Bilboko Aratusteak 2012 iragarteko sei kartel finalistak aurkeztu ditue
2012-01-10 16:50Sei kartel finalistak Zabalgune Eraikinean, Udalaren webgunean eta komunikabide laguntzaileetan jarriko dira ikusgai urtarrilaren 16tik 20ra bitartean. Denporaldi horretan herritarrek botoa emoteko aukerea izango dabe.
Exhibicion sardinera, Burlesca, Bilbaizate, Este año les comemos la tostada a los brasileños, Zeuk egin-Hazlo tu mismo eta Con 'B' de carnaval kartelak 2012ko Aratusteetako Kartel Lehiaketako finalistak dira, Bilboko Udaleko Jaietako Sailak gaur goizean ezagutzera emon dauenez. Horreen artean aukeratuko da Bilboko Aratusteetako irudi nagusia. 2012ko Aratusteak zezeilaren 16tik eta 21era ospatuko dira.
Bilboko Udaleko Jaietako Zinegotzi eta epaimahaiaren buru Itziar Urtasunek, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko EAJ-ko zinegotzi Pilar Muerzak, Aitziber Ibaibarriagak, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko Bilduko zinegotzi, Konpartsetako kidea dan Itziar Villafañezek, Bizkaia en la Onda Onda Ceroko irrati saioaren aurkezle Roberto Forcenek eta Rúbrica agentziaren publizista Amagoia Ormaetxeak osotutako epaimahaiak aukeratu ditu kartelak.
Aurten 107 kartel aukeztu dira lehiaketara, igaz barriz 112 parte-hartzaile izan ziran. Kartelen jatorriari jagokonez Madril, Huesca, Nafarroa eta Kanarietatik bialdutako lanak jaso dira. Halan da be, ohikoa danez, gehienak Bilbo, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabatik heldu dira. Irabazleak 2.000 euroko saria jasoko dau.
Sei kartel finalistak Zabalgune Eraikinean, Udalaren webgunean eta komunikabide laguntzaileetan jarriko dira ikusgai urtarrilaren 16tik 20ra bitartean. Denporaldi horretan herritarrek botoa emoteko aukerea izango dabe. Botoak emoteko bideak: zuzenean Zabalgune Eraikinean bertan, Udalaren webgunearen bidez (www.bilbao.net) eta lehiaketearen laguntzaile diran komunikabideen bidez. Aurtengo komunikabide laguntzaileak hurrengoak dira: Deia eta ElCorreo egunkariak euren webguneen bidez, 20 Minutos eta Que Nervion dobako egunkariak, Ser Bilbao (Hoy por Hoy Bilbao), Radio Euskadi (Graffiti), eta Onda Vasca (La tarde en Euskadi), Etb (Euskadi Directo), Hamaika Telebista (Bat eta bat), Telebilbao (La Capital) eta Tele 7 (Objetivo Euskadi).
Herri-bozketa horren bidez puntuazinoaren % 75 erabagiko da. Ganerako % 25 epaimahaiaren bozketearen bidez erabagiko da. Kartel irabazlea hilaren 23tik 27ra bitartean jakinarazoko da.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!