Euskerazko bederatzi ikus-entzunezko eta horreen sortzaileak herriz herri, Laburbiraren eskutik

Bizkaie! 2011-03-14 14:54   Barriak

Laburbiraren zortzigarren edizinoak 27 emonaldi eskainiko ditu: 26 Euskal Herriko herri eta urietan izango dira, eta bestea Londresen, bertako Euskal Etxea edo Basque Society dalakoaren eskutik. Emonaldi bakotxean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2009 eta 2010ean produzidutakoak.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazinoak VIII. Laburbira aurkeztu dau gaur Donostian. Euskerazko ikusentzunezkoen urteko produkzinoa ezagutarazo eta herrietako kultur eskaintzea aberasteko helburua dauen zirkuitua urtero antolatzen dau Topaguneak, herriz herriko euskera alkarteakaz lankidetzan.

Laburbiraren zortzigarren edizinoak 27 emonaldi eskainiko ditu: 26 Euskal Herriko herri eta urietan izango dira, eta bestea Londresen, bertako Euskal Etxea edo Basque Society dalakoaren eskutik. Emonaldi bakotxean bederatzi ikus-entzunezko eskainiko dira, 2009 eta 2010ean produzidutakoak. Aurreko edizinoetan legez, honetan be ahalegina egin da ibilbide luzeko egileak eta egile barriak kontuan hartzeko. Holan, Asier Altuna eta Angel Aldarondo lako zuzendari ezagunen lanak ikusi ahal izango dira, baina baita oraindino hain ezagunak ez diran Kepa Errasti, Jon Artola, Saio Aizpurua 'Txintetilla', Aitor Artola, Irune Gurtubai eta Ibai Vigil-Escalera, zuzendarienak be.

Gainera, aurreko edizinoetan legez, 2010eko udagoienean Ermuan egin zan Kameratoian sortutako lanetako batzuk be erakutsiko dira. Kameratoia Topaguneak antolatzen dauen Ikus-entzunezko Rallya da; gazteei zuzendutako lehiaketa horretan, lehiakideek lau eguneko epea dabe 5 eta 10 minutu bitarteko film labur baten ideia idatzi, irudiak grabau eta edizinoa egiteko, beti be antolakuntzeak emondako gaia eta herriko hainbat ezaugarri edo lokalizazino kontuan hartuz.

Bestela be, askotariko aukerea egiteko arreta berezia jarri da, eta holan, formatu, estilo eta izaera oso desbardineko piezek osotzen dabe emonaldia: umorezko laburrak, serioagoak, irudi errealekoak...

Egile zein ikus-entzuleentzat, Laburbira parebako aukerea da euskerazko produkzinoa ezagutarazoteko, eskaintzea herri askotara zabalduz. Herriotako asko txikiak izanik, gitxitan izaten dabe zinema bertan eskaintzeko aukerea.

Gainera, egileak eta ikusleak alkarrengana hurreratzeko asmoz, saio gehienetan solasaldia egingo da egileakaz, proiekzinoaren ondoren. Batzuek zein besteek sano eskertzen dabe zuzeneko eretxi-trukerako aukera hori, normalean oso aberasgarria subertetan dalako.

Egitasmo honek Eusko Jaurlaritzearen zein Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien babesa dauka, eta Euskadiko Filmotekaren, Berriaren eta Korrika kulturalen laguntzinoa be. Izan be, emonaldietako batzuk Korrika Kulturalaren programazinoan sartzen dira, eta beste batzuetan herriz herri antolatzen diran Korrika batzordeek parte hartzen dabe antolatzaile moduan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu