Europako antzerki-konpainia pribadu zaharrena Arriagan egongo da asteburuan
2010-12-10 10:12 KultureaEls Joglarsek antzerki-lekukoa hartuko dau eszenatokian, abenduaren 9tik 12ra arte, 2036 OMENA-G lanagaz. Obra kritiko eta sarkastiko honegaz, konpainia katalanak eszenatokietan egin dauen mende erdia ospatuko dau, 2011an beteko baitau urtemuga hori. Berrogeta hamar bizitza-urte, atzera begiratu beharrean etorkizunera begiratzen dabenak, hau da, 2036. urtera.
Giza Eskubideen Nazinoarteko Egunaren harian, Maria Oianguren eta Asma Jahangir sarituko ditue
2010-12-09 13:24Giza Eskubideen Unesco-Bilbao II. Nazinoarteko Saria emoteko ekitaldi ofiziala egingo da barikuan, abenduak 10, Bilboko udaletxean. Pakistandar jatorria dauen Asma Jahangir abogadu eta aktibisteak jasoko dau aurtengo oroigarria. Bestalde, Eusko Jaurlaritzeak Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa Zentroko zuzendari Maria Oianguren omenduko dau.
Mikel Martinez: 'bakarrizketa barri hau antzeztea Bat Formula ibilgailu bat gidatzea baino gogorragoa da'
2010-12-06 10:59 BarriketanAktorea
2010ean baino erakusketa bat gitxiago izango da Guggenheim Bilbao Museoan datorren urtean
2010-12-02 14:49 kulturbiz2011. urterako programazino artistikoa onetsi dabe bileran eta gastuen murrizketea dala eta, 2010ean baino erakusketa bat gitxiago izango dala aurreikusi da. Halan da be, egoera hori orekatzeko, Guggenheim Bildumen funtsen aurkezpen gehiago izango da.
'Zuzenean bizitzeko gogoa', Gatibu indartsuenaren argazkia CD-DVD formatoan
2010-11-30 14:41 MusikeaGatibu taldearen bolada onenean, 2009an Durangon, Donostian, Gernikan eta Bilbon zuzenekoetan grabautako kantuak gehi hiru kantu barri batu ditue lan barri honetara, gernikarren laugarren diskora.
Hotzetik sortutako uria
2010-11-30 13:12 BidaideTermometroak 25 gradu marketan ditu zero azpitik eta ideiak be izozteko moduko hotza dago. Ideia horreen artean, Walt Disney ezagunaren irudiak topau geinkez eta, tartekatuta, enperadore txinatarren irudiak dagoz. Danak dira ikusgarriak. Harbin urian, txina ipar-ekialdeko Heilongjiang lurraldean, izotzean egindako artearen handitasuna ia deskribidu ezinekoa da.
XXII. BIlbao Hiria Lehiaketeak baditu irabazleak
2010-11-29 16:37 MusikeaPop-Rock modalidadeko lehenengo saria Bilboko The Riff Truckers taldeak irabazi dau; Metalekoa Gipuzkoako Gamora taldeak irabazi dau; eta Beste Joera Batzuen kategoriako lehen saria Holandako Okkernoot taldearentzat izan da.
Telmo Esnal garaile Lekeitioko Bileran
2010-11-29 11:49 BarriakLekeitioko 33. Euskal Zinema eta Bideo Bilerako sari nagusia Telmo Esnalek irabazi dau. Jon Mantzisidorrek, Oihana Garrok, Jabi Cotok eta Mare Beobidek osotu dabe epaimahaia eta Amona Putz! lanari sari nagusia emotea erabagi dabe.
EƱaut Elorrieta: 'diskoan indarrak batzeko mezua dago'
2010-11-29 11:27 BarriketanKen Zazpi taldeko abeslaria
Kherau bizkaitarrek 'Munduan ortozik' izeneko lehenengo diskoa kaleratu dabe
2010-11-26 14:55 MusikeaMusikazale amorratuak, Euskal Herriko musika tradizionala eta bertoko musika tresnak ondo baino hobeto ezagutzen ditue. Taldekideak beste hainbat musika taldetan ibilitakoak dira. Kherau taldekoek hainbat estilotako musikea nahastau dabe diskoan: rocka, power-rock, popa, plaza taldea, bakarlariak, folk-rocka, folk tradizionala…
Hiztegi Batuaren 3. edizinoa plazan dago
2010-11-26 14:53 Euskerea berbagaiHiztegi Batuaren lehen itzulia 2000. urteko martiaren 31n amaitu ebanetik, Euskaltzaindia etenbarik dabil ha aberasten eta zorrozten, bigarren itzulian. Hiztegi Batua Sarean dago (www.euskaltzaindia.net) danon eskura, nork zer jakin nahi dauen egoki erraztuta. Orain eskaintzen dana paperezkoa da, aurrekoaren laguntzaile eta osogarri.
Bar Puertoko testigantzak betikotu ditue DVD eta liburuari esker
2010-11-26 14:35 MusikeaIkuskizunean sortutako guztia euskarri fisikoan batzeko asmoz argitaratu ditue orain liburua eta DVDa. Bertan, testigantza guztiak, Kirmen Uriberen narrazinoa eta Urdangarinen musikea topatuko doguz, argazki eta guzti.
Europako azken kontzertua Getxon emongo dau Rafael Amorrek
2010-11-26 10:32 MusikeaRafael Amorren kontzertuagaz abiatuko ditu bere 10. urteurreneko ospakizunak Koska Irratiak, Uribe Kostako irrati libreak. Datorren urteko zezeilera arte luzatuko dira bestelako ekimenak. 10 urte uhinetan. Eskerrik Koska lelopean, egitarau potoloa preparau dau Uribe Kostako Koska Irratiak
'Aukeran' jantza-konpainiak zabalduko dau aurtengo Udagoieneko Ostera
2010-11-25 14:53 kulturbizUdagoieneko Ostera kultur zirkuituak hamaikagarren edizinoa beteko dau aurten eta asteburu honetatik abenduaren 30era Galdakao, Mungia, Muskiz, Bilbo, Durango eta Zalla herriak kultur jarduerez jantziko ditu. Danetara, hamabi emonaldi izango dira, musika eta antzerki arloetakoak, euskerearen erabilerea sustatzen lagunduko dabenak.
'Bilbao como has cambiao', urteen joanean Bilbo zelan aldatu dan ikusteko liburua
2010-11-25 14:36 KultureaBilbao como has cambiao izeneko liburuan, Bizkaiko uriburuko argazki zaharrak eta barriak batera ikusi geinkez eta uriaren itxurea hamarkada gitxian zelan aldatu dan jakiteko lan aproposa da. Ehun irudi baino gehiago dakarz liburuak, Manu Cecilio, Begoña Zubero eta Vicente Paredes argazkilari ezagunek egindakoak.
18 minutos
2010-11-25 11:27 Zinema kritikakSei istorio kontetan ditu filmak, egun bateko armozua, bazkaria eta afaria ardatz dabela. Drama eta komedia artean dagoan film honetan, hainbat pertsonaien ibilbidea jarraitzen dogu egun batean zehar. Amodioa, ez-amodioa, adiskidetasuna, bakartasuna, bikoteren argiak eta gerizpeak, heriotzea...
Bizkaiko 17 udalerri, hiru mankomunidade eta Foru Aldundia alkarlanean, Euskararen Egunean
2010-11-24 13:51 Euskerea berbagaiUrtero legez, aurten be, abenduaren 3an ospatuko da Euskararen Eguna eta, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, hainbat udalerrik bat egin dabe, 'danok batera jarduteak programazino osoagoa egiteko aukerea emoten dau', Josune Ariztondo kultura diputaduak azpimarratu dauenez.
Antton Aranburu bakarlariak bere lehenengo diskoa aurkeztu dau 'Goraka' izenagaz
2010-11-22 13:02 MusikeaAranburu bere bandeagaz batera egon da diskoaren aurkezpen-ekitaldian. Bandeak Bidaiari Bakartiak izena hartu dau. Goraka zelan sortu zan eta abentura honek zer eskaintzen deutson azaldu dau Aranburuk.
Kepa Junkera: 'Energia edadearen, estetikearen gainetik dagoala konturatu naz'
2010-11-22 12:04 BarriketanMusikaria
'Munduko sukaldaritza Euskal Herrian' liburu dotorea aurkeztu dau Ttartalok
2010-11-19 14:47 kulturbiz100dik gora errezeta topauko ditu irakurleak liburuan eta 11 jatetxeri buruzko erreferentziak: Bilboko lau Ein Prosit, Bere Bar, El Charro loco, eta La parrilla argentina; Baionako Harmonika; Angeluko Le cedre du Liban; Miarritzeko Vishnu; Iruñeako Avvocato Pentito; eta Donostiako Cafe Saigon, Txubillo eta Tsi Tsao.














