Oreka TX AEBetan dabil kontzertuak emoten
2010-09-29 12:36 Euskaldunak munduanOraingo birea amaitzeko bi kontzertu geratzen dira baina honezkero Oreka TX taldeak baieztatuta ditu beste bi bira AEBetan, datorren 2011ko urrian eta 2012ko martian.
Himalayan dago Iñaki Otxoa de Olza mendizalearen salbamendu ahaleginari buruzko filma grabetan dabilen taldea
2010-09-28 17:39 BarriakFilmaketea jarraitzeko eta film luzearen garapena ikusteko www.purelifethemovie.org/blog webgunean egin daiteke irailaren 28tik aurrera.
IV. Bilboargazkik argazkigintzearen uriburu bilakatuko dau Bilbo
2010-09-28 15:36 jardunaldiakEstaduko eta atzerriko argazkilarien zortzi erakustaldi, oso estilo eta gai anitzetakoak, ukutu fantastikoak dituan argazkigintzatik argazkigintza sozial edo errebindikatzailera edo argazkigintza artistikora, bisitau ahal izango dira gure uriko hainbat lekutan, urriaren amaiera bitartean
Jöel Lopez Astorkiza kazetariak irabazi dau Bilboko Barrea Umorezko Mikroipuinen Lehiaketea
2010-09-28 11:13 sariak-autortzakSaritutako Raros en un tren kontakizuna, Hitchcock-en Extraños en un tren pelikuleagaz parekatzen da. Epaimahaiak, -Juan Bas, Carolina Ontivero, José Miguel Bonilla eta Pablo Martínez Zarracina idazleek osotutakoa- alkarrizketa oso biziak balorau ditu eta testuen maila literario handiagaz topau da erabagia hartzeko orduan.
'Aitormena' We are Standard taldeak moldatua eta beste klasiko batzuk 'Loving'Gaztea' bilduman
2010-09-27 18:17 MusikeaAitatu diskoaren aurrerapen-singlea benetako harribitxia da; We are Standard talde getxotarrak 'Aitormena' abestiaren bertsinoa eskaintzen deusku, 1984an Hertzainak taldeak sortu eban ezinbestezko erreferentzia.
'Gu ere bertsotan' egitasmoa, gazteak euskeratik eta euskeraz jarduteko modua
2010-09-27 15:38 BertsolaritzeaIkasleen parte hartzea bultzatu nahi dau egitasmoak, bertsoa eta hitza euskarri digitalakaz lotu eta euskerearen erabilpen praktikoa areagotuz
Ahozko komunikazino gaitasuna sormenaren bidez lantzea eta hobetzea dau helburu egitasmoak, ikasleen parte hartzea bultzatuz. Danetara, lau mila ikasle baino gehiagok izango dabe berbakaz eta hizkuntzeagaz jolasteko aukerea, bertsolaritzearen bidez eta baita euskarri digitalen laguntzinoagaz be.
Joseba Tapia: 'gerra gaizto bat zelan sortu zan ulertzeko balio dabe Zavalaren bertsoek'
2010-09-27 13:08 BarriketanMusikaria
Ipuinak entzuteko aukera bikaina izango da Bermeon asteburuan
2010-09-22 15:55 kulturbizBermeon egingo da asteburu honetan Euskal Herriko Kontalarien Jaiaren bosgarren edizinoa, Bazen behin Bermeon izenburupean. Ganera, aurten izango da lehenengo aldia jaia bi egunetan ospatuko dana, aurreko edizinoetan egun bakarreko jaia izan zan eta.
Bilbo La Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Astearen eszenatoki bihurtuko da
2010-09-22 10:57 jardunaldiakLa Risa de Bilbao/Bilboko Barrea Juan Bas idazlearen jatorrizko ideia da. Europan umorezko literaturearen alorrean antolatzen dan jaialdi bakarra, bi urtez behin antolatuko da, ondoko bi helburuak beteteko asmoz: jendartean arrakasta handia dauen literatura eta kazetaritza alorreko genero honen kalidadea aldarrikatzea eta Bilbon literaturearen alorrean dagoan nazinoarteko ekitaldirik eza gainditzea.
'The Dance', Mamba Beat bilbotarren urriko birea prest dago
2010-09-21 17:36 MusikeaLizarrako Gaztetxean abiatuko da birea urriaren 2an eta hortik aurrera, Badajoz, Madril, Burgos, Gasteiz eta Gernikan kontzertuak emon ondoren, bireari amaierea emoteko Santurtziko Kresala aretoan joko dabe urriaren 20an, 22:00etan.
Arantza Ibarra: 'gehien arduratzen nauena umeen erantzuna da'
2010-09-20 11:56 Barriketan'Zigortzaileak' filmaren zuzendaria
Goizuetan bada gizon bat...
2010-09-15 15:21 KultureaPatziku Perurenak Laboaren kantako protagonisten historia ikertu dau
Mikel Laboari esker, Berdabioren bertsoak oso ezagunak dira belanauldi bat baino gehiagorentzat. Baina, nor zan Trabuko hori? Zer pasau zan benetan? Patziku Perurenak (Goizueta, 1959) bere herrian jazotako historia ikertu eta arakatu dau.
Kontinente bat motxilan (I)
2010-09-15 14:08 BidaideMotxilea lepoan hartuta ibilten diranek Pirinioez bestalde oso ohikoa dan jokerea imitetan hasita dagoz honezkero: urtebete 'sabatikoa' edo hilabete batzuk hartu eta mundua ezagutzera urten, orain arte boltsiloa bete-beterik eukienen eskura baino ez egozan sentsazinoez disfrutetako. Helburu hori lortzeko, Asia da bidaiari gehien jasoten dituan kontinentea, diru gitxi eta denpora asko daukienen paradisua baita. Haraino joatea, batzuetan, etxean geratzea baino merkeagoa da.
Badator 22. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketea
2010-09-14 11:26 MusikeaHonezkero plazaratu ditue 22. Bilbao Hiria Pop-Rock Lehiaketearen behin betiko taldeen zerrendea eta bigarren zatiko kontzertuen egutegia
Urdin Ugarte: 'esperientziak aurrerantzean bizimodua zelan antolatuko dodan jakiteko balio izan deust'
2010-09-13 15:48 BarriketanBidaiaria
'XXX', Abian da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketea
2010-09-13 12:58 BertsolaritzeaXi-la-ba, Xiberoa, Lapurdi eta Baxe Nabarreko Bertsulari Xapelketea, 2010. urteko Bertsulari Xapelketea datorren zapatuan, irailaren 18an Muskildin abiatu eta hiru kanporaketa eta bi finalaurreko jokatu ostean, zemendiaren 13an Donibane Loizunera helduko da.
'Ibili', bisita gidatuak GetxoPhoton
2010-09-10 16:11 KultureaGetxoPhoto 2010, irailaren 2tik urriaren 3ra
Bisitak dobanekoak dira eta datorren irailaren 11, 18 eta 25ean eta urriaren 2an egingo dira, gaztelaniaz zein euskeraz, goizeko 11:30etan. Bisiteak ordubete eta erdiko iraupena izango dau eta Satistegi Plazatik (Basagoiti 51) abiatuko dira.
AIKO taldeak jantza tradizionalak ikasteko aukerea eskainiko dau aurtengo ikasturtean be
2010-09-09 15:53 Kulturea'Dantzaldi Ibiltaria' Erandion, Galdakaon, Durangon, Sopelan, Gernikan, Zaratamon eta Zarautzen egingo da, ikasturte osoan zehar, 18:30 eta 21:30 bitartean. Ikastaroaren prezioa 100 eurokoa da.
Ertibil Bizkaia 2010 Elorrion
2010-09-09 14:11 KultureaDanetara, 15 lan ikus daitekez Elorrioko Iturri Kultur Etxean (bideoak, margolanak, eskulturak,…) irailaren 19ra arte goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Sarrerea dobanekoa da.
Mikel Zarate Sariak argia ikusi dau
2010-09-08 18:40 KultureaGazteen gustuko gai bat ikuspegi ironikoz lantzen dauen eleberri honi esker irabazi dau Asier Mendozak I. Mikel Zarate Haur Literaturako Saria, epaimahaia osotu eben Julen Gabiria, Leire Bilbao eta Xabier Mendigurenen erabagiz.








