dabe Euskadiko errealideadea, ganeratu dau Muruak. Munduaz dauken begirada berezia eskainiko dabe Euskadi osoan egingo dan nazinoarteko lehenengo jaialdian, adierazo dau.

Blas de Otero olerkariak 1955ean argitartutako Pido la paz y la palabra lanean dau oinarri jaialdiaren izenburuak. Haren alargun Sabina de la Cruzek liburuaren barri emon dau, eta orain 75 Sestao bonbardeu ebela gogoratu dau. Sei urte besterik ez neukan orduan. Sestaoko Labe Garaiak bonbardeu zituen. 17:00ak ziran, umeak zinema-aretotik urteten egozan. Hainbat hil ziran hantxe bertan.

Nazinoarteko poeta ezagun ugari izango dira jaialdian, besteak beste, Douglas Dunn (Eskozia), Anne Crowe (Britainia Handia), Jack Hirschmann (AEB), Pia Tafdrup (Danimarka), Karen Connelly (Kanada), Lello Voce (Italia), Nguyen Quang Thieu (Vietnam), Werewere Liking (Kamerun), Ataol Behramoglu (Turkia), Zakaria Mohammed (Palestina), Saadi Yousif (Irak), Chiranan Pitpreecha (Tailandia), Natalia Toledo (Mexiko), Gabriel Jaime Franco (Kolonbia), Álvaro Miranda (Kolonbia), Cristina Peri Rossi (Uruguai), Antonio Tello (Argentina), Rafael Cadenas (Venezuela), Manuel Rivas (Coruña), Isabel Pérez Montalbán (Kordoba), eta abar.

Euskal Herriko olerkariek be hartuko dabe parte, berbarako, Miren Agur Meabek, Alex Oviedok, Jose Fernández de la Sotak, Bernargo Atxagak, José Blancok, Iñaki Salvadorrek eta Patxi Zubizarretak.

Jaialdia bagilaren 7an abiatuko da Donostian eta Gasteizen San Telmo museoan. Donostiako San Telmo museoan, Euskadiko Idazleen Alkarteak Hitzaren eta oroimenaren eztabaidea prestau dau, Luisa Etxenike, Willy Uribe eta Alex Oviedogaz; euskarazko errezitala egingo dau Miren Agur Meabek; eta emakumezko poeten saio berezia egingo dabe Werewere Liking, Natalia Toledo, Chiranan Pitpreecha eta Karen Connelly poetek.

Gasteizen uriko tranbia, kultur etxea, Andre Maria Zuriaren plazea eta Florida parkea izango dira eszenatoki, bertan musika-emonaldiak eta poemak irakurtaldiak antolatuko dira.

Bagilaren 9an eta 10ean, poesia Bilbora ailegauko da. Euskaldunan hiru ordutik gorako poesia-saioa egingo dabe mundu osotik etorritako poetek. Hilaren 10ean, azkenengo egunean, Casilda Ituirrizar parkean, hainbat emonaldi egingo ditue, poesia-kontzertuak, errezitaldiak eta umeentzako ipuin kontalariak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu