Mantxi eta Xamoa Gpuntua txapelketako final-laurenetan dira astegoieneko saioak irabazita
2011-09-19 15:17 BertsolaritzeaDatorren astegoienean, Eibarren (hilak 24) eta Lazkaon (Hilak 25) jokatuko dira final-zortzirenetako hurrengo saioak.
Iker Maguregi: 'Autoaren erabilera zentzunezkoaren alde egiten dogu'
2011-09-19 12:23 BarriketanIbilkari-ko arduraduna
Egunerokoak literaturan bete izan dauen lekua izango dabe berbagai Iñaki Uriarte eta Enrique Vila-Matas idazleek Bilbon
2011-09-16 14:15 KultureaOraingo honetan, topaketan, eguneroko personalek literaturearen barruan bete izan daben lekuari buruzko eztabaidea proposatzen da. Hitzordua, hilaren 20an, 19:30ean, Bilboko Bidebarrietako Liburutegian.
Musikari, poeta eta bertsolariek bat egingo dabe Xabier Leteri omenaldia egiteko
2011-09-14 18:44 MusikeaXabier Leteren heriotzearen I. urteurrenaren harian, musikariek, poetek eta bertsolariek bat egin dabe haren omenezko bira batean, jenteari musikari eta poeta oiartzuarraren doinurik ezagunenak gogorarazoteko asmoz, gaur egungo euskal artistarik ezagunenetako batzuen ahotik, besteak beste, Pier Paul Berzaitz, Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi taldeko kantaria), Antton Valverde, Erramun Martikorena, Arantxa Irazusta eta Petti.
Bizkaiko Foru Liburutegiak emakumeen literatureari buruzko ikastaroa eta euskera irakurle taldeak eskainiko ditu
2011-09-14 15:02 kulturbizBizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailak, Foru Liburutegiaren bidez, epea zabaldu dau literaturea protagonista daben dobako bi ekimenetan izena emoteko: emakumeen literatureari buruzko tailerra eta euskera irakurle taldeak. Bi ekimenak Bilbon dagoan liburutegiko bosgarren pisuan izango dira, 18:00etatik 20:00etara.
Euskal anarkismoaren historia eta bilakaerea liburu baten batu ditu Juantxo Estebaranzek
2011-09-14 14:38 KultureaBreve historia del anarquismo vasco liburuaren helburua, anarkismoaren historia fundamentuz aurkeztea da, baina modu atsegin eta ulergarrian. Orain arte argitaratutako liburuek anarkismoa zatika baino ez dabe erakutsi, sasoi edo korronte jakin bakarrari arretea eskainiz eta nik ikuspegi zabalagoko lana egin dot, azaldu dau egileak.
Euskadiko Soinuak Vic-eko musika merkatu erabarrituan
2011-09-13 17:17 MusikeaEuskadiko Soinuak sortu zanetik Vic-eko Musika Merkatuan parte hartu dau eta ehundaka profesionalen aurrean euskal musikea aurkezteko aukerea izan dau urtero. Aurten, irailaren 14tik 18ra, Gose, Split 77 eta Audience izango dira gure musikearen enbaxadore.
Irailaren 16tik 18ra Durangaldeko Ardi Jaia ospatuko da
2011-09-13 15:45Durangaldean artzainek egin daben lana azpimarratu eta aisialdira begira kultur eskaintza modura lan horren garrantzia zabaltzea da. Danetara, 20 ekitaldi baino gehiagoko egitaraua atondu dabe irailaren 16tik 18ra.
Badatoz Inoren Ero Ni, Jupiter Jon, Xabier Montoia eta Lisabö-ren lan barriak
2011-09-13 13:52 MusikeaOndoko produkzinoak plazaratuko ditu Bidehuts-ek: urrian, Inoren Ero Ni taldeak Fregoli lana plazaratuko dau; zemendian, Jupiter Jon taldearen estraineko diskoak, Pleistozenoko Astelehenak lanak, ikusiko dau argia. Eta azken urteotan isilik egon dan Xabier Montoiak Montoiaren Mundu Miresgarria kaleratuko dau. Abenduan, barriz, Lisabören lana ezagutuko dogu.
Alex Txikon izango da aurtengo 'Aukeratu Zeurea' kanpainearen irudia
2011-09-12 12:22 Euskerea berbagaiEuskerea eta kirola buztartzen dituan Aukeratu Zeurea kanpainearen aurtengo edizinoaren barruan, mendizaletasuna jorratuko dau Alkarbide bilguneak (Bizkaiko euskera zerbitzuen bilguneak) Alex Txikon mendizale lemoarraren eskutik.
Paxkal Indo: 'Orain hogei urte baino euskaldunagoak dira egun Iparraldeko gazteak'
2011-09-12 11:48 BarriketanSeaskako lehendakaria
'Iturreta eta zurezko ermitak, gure ondarea ezagutzen' jardunaldiak Markina-Xemeinen
2011-09-09 14:10 jardunaldiakIrailaren 22an, 23an eta 25ean, Iturreta eta zurezko ermitak, gure ondarea ezagutzen jardunaldiak izango dira Markina-Xemeinen.
Hiru hilebeteko abenturearen ostean, Pakea Bizkaia getxora heldu da
2011-09-08 15:54Pakea Bizkaia proiektuaren bigarren espedizinoa gaur eguerdian amaitu da. Hiru hilebetean, 8.000 milia inguru egin, makinatxu bat esperientzia bizi eta gozau eta 20 portu baino gehiago bisitau ostean, Groenlandia, Kanada, Ternua eta Azoresetatik bueltan, Unai Basurko eta bere tripulazinoa gaur eguerdian sartu dira Getxoko portuan.
Zumetaren lanak Enkarterrin ikusgai
2011-09-07 16:18 KultureaEnkartur, Enkarterriko turismo alkarteak bultzatutako Saboreart ekimenaren barruan kokatzen da erakusketea, eta irailaren 18ra arte izango da ikusgai.
Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarra Oñatin egingo da
2011-09-07 11:43Euskal lurraldeak eta nafar Estatua izenburupean, irailaren 17an eta 18an Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarra egingo da Oñatiko Unibersidadean, Nabarralde alkarteak antolaturik.
Lau euskal talde izango dira Tarregako Fira de Teatren
2011-09-06 12:03 KultureaMarkeliñe, Kukai, Deabru Beltzak eta Natxo Montero konpainiak Tarregako (Lleida) XXXI. Fira de Teatren izango dira Euskal Teatroa programearen barruan. Euskal antzerkia nazinoarteko merkatuetan sustatzeko plataforma ezin hobea bihurtu da Tarregako hitzordua, aurten, irailaren 8tik 11ra.
Ermuko Folkez Blai irailaren 9an hasiko da
2011-09-05 16:23 Musikea2011ko finalistak Tündra, Adarrots, La Banda Morisca, Lulavai, La Camerata Cervantina (Igazko irabazleak), Irtio eta Street Wings dira; talde konbidatuak, barriz, Adunia ermuarrak eta Las Migas Bartzelonako taldea.
Bizkaitarrak bikain Urruzuno lehiaketan
2011-09-05 11:36 sariak-autortzak2011ko txandan, 20 ikasleren lanak saritu ditue eta hiru saridun Gernika BHIko batxilergoko ikasleak dira: bi gernikarrak Iker Miret Atxikallende eta Irene Ortiz Perez dira eta hirugarrena Ainhoa Vidal Gonzalez lekeitiarra. Bizkaitar sarituak aurtengo Urruzunon 6 izan dira danetara: Gernikako hiru ikasleez gan, Mallabiko (Garazi Mugarza), Arteako (Elena Bermudez) eta Abanto-Zierbenako (Lohitzune Ganboa).
Aurten, nabarmentzekoa da lehenengoz Abanto-Zierbenako gazte batek saria jaso dauela.
Bideo-jokorik barritzaileenak erakutsiko ditu HóPLAY jaialdiak Bilboko Alondigan
2011-09-02 14:39 kulturbizTeknologiak eta sorkuntzeak bat egingo dabe bigarrenez HóPLAY Bideo-jokoen Nazinoarteko Jaialdian, Bilboko Alondigan. Jokoak probetako guneak, berbaldiak, erakusketak eta tailerrak atondu ditue irailaren 2tik 18ra bitartean. Ganera, New Yorkeko Improve Everywhere talde ezagunak flashmob berezia antolatu dau hilaren 3an.
Morboa eta turismoa (I)
2011-09-01 15:46 BidaideLeku gehienetan izugarrikerien museoak edegi ditue. Nagasakin, esaterako, bonba atomikoak 1945eko abuztuaren 9ko 11:02an eragindako kalte bildugarriak museo baten batu dira. Eraikinaren kanpoaldean isiltasuna eta tristezia dira nagusi. Uriaren zaratarik ez da ailegetan hara. 66 urte baino gehiago dira bonbeak dana txikitu ebala. Leherketearen erdigunean monolito baltz batek 70.000 hildakoak gogoratzen ditu.












