Euskal Herria hobeto ezagutzeko jolas barria aurkeztu dabe Bilbon
2010-11-15 14:44 kulturbizZer gara gu, nor gara gu aurkeztu dabe Bizkaiko uriburuko Elkar liburudendan, Euskal Herriko oinarrizko gaiak euskeraz eta modu ludikoan ikasteko mahai jolasa. Familian edo lagunartean olgetako pentsau dabe, sei urtetik gorako umeentzat.
Julio Sotok eta Ainhoa Mugikak Bertxoko Sariketako finalean kantauko dabe
2010-11-15 11:52 BertsolaritzeaZemendiaren 18an, eguenean jokatuko da Gasteizko Errexala alkartean hirugarren eta azken kanporaketea eta zemendiaren 26an finala Trebiñoko sagardotegian.
Uxue Alberdi: Ez gara gu izango ‘hau literaturea da eta beste hori ez’ erabagiko dogunak
2010-11-15 10:46 BarriketanEuskal idazle eta bertsolaria, kazetaritzan lizentziatua
KOP kataluniarrek Euskal Herriagazko loturea sendotu gura dabe kanta batzuk euskeraz abestuz
2010-11-12 12:12 Musikea'Acció Directa' izeneko diskoa aurkeztera etorri dira Kataluniatik KOP taldeko kideak eta gaur, 23:00etan, Zamudion eskainiko daben kontzertuan Restistencia, La lucha continúa edota Aitzindaris lako kantak izango dira entzungai. Kanta horreetariko batzuetan, euskerazko berbak tartekatzen ditue, 'taldeak Euskal Herriagazko dauen loturea' azpimarratu guran, Juanra Rodriguez abeslariaren esanetan.
Hamazazpi urteren ostean, disko barria kaleratu dau Ama Say taldeak
2010-11-12 09:50 MusikeaRen Fan diskoa egiteko prozesua gorabeheratsua izan ei da. Abuztuan eta irailean grabau dabe, kostata, baina euki dabezen laguntzaile eta kolaboatzaileei esker, aurrera atara dabe diskoa. 'Arazoak gainditu eta orain pozik gagoz diskoagaz, atara beharreko lana izan da, esan beharreko gauzak plazaratu behar genduzan'.
Ander Izagirrek irabazi dau Mikel Essery II. Bidaien Kontakizunen Lehiaketea
2010-11-10 10:04Ander Izagirre izan da Mikel Essery Bidaien Kontakizunen Lehiketearen bigarren edizinoko irabazlea, Groenlandia cruje lanari esker. Danetara, 147 lan jaso dira: 87 gaztelaniaz, 30 ingelesez, 26 katalanez, hiru euskeraz eta bat galegoz.
Martxan dagoz Bilboko Berbalagun taldeak
2010-11-09 14:37 Euskerea berbagaiBilboko Erdialdeko Berbalagun taldeak osotu eta martxan jarten dabiz asteon. Hemendik aurrera, euskerea praktiketan ibiliko diran Berbalagun taldeak batzen hasiko dira izena emon daben beste lagunakaz, baina oraindino be zabalik dago aukerea egitasmoan parte hartu nahi dauenarentzat, AEKren edozein zentrotan edo Berbaizu eta Asapala alkarteetan izena emonda.
Mexikoko oihanetara eroango gaitu Katixa Agirreren liburu barriak
2010-11-09 13:59 KultureaAmaia Lapitz neskatoaren lehenengo abenturea da honakoa, baina Katixa Agirreren asmoa bete ezkero, liburu gehiagogaz osotuko dabe saila.
Bilboko Nazinoarteko XXIX. Txotxongilo Jaialdia zemendiaren 12tik 21era
2010-11-09 10:14 KultureaAsiako txotxongiloei eta teknikei gorazarre egingo jake aurten
Zemendiaren 12tik 21era, txotxongiloen Bilboko jaialdian, nazinoarteko eta hemengo 16 talde izango dira, zehatz esateko, Madrileko, Granadako, Gironako, Valentziako, Kubako, Mexikoko, Italiako, Bulgariako, Nafarroako, Bilboko eta Donostiako taldeak.
'Indarkeria mota guztien kontrako sentimendua sortzea' da Mikel Hernandez Abaituaren liburuaren asmoa
2010-11-08 14:50 KultureaEtorriko al haiz nirekin? lana 1991n kaleratu eban lehenengoz gasteiztar idazleak baina, orain, bertsino elebiduna argitaratu dau, euskeraz eta espainolez. 1980ko hamarkadako jazoera odoltsuak, ETA, GAL, polizia eta abarren indarkeria eta sasoi haretako giro nahasia dira nobelearen oinarria.
Agustin Oiarzabal: 'proiektu integrala da gurea, personen garapenean eragin gura dauena euskerea, hezkuntzea eta euskal kulturea ardatz hartuta'
2010-11-08 10:44 BarriketanIbaizabal argitaletxeko gerentea
Jone Uriak eta Odei Barrosok irabazi ditue Bertxoko Sariketako finalerako lehen bi txartelak
2010-11-08 10:09 BertsolaritzeaZemendiaren 12an eta 18an jokatuko dira beste bi kanporaketak, Laudio eta Gasteizen, eta 26an finala Trebiñoko sagardotegian izango da, beraz oraindik Bertxoko hasi besterik ez da egin.
Argazkilaritzea oinarri dauen erakusketea izango da Guggenheim Bilbao museoan martiaren 13ra arte
2010-11-05 14:00 KultureaGuggenheim Bilbao Museoak Haunted: egungo argazkigintza-bideoa-performancea erakusketea hartuko dau zemendiaren 6tik aurrera. Bertan, 60 artistaren ehun lan baino gehiago izango ditugu ikusgai, tartean Andy Warhol eta Robert Rauschenberg artista ezagunen artelanak.
Badator Erlea aldizkariaren hirugarren zenbakia
2010-11-05 09:35 kulturbizHirugarren zenbaki honen atmosfera nagusiak Afrikara eroaten gaitu, Aljeria eta Magreb protagonista diralarik. Bestalde, Ipar Euskal Herriari be ahotsa emoten deutso Erleak, eta aldizkarian agertzen diran hainbat idazlek -Piarres Aintziartek, Jean-Louis Davantek, Txomin Peillenek- bi errealidade horreek, Iparralde eta Aljeria, lotzen ditue.
Idatz & Mintz literatur aldizkariaren 50. zenbakia eta aldizkarien erakusketea aurkeztu ditu Labayruk
2010-11-04 16:55 kulturbizIdatz & Mintz Literatur Atalen sorta aldizkaria 50. zenbakira heldu da. Lehenengo zenbakia 1981ean argitaratu zan, hiruhileko lez. Ordurik hona ia 30 urte joan dira, eta egitasmoak sendo irauten dau, urtean zenbaki bi hutsik egin barik ataraten dirala. Bide horretan, idazleak sortzeko mintegia izan da, eta baita be irakurteko zaletasuna bultzatzeko bitartekoa be.
Bilboko Udalak laguntzinoa emon deutso Bilbon errodau eta zine aretoetara zemendiaren 12an helduko dan 'Bon appetit' filmari
2010-11-04 12:07 BarriakBon appetit filmaren aurre-estreinaldia datorren zapatuan, zemendiak 6, izango da Bilbon, eta bertan egongo da protagonista nagusia, Unax Ugalde antzezle euskalduna.
Uberan.org, berbak berbagai izango dituan ataria
2010-11-04 10:52Uxue Alberdi eta Oier Guillan idazle eta kazetariek Hitzen uberan webgunea sortu dabe. Literaturea izango dau berbagai atari barriak, sortzaileen esanetan, 'liburuetan ez eze, literaturea erakusketatan, berbaldietan, kantetan, errezitaldietan, iragarkietan, telesailetan eta beste mila lekutan be' badago. Leku horreetara ailegetako amesa daukie www.uberan.org helbidean.
DAR taldeak 'Unas pocas monedas' CD barria aurkeztu dau Bilbon
2010-11-03 17:18 MusikeaDisko honetan estilo aniztasuna dago, bai musikearen aldetik, izan be, rock, punk, ska edo hardcore doinuak jorratzen dituelako, bai hitzen aldetik, askotariko gaiak lantzen dituelako.
Euren azal edota edukiarengaitik zentsurautako nazinoarteko diskoen erakusketea Bilbon
2010-11-03 13:27 MusikeaV. Zentsuraren kontrako jaialdiaren barruan egiten da ekitaldi hau
Euren azal edota edukiarengaitik zentsurautako nazinoarteko diskoen erakusketea zemendiaren 18ra arte ikusi ahal izango da, astelehenetik barikura, 9:00etatik 20:30etara.
Hamabost izar nire menuan
2010-11-02 14:43 BidaideAmaitu barri dan Expo Unibersalak marka guztiak hausi eta danak itxi ditu pozik: handiena izan da (5,28 kilometro koadro), karuena (43.000 miloe euro exporako beren-beregi egindako azpiegiturak be kontuan hartu), parte-hartzaile gehien izan dituana (246) eta bisitari gehien erakarri dituana (73 miloe baino gehiago).
Saltsa-maltsa horretan, Bilbok hasieran pentsetan zana baino arrakasta handiagoa lortu dau, izan be, 1,2 miloe txinatar baino gehiagok bisitau dabe uriaren gunea (bostehuen mila kagun espero zituen) eta hori guztia, aurrikusitakoa baino gitxiago gastatuta (2,25 miloe euro gastau dira, eta 2,5 miloe zan aurrikusitakoa). Horrezaz gan, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea izan da Exporen amaiera ekitaldirako konbidapena jaso dauen Europako alkate bakarrra. Aitatu ekitaldi horretan, munduko goi agintariakaz batera izna da Azkuna jn.a, besteak beste, Txinako lehen ministro Wen Jiabao eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Ban Ki-Moon.








