Amaia Iturbide, Juan Modesto Arrieta eta Eneko Aizpuruaren liburuak kaleratu ditu Ereinek
2011-11-29 17:18 KultureaHiru liburu argitaratu barri ditu Erein etxeak, Amaia Iturbideren Eszenatokietako aztarnak hasten direnean, Juan Modesto Arrietaren Izen bereziak eta Eneko Aizpuruaren Errauts.
Hiru liburu argitaratu barri ditu Erein etxeak, Amaia Iturbideren Eszenatokietako aztarnak hasten direnean, Juan Modesto Arrietaren Izen bereziak eta Eneko Aizpuruaren Errauts.
Amaia Iturbidek (Bilbo, 1961) zazpi zatitan banatu dau Eszenatokietako aztarnak hasten direnean poema liburua. Personai zehatzak dagoz bere olerkietan, Picasso, Laboa edo Lete, esaterako.
Juan Modesto Arrietaren (Zarautz, 1949) lehenengo liburua da Izen bereziak. Azkenengo har urteotan idatzitako ipuinak jaso ditu bilduman. Euskal Herriko Unibersidadeko matematika irakaslea izan da, eta 60 urtegaz erretiroa hartu ostean ekin deutso liburua atontzeari. Hamaika kontakizun idatzi ditu; amodioa, desamodioa, heriotza, bizitza eta beste hainbat gairen ganean.
Eneko Aizpuruak (Lazkao, 1976) genero baltzaren alde egin dau Errauts bere lehenengo liburuan. Magrebeko gizon bat labankadaz hiol dabe Lazkaon; abokatu batek hilketea ikertzeko eskatu deutso kazetariari.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!