Metro Bilbaok 'Titan Desert' argazki-erakusketea inaugurau dau

Bizkaie! 2011-02-11 10:01   Kulturea

Irudiak Zazpi Kaleetako geltokian egongo dira ikusgai -Mallonako igogailuaren korridorean- zezeilaren 23ra arte. Biharamunean Abandora helduko dira eta martiaren 9a arte han izango dira ikusgai. Ibilbidea Portugaleteko geltokian amaituko da, martiaren 10etik 20ra.

Metro Bilbaok Titan Desert txirrindularitza lasterketeari buruzko argazki-erakusketa ibiltaria inaugurau dau bart Zazpi Kaleetako geltokian. Basamortuan zehar 500 kilometro astebetean egiten dira lasterketan. Erakusketea ibilbidearen gogortasuna eta basamortuko jentearen bizimodu latza islatzen daben 13 argazkik osotzen dabe.

Aurkezpenean lasterketa horretan parte hartutako zenbait txirrindulari egon dira, besteak beste, Roberto Heras, Ramon Gonzalez Arrieta, Luis Uribeetxebarria eta Juantxu Abasolo; Iñaki Prego Metro Bilbaoko kontseilari ordezkaria izan dabe lagun.

Irudiak Zazpi Kaleetako geltokian egongo dira ikusgai -Mallonako igogailuaren korridorean- zezeilaren 23ra arte. Biharamunean Abandora helduko dira eta martiaren 9a arte han izango dira ikusgai. Ibilbidea Portugaleteko geltokian amaituko da, martiaren 10etik 20ra.


200 bizikleta Sahararako

Metro Bilbaok bat egin dau 200 bizikleta Sahararako proiektuagaz. Mountain bike motako 200 bizikleta lortu nahi dira Saharako Tindouf-eko kanpalekuetan bizi diran ume eta gazteentzat.

Ekimena Metro Bilbao, Euskotren eta Euskal Trenbide Sarea enpresetako hainbat langilek osotzen dabe. Metro Bilbaok lekua itxi dau Santutxuko geltokian bizikletak gordeteko.

200 bizikleta Sahararako ekimenak jenteak emondako bizikletak jasoten ditu eta, gainera, 2010 urtearen amaieran Agüenit-eko 1 auzoan inaugurau zan amaetxerako behar diran botikak eta material medikoa be batzen ditu. Material guztia trailer batean sartu eta zezeilaren 19an abiatuko dira Tindouf-eko kanpaleku sahararretara. Beraz, oraindino astia dago bizikleta gehiago emoteko. Informazino gehiago behar badozue, blog honetan topauko dozuez argibideak: http://200bicisparaelsahara.org

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu