'Euskaraz seguru' gidaliburua kaleratu dau EHUk
2012-01-10 17:36Euskaraz seguru gidaliburua kaleratu barri dau EHUko Euskera eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzeak. Liburua sarean konsultagai dago, hemen. Liburua ezinbesteko lagungarria izango da idazkaritzetako, sailetako, dekanotzako eta bestelako bulegoetan lanean dabilzan administrazino eta zerbitzuetako langileentzat, saileko iturriek adierazo dabenez.
Euskaraz seguru gidaliburua kaleratu barri dau EHUko Euskera eta Eleaniztasuneko Errektoreordetzeak. Liburua sarean konsultagai dago, hemen. Liburua ezinbesteko lagungarria izango da idazkaritzetako, sailetako, dekanotzako eta bestelako bulegoetan lanean dabilzan administrazino eta zerbitzuetako langileentzat, saileko iturriek adierazo dabenez. Gidaliburuaren helburu nagusia erabiltzaileei euskeraz lan egiteko autonomia emotea da, modu fresko eta barri baten bidez.
Liburuaren edukiak admnistrazinoko beharginek egindako ikastaroetatik sortu ditue, hareen beharretara egokitzeko. Gure asmoa izan da liburuxka honen erabiltzaileak seguru jardutea, horretarako beharrezko tresnak eskura emonez, liburua bidelagun egokia izango da eta, ganeratu dabe.
Mendiko argazkiekin ilustratuta dago liburua, lanean euskera erabilteak dakarren ahalegina, ausardia, liberazinoa, plazera eta atsegina irudikatu nahirik.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!