Zientzien Errusiar Akademia eta UPV/EHU alkartu egingo dira Errusia-Espainia Biltzarra ospatzeko

Bizkaie! 2011-10-18 12:06   jardunaldiak

Urriaren 18an, Gasteizko UPV/EHUko Letren Fakultadean Herriak, Erregioak eta Estaduaren Batasuna: Espainia eta Errusia Aldebiko Nazinoarteko Biltzarra egingo da. Topaketa hau irailaren 29an Moskun, Zientzien Errusiar Akademiaren egoitzan egindako bilerearen jarraipena izango da, eta bi kulturak alkarri hurreratzea izango dau helburu.

Errusia-Espainia Urte Duala 2011 ospatzeko Topaketea Gasteizen egingo da, eta irailean Moskun egindako bilerearen jarraipena izango da; oraingo honetan Errusiako izaera kultural eta historikoaren ezaugarri nagusiak aztertuko ditue.

Urriaren 18an, Gasteizko UPV/EHUko Letren Fakultadean Herriak, Erregioak eta Estaduaren Batasuna: Espainia eta Errusia Aldebiko Nazinoarteko Biltzarra egingo da. Topaketa hau irailaren 29an Moskun, Zientzien Errusiar Akademiaren egoitzan egindako bilerearen jarraipena izango da, eta bi kulturak alkarri hurreratzea izango dau helburu.

Mosku eta Gasteiz artean egindako topaketa hau Urte Dualaren parte da, eta ekimenak bi estaduen arteko ekonomia, kultura eta gizarte hartu-emonen aldaketa kualitatiboa aurten eragin nahi dau. Esangura horretan, Zientzien Errusiar Akademiako hamabi kide Gasteizera etorriko dira, Errusiako kultura eta gizartearen ezagutza gure estaduan bultzatzeko.

Urriaren 18an izango da topaketako ekitaldi nagusia, eta horretarako jentaurreko hitzaldi zikloa antolatu dabe UPV/EHUko Letren Fakultadean; besteak beste, Errusiako historia, kultura, hezkuntza, gizartea eta hizkuntzea izango ditue berbagai. Horrezaz gan, urriaren 17tik 20ra bitarteko bisitan Akademiako kideak beste gizarte eta kultura eragile batzuekaz alkartuko dira, ezagutza trukatzeko eta bi herrialdeen arteko hartu-emonetan sakontzeko.

Bi herrialdeak alkarri hurreratzeko eta euren artean ezagutzeko saiakera hau irailaren amaieran Moskun egindako bilerearen jarraipena izango da; orduan UPV/EHUko irakasle eta ikerlari talde batek berbaldi ziklo bat emon eban Akademiaren egoitzan, Moskun, gure herrialdeko gizartearen eta kulturearen alderdiak ezagutarazoteko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu