Josean Cabarcos: 'Garagarrilaren 4an, Bilbon inoiz egin dan larrain-jantzarik handiena egin gura dogu'
2011-06-27 15:02 BarriketanGaztedi taldeko jantzaria
XIX. Euskal Encounter party-informatiko erraldoiak barrikuntza nabarmenak dakarz
2011-06-27 11:37XIX. Euskal Encounter, nazinoartean erreferentziazkoa dan partya garagarrilaren 22tik 25era egingo da Barakaldoko BECen eta 4.000 ordenagailu eta 6.000 bisitari baino gehiago alkartuko ditu 35.000 metro koadroko areto batean.
Jean-Baptiste 'Battittu' Coyos euskaltzain osoak sarrera-berbaldia egin eban zapatuan Maulen
2011-06-27 11:32 Euskerea berbagaiJean-Baptiste Battittu Coyos euskaltzain osoak sarrera ekitaldia egin eban zapatuan, hilaren 25ean, Mauleko Maule Baitha zinema-aretoan. Igazko zemendiaren 26an izentau eban euskaltzain oso Euskaltzaindiak. Michel Etchebest alkateak ondo etorria emon eutsien bertan ziranei, eta ostean Andres Urrutia euskaltzainburuak egin eban berba, biek euskarearen ofizialtasuna aldarrikatu eben.
Indotxinako pobreenak (I)
2011-06-24 15:55 BidaideVientián eta Phnom Penh txanpon beraren bi aldeak dira. Alkarren osogarri dira eta XXI. mendeak Asian marketan dauen erritmoaren ikuspegi desbardinak dira, Asia hego-ekialdeko herrialde pobreenak izanik, biak doaz garapenaren bila.
Jazz estiloa nagusi, Kike Moraren 'Jazz Project' bakarkako lehenengo diskoan
2011-06-23 15:35 MusikeaOrain arte beste talde eta artista batzuentzat kolaborazinoak egiten ibili da Kike Mora, musika produkzinoaren munduan be ibilbide oparoa dauka. Jazz Project diskoagaz, baina, proiektu propioa egin gura izan dau, eta horretarako Baga Biga diskoetxearen laguntasuna jaso dau.
Bizardunak talde nafarrak estreinauko dau X. Azkena Rock
2011-06-23 11:18 MusikeaBizardunak talde nafarrak estreinauko dau X. Azkena Rock Mendizabalan, 17:30ean. Festibaleko lehenengo egun honetako kartelburua, dana dala, Ozzy Osbourne izango da. Black Sabbatheko kantaria zanak hamabiak inguruan hasiko dau kontzertua. Zapatura bitartean, Gasteiz musikeaz gozetako leku aparta izango da.
2011ko Bilboko Aste Nagusiko Kartel Lehiaketako sei lan finalistak aukeratu ditue
2011-06-22 15:43Sei kartel finalistak Zabalguneko Eraikinean eta www.bilbao.net Bilboko Udaleko webgunean ikusgai izango dira hurrengo astelehenetik garagarrilaren 1era arte. Egun horreetan, herritarrek kartel irabazlearen hautaketan parte hartu ahal izango dabe Zabalgune Eraikinean botoa emonda, Bilboko Udaleko webgunearen bidez edo laguntzen daben komunikabideen bidez.
Musikazale eta antzerkizaleentzako hamaikatxu hitzordu, Elorrioko Musikaire jaialdian
2011-06-22 15:23 kulturbizAurten be, musikea eta antzerkia dakarz Elorriora Musikaire jaialdiak. Garagarrilaren 1ean hasi, eta hilaren 23ra arte, hamabi emonaldi atondu ditu Arriola kultur aretoak. Soul Teller bikotearen (Miguel Angel Julián eta Lorenzo Moya) soul doinuek hasiko dabe aurtongo egitaraua.
Elexartza baserritik Arrabako landara
2011-06-22 12:33Enrike Etxebarriaren artaldeagaz larre aldaketan parte hartzeko aukerea dago bagilaren 26an, domekan, Zeanurin
Enrikeren arreba Ana Marik ur bedeinkatua botaz eta San Joanek jagon daizala Arrabako landan! esaldiagaz artaldea artzainen patroiaren babespean jarri ostean, Uribeko Elexartza baserritik (Zeanuri) abiatuko dira Enrike Etxebarria eta bere ardiak Arrabako landara zuzentzeko, lehenago bere aitak eta aititak be urtero egiten eben ibilbide bera eginez.
GetxoJazz jaialdiaren eskutik abiatuko da Euskadiko jazz denporaldia
2011-06-21 15:41 MusikeaGaragarrilak 1ean hasten da Euskadiko jazz denporaldia Getxoko 35. Nazinoarteko Jazzaldiaren eskutik. Hilaren 5era arte Branford Marsalis, Chucho Valdés & The Afro-Cuban Messengers, Lee Ritenour, Dave Holland eta Aki Taksase New Blues Project musikari eta talde handiak etorriko dira Getxora.
Kalealdiak Bilboko kaleak eszenatoki bihurtuko ditu garagarrilaren 4tik 9ra bitartean
2011-06-21 15:30 KultureaGaragarrilaren 4tik 9ra bitartean, Bilboko kaleak musika, jantza, malabare eta akrobatez beteko dira, Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Nazinoarteko XII. Jaialdian. Zabaltze ekitaldi ofiziala, 5 herrialdetako 5 musikarik osotzen daben kaleko musikako Million Dollar Mercede$ Band taldeagaz egingo da hilaren 5ean, arratsaldeko 17:00etan, Diputazino kalean.
Kanpoko eta bertoko usain eta zaporeak batu ditu Kepa Junkerak 'Ultramarinos & Coloniales' diskoan
2011-06-21 14:56 MusikeaDisko originala eta alaia egin nahi izan dau Errekaldeko musikariak oraingo honetan eta, horretarako, ultramarinoen denda tradizionaletan oinarritu da, leku bereziak dira denda horreek, bisualki eta eskaintzen daben familia giroagaitik, azaldu dau.
Txaber Altube: 'Txikitatik euki dot bertsotarako zaletasuna'
2011-06-21 10:25 BarriketanBizkaiko eta Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketetan txapeldun
Abian da VI. Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Lehiaketea, Zornotzan
2011-06-20 15:51 MusikeaBagilaren 24an, barikua, abiatuko da aurtengo Haizetara Kaleko Musikearen Nazinoarteko Lehiaketea Zornotzan. Aurtengoa seigarren edizinoa izango da. Amorebieta-Etxanoko Udaleko kultura zerbitzuetarako Ametx erakunde autonomoak antolatu dau ekimena.
Bilbo eta Bizkaiko gizartearen kultur aniztasuna erakutsiko dau Munduko Jendeen V. Jaialdiak
2011-06-20 15:08Bagilaren 20tik 26ra, berbaldi, tailer eta erakustaldi ugari antolatu ditue Bilbon, mundu zabaleko bizimoduak eta ohiturak ardatz dirala, eta pertsonen eta kulturen arteko alkarrezagutzea helburu. Aurten, emakume etorkinen garrantzia aztertuko dabe beren-beregi, Munduko Jendeen V. Jaialdian.
EHUko ikasleen ikus-entzunezko 100 sorkuntza ikusgai, Bilboko BBVA Fundazinoaren egoitzan
2011-06-17 15:37 KultureaEHUko Arte Eder Fakultadeak eta BBVA Fundazinoak XXIII. Ikus-entzunezko Erakusketea aurkeztu dabe Bilbon. Josu Rekalde katedradunak aukeratutako ia ehun lan batu ditue BBVAren San Nikolas plazako egoitzan. Erakusketea garagarrilaren 7ra arte egongo da zabalik.
Bagare! lemapean, Arabako ikastolen aldeko jaia, Laudion
2011-06-17 12:30 Euskerea berbagaiDomekan, bagilaren 19an, Arabako ikastolek jai handia egingo dabe Laudion, Bagare lemapean. Ikastolen aldeko egunaz gan, Laudioko ikastolearen 40. urteurrena be ospatuko dabe. Egitaraua goizeko hamarretan hasiko da.
Guggenheim Bilbao Museoak aldi baterako 6 erakusketa eta Bilduma Iraunkorraren aurkezpen bat eskainiko ditu 2012an
2011-06-17 12:12 KultureaAnish Kapoor-en Zuhaitz garaia eta begia (Tall Tree & The Eye, 2009) eskulturea erostea erabagi da. Zuhaitz garaia eta begia Museoko urmael batean instalau zan 2010ean, artista horri eskainitako atzera begirakoa zala eta.






























