Glenn Close aktore ezagunak jasoko dau Zinemaldiko Donostia Saria
2011-08-12 14:25 BarriakGlenn Close aktore ezagunak jasoko dau aurtengo Zinemaldiko Donostia Saria. Ekitaldia irailaren 18an izango da, 21:30ean, Kursaalean. Saria batzeaz gan, aktore estadubatuarrak Rodrigo Garciak zuzendutako Albert Nobbs filma aurkeztuko dau. Close ibilbide luzeko aktorea da. George Roy Hillen The World According to Garp izan zan bere lehenengo lana.
Glenn Close aktore ezagunak jasoko dau aurtengo Zinemaldiko Donostia Saria. Ekitaldia irailaren 18an izango da, 21:30ean, Kursaalean. Saria batzeaz gan, aktore estadubatuarrak Rodrigo Garciak zuzendutako Albert Nobbs filma aurkeztuko dau.
Glenn Close (Greenwich, AEB, 1947) ibilbide luzeko aktorea da. George Roy Hill zuzendariaren The World According to Garp izan zan bere lehenengo lana. Film horri esker Los Angeleseko Film Kritikarien Alkartearen aitamena jaso eban, eta Oscar sarietarako proponidu eben lehenengo aldiz. Ostean be, Oscarretarako hautagaien artean izan da, ondoko filmetan egindako lanagaitik: The Big Chill (Lawrence Kasdan), The Natural (Barry Levinson), Fatal Attraction (Adrian Lyne) eta Dangerous Liaisons (Stephen Frears).
Closeren filmografian pelikula ezagunak topauko doguz, bestek beste: Jagged Edge (Richard Marquand), Reversal of Fortune (Barbet Schroeder), Hamlet (Franco Zeffirelli), Meeting Venus (István Szabó), The Paper (Ron Howard), 101 Dalmatians (Stephen Herek), 102 Dalmatians (Kevin Lima), Air Force One (Wolfgang Petersen), Cookie's Fortune (Robert Altman), The Safety of Objects (Rose Troche), Le Divorce (Merchant Ivory), Heights (Chris Terrio) eta Evening (Lajos Koltai).
Antzerkian be lan asko egin dau. Harold Princeren Love for Love obrea barriro estreinauta egin eban debuta, hain zuzen be. Antzerkian egindako lanen artean dagoz, esaterako, Paul Giovanniren The Crucifer of Blood eta Simone Benmussak egokitutako The Singular Life of Albert Nobbs.
Zinemaldian estreinauko dauen Albert Nobbs filma XIX. mendeko Irlandan dago girotuta, eta gizonezkoak nagusi diran gizartean aurrera egin ahal izateko gizon jantzita ibiltea erabagiten dauen emakumearen istorioa kontetan dau. Glen Close bera da emakume hori. Rodrigo Garcíaren beste pelikula bitan be protagonistea izan da: Things You Can Tell Just by Looking at Her eta Nine Lives lanetan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!