Manex Agirre bertsolari aramaioarrak irabazi dau Arabako txapela

Bizkaie! 2011-04-04 11:02   Bertsolaritzea

Manex Agirre bertsolari aramaioarrak irabazi dau Arabako txapela. Zapatuan, Gasteizeko Printzipal aretoan 800 lagunetik gora batu ziran bertsoaren inguruan. Iñaki Murua Bertsozale alkarteko lehendakariak eta Blanca Gomez de Segura artisauaren eskutik eskuratu eban txapela eta oroigarria Agirrek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Expodistrito programako bost erakusketa ibiltari barri ikusgai honezkero

Bizkaie! 2011-04-01 11:13   Kulturea

Expodistritok, Bilboko Barrutietako Udaltegietan antolatzen dan aldi baterako erakusketa zikloak, pinturea, marrazketea eta argazkiak ardatz hartuta, urteko bigarren hiruhilekoko egitaraua abiarazoko dau gaur, hilak 1.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ipar Uribe eta Busturialdea aurrera doaz Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketan

Bizkaie! 2011-03-31 14:37   Bertsolaritzea

Derion eta Zallan egindako saioakaz, amaitu da honezkero sailkapen-fasea. Derion Ipar Uribe eta Durangaldeko taldeen arteko lehia izan zan eta Zallan, barriz, Enkarterri eta Busturialdekoen artean. Irabazleak eta beraz sailkatuak, Ipar Uribe eta Busturialdea izan dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zientziara hurreratzeko aukerea izango dabe gazteek Elhuyarren Zientzia Udalekuetan

Bizkaie! 2011-03-31 11:27

Bigarren urtez, gazteek Zientzia Udalekuez gozetako aukerea eukiko dabe. Zientzia Udalekuak ekimena Elhuyar Fundazioak antolatzen dau, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak lagunduta.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Zonbi bilbotarrak FANT Zine Fantastikoaren Jaialdiaren protagonista

Bizkaie! 2011-03-30 15:54   Barriak

Zonbiak izango dira FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XVII. edizinoaren kartelaren protagonistak. Jaialdiaren arduradunek aurkezpenean azaldu dabenez, zonbi bilbotarrak izango dira ganera, Plaza Barrian txikiteoan dabilzanak, hain zuzen be. Fant festibala maiatzaren 2tik hasi eta 8ra bitartean egingo da, Bilboko Alondigako Golem zine-areoetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Lagune, igerri esakune!’ lelopean, Herrien arteko VI. Berba Probak Mungian

Bizkaie! 2011-03-30 12:45   Bertsolaritzea

Herritarren ekimenari esker eta Txokolo kultur alkarteak bultzatuta, maiatzaren 7an Herrien arteko VI. Berba Probak egingo dira Mungian. Goizeko 10:30ean hasita, Mungiako eta inguruetako esakuneak eta bertsoak batzen dituan txapelketearen seigarren edizinoa da aurtengoa.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Dana prest astegoienean jokatuko dan Arabako Bertsolari Txapelketako finalerako

Bizkaie! 2011-03-30 10:34   Bertsolaritzea

Apirilaren 2an, datorren zapatuan, jokatuko da finala Gasteizko Printzipal Antzokian, arratsaldeko 17:30ean. Bertsolariak: Manex Agirre, Oihane Perea, Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Zigor Enbeita eta Ander Solozabal. Aurkezlea: Lierni Altuna. Gai-emoilea: Idoia Beitia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'La piel desnuda' Pati Blascoren bigarren nobelea plazan

Bizkaie! 2011-03-29 15:47   Kulturea

Mina, sufrimendua, arrazismoa, mugak, hesiak, azaleren kolorea eta emigrazinoa lako osogaiakaz, atmosfera poetiko eta kriminala ardatz hartuta, maitasunaren indarraren ganeko istorioa dakar Pati Blascok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Josu Bergara kantautore bizkaitarraren 'Nora zoaz?' diskoa munduko hainbat herrialdetara heldu da

Bizkaie! 2011-03-28 17:33   Musikea

CD crossing ekimenari esker, 2010eko garagarrilean martxan jarri zanetik, diskoa mundu osoko urietara heldu da, besteak beste, Tokioko metrora, Moskuko Plaza Gorrira, Argentinako Perito Moreno glaziarrera, Miamiko Jai Alai frontoira edo Zeelanda Barriko Wanaka lakura.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bildur-ikarea baino gehiago

Zigor Aldama 2011-03-28 15:54   Bidaide

Nanjing Txina ekialdeko Kiangsu probintziako uriburua da eta Bigarren Mundu Gerrako pasarterik odoltsuenek markauta dago betirako: uria Nankin izenagaz ezagutzen zanean izandako hilketa basatiak, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Capsula bilbotarrak bikain AEBetan

Bizkaie! 2011-03-28 12:39   Musikea

Capsula taldea 2011n barriro be izan da Austingo (Texas) SXSW nazinoarteko jaialdian eta barriro be oso harrera ona izan dau. Oraingoan, Nuvola aretoan eskainitako hogeita hamar bat minutuko emonaldiak oihartzun handia izan dau jaialdiko egunkari ofizialean, The Austin Chronicle kazetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako IV. Saria aurkeztu dau Artez Blai alkarteak

Bizkaie! 2011-03-28 11:11   Kulturea

Antzerkiaren Nazinoarteko Egunagaz (martiaren 27a) bat eginez, Artez Blai kultur alkarteak Arte Eszenikoen Ikerkuntzarako Nazinoarteko Sariaren laugarren edizinoa aurkeztu barri dau. Arte eszenikoen inguruko ikerketa eta ikasketak sustatzea da ekimenaren helburua.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Hong Kong-eko Sze Ling Lee, B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design jaialdiko irabazle

Bizkaie! 2011-03-24 14:48   kulturbiz

Hong Kong Polytechnic University-ko Sze Ling Lee diseinatzaileak irabazi dau B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival jaialdiko nazinoarteko saria. Bertoko saria Leioako Arte Eder fakultadeko eskultore, argazkilari eta deiseinatzaile grafiko talde batek irabazi dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urtebetean 10.000 lagunek baino gehiagok bisitau dabe Santa Katalina Itsasargia

Bizkaie! 2011-03-24 14:05   Kulturea

Martiaren 26an urtebete izango da Lekeitioko Udalak Nabigazinoaren Teknologiako Interpretazino Zentroaren ateak zabaldu zituala, Euskadin bisita daitekeen lehen itsasargia eta herriko Itsas Ondarearen Zentroaren ikur.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Bilboaldeak irabazi dau Bertsolari Gazteen XIX. BBK Sariketako lehenengo saioa

Bizkaie! 2011-03-23 17:25   Bertsolaritzea

Gaur hasi da aurtengo sariketea Igorren, Arratiako eta Bilboaldeko taldeen arteko saioagaz eta irabazlea, Bilbaoaldeko taldea izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jantzan egin eta kantetako konbita apirilaren 3an Bilbon, 'Goazen Dantzatzera!' ikuskizunagaz

Dabi Piedra Robledo 2011-03-23 14:04   Euskerea berbagai

Ume eta gazteen artean arrakasta ikusgarria euki dabe Goazen! izeneko filmak eta telesailak, eta horren kontura antolatu dabe Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak apirilaren 3ko ekimena, gazteek euskerazko eta kalidadezko astialdi-aukerak euki deiezan. Arenaleko kioskoaren atzean egingo dabe Goazen Dantzatzera! ikuskizuna, eguerdiko hamabietatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskaltzaindiaren lana autortu eta 'Zenbait gazte ausart' film luzea aurkeztuko dabe barikuan, Euskaltzaindiaren historiari buruzko lana

Bizkaie! 2011-03-23 11:17   Euskerea berbagai

Euskaltzaindia izango da aurten Korrikak omenduko dauen eragilea eta, horren harian, datorren barikuan, hilak 25, euskerearen iraupenaren eta erabilerearen alde Euskaltzaindiak egin dauen lana autortzeko ekitaldia izango da Donostiako Kursaal jauregian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Azkue Sariak banatu ditue Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan

Bizkaie! 2011-03-22 14:53   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan banatu ditue 2010eko Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak. Akademiak berak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatzen dabe sariketea, eta idazle gazteak literatura mundura erakartea da asmo nagusia. BBK eta Euskaltzaindiaren arteko 2011rako lankidetza hitzarmena be gaur sinatu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)