'Bidaiariaren Txokoa' ekimenak munduko musikak dakarz
2009-11-06 14:00 MusikeaHerrialde desbardinetako kultura, ohitura eta jentea hurreratzeko helburua dauen 'Bidaiariaren Txokoa' programearen seigarren edizinoak, zemendian zehar munduko musikak eskainiko ditu.
Azkue Fundazinoa, teknologia barriak, euskerea eta gazteria bat eginik
2009-11-05 10:28Interneten eta teknologia barrien bidez euskerearen erabilerea sustatzeko ekimen barria da Azkue Fundazinoa. Aurkezpen-saioko berbaldian, Jose Luis Bilbaok fundazino barriak foru erakundearentzat dauen garrantzi estrategikoa azpimarratu dau.
Bermeon izango da bosgarren 'Kameratoia'
2009-11-04 16:37 BarriakLehiaketearen helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea da. Argazki-rallyen mekanikea ikus-entzunezkoen mundura ekarrita, hamar orduko epea emoten jake parte hartzaileei irudiak hartu eta editetako. Aurten, abenduaren 12an izango da zitea.
Zura bidasoaldeko taldearen 'Kiribil' diskoa zuzenean
2009-11-04 14:42 MusikeaTaldekideak pozik dagoz, oso sentsazino onakaz eta disko barri batean lanean hasteko gogoz. Edozelan be, agur biratxu bat antolatu dabe Gipuzkoan, Nafarroan, Bizkaian eta Iparralden. Danetara, sei kontzertu izango dira.
Finalaurrekoen atarian da Bertsolari Txapelketa Nagusia
2009-11-04 13:32 BertsolaritzeaAstegoien bateko atsedenaldiaren ondoren, datorren zapatuan ekingo deutso barriro txapelketeak bere martxeari. Final laurenetan aurrera egitea lortu daben 17 bertsolariei 2005eko 7 finalista (Unai Iturriaga, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze) gehituko jakez, 24 izango dira, beraz, finalaurrekoetan lehiatuko diranak.
Erosketak euskaraz egitera animau nahi dauen 'Euskara Ahora' erakusketea ikusgai Algortako Azokan
2009-11-03 13:03 Euskerea berbagaiErakusketea datorren zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik, azokearen ordutegian. Hurreratzen diran guztiek koadernotxo barri bat jasoko dabe, zenbakiak euskeraz, agurrak, alkarrizketa errazak, hiztegia eta abar dira, bezero eta dendariaren arteko hartu-emonak euskeraz bideratzeko laguntzeko.
Daoud Hari: 'Darfurreko egoerea ezagun egin daitela da nire amesa'
2009-11-02 11:29 BarriketanSudango interpretea
Joan Mari Torrealdaik euskaltzain oso kargua hartu dau Forun
2009-11-02 10:21 Euskerea berbagaiAsteburu honetan izan da Joan Mari Torrealdai euskaltzainaren sarrera ekitaldia Foruko Frantziskotarren eleizan. Euskaltzaindiak 2007ko zemendiaren 30ean izentau eban euskaltzain oso Joan Mari Torrealdai.
'Egungo euskal nobela eta zinema' lana argitaratu dau EHUk Jon Kortazarren gidaritzapean
2009-10-30 14:41 KultureaLiburuak hiru arlo ditu: lehenengoan, literaturea zinemara bueltetako ahaleginen azterketa teorikoa eskaintzen da; bigarrenean, zinemara eroandako euskal nobelen historia eta azterketea egiten da; amaitzeko, nobelearen eta gidoiaren artean sortzen diran fenomenoen barri emoten da.
Gerediaga Alkarteak Astola aldizkariaren hirugarren zenbakia aurkeztu dau gaur Durangon
2009-10-29 14:44 kulturbizHirugarren alea, aurreko biekaz konparauta, potoloagoa da, 180 orrialde ditu. Zortzi lan barri jasoten ditu (euskeraz eta gazteleraz) eta sail barria dakar. Eskualdeko persona ezagunek haurtzaroan zein gaztaroan arrastoa itxi eutsien lekuak aurkeztu ditue 'Barruko ibilbideak' izeneko sail barrian.
Betagarriren disko barria txistuka dator
2009-10-29 14:09 MusikeaPasa dan mendearen erdialdean Jamaika ugartean jaiotako Ska musikea oinarri hartuta, 1993an Gasteizen jaio zan Betagarri taldeak bere zortzigarren lana plazaratu dau, 'Bizitzari txistuka' izenekoa. Hiru urtez diskorik atara barik egon ostean, hamalau kantaz osotutako lanaren izenburuak laburbiltzen dau taldeak musikeagazko eta bizitzeagazko erakusten dituan jarrerea eta konpromisoa.
Eikenek oinarri teknologikoko enpresetarako marka barria eroango dau Madrilgo Broadcast-era
2009-10-28 14:29Zemendiaren 3tik 9ra Madrilen ikus-entzunezkoen teknologiari buruz egingo dan Broadcast'09 azokan, 'Basque Audiovisual Services + Tech' marka barria aurkeztuko dau Eikenek, oinarri teknologikoko zerbitzuak eskaintzen dituen euskal ikus-entzunezkoen sektoreko enpresak batuz.
Gaueko tximeletak kantari
2009-10-28 14:17 MusikeaPiztiak taldeak 'Gabeko kalapitxixak' proiektuaren lehenengo emoitzea aurkeztu dau gaur Bilbon, proiektuaren izen bereko diskoa. Diskoa autoprodukzinoa da, film laburra, bideoklipa, pintura-erakusketea eta making off bat ekarriko ditualako gero eta 'ekimen bakotxari daukan garrantzia emon gura izan deutsagu pausu guztiak geuk landuta'.
Ubide-Zeanuri: adiskidetasunaren zeharkaldia
2009-10-27 14:47Ubide-Zeanuri. Larreen Mankomunidadearen III. Zeharkaldia urri bigarrenaren 31n, zapatuan, egingo da orain dala gizaldi bat baino gehiagotik Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunidadeko kontuen kitapenerako urtero egiten daben batzarra aprobetxauta.
XI. BAD Jaialdiak arte eszenikoetako barrikuntzearen eta abangoardiaren aldeko apustuari eutsi deutso
2009-10-26 14:49 kulturbizBAD'09 Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimenean, aurten, hogei bat ikuskizun programau dira, erabateko sei estreinaldi, Estaduan lehenengo aldiz taularatuko diran sei antzezlan eta Euskadin debuta egingo daben beste hamar muntaia tarteko dirala.
Urriaren 30ean hasiko da Udagoieneko Osteraren hamargarren edizinoa
2009-10-26 14:23 kulturbizZortzi emonaldik osotuko dabe hamargarren Udagoieneko Ostera: Lor eta Eraso rock taldeak, Mirande Kabareta, Anari, Mursego, Sorkun, Keu Agirretxea, Kerobia, Komeriaren Klubeko sei aktoreak, DJ Oleaktiff, Ruper Ordorika eta Ken Zazpi.
Xabi Aburruzaga: 'trikiti-doinuak barriztau eta nire estiloa garatzen ahalegindu naz'
2009-10-26 11:01 BarriketanTrikitilaria
Miren Amuriza lehenengo Laudion; saioko hiru bizkaitarrak finalerdietara
2009-10-26 09:31 BertsolaritzeaFinal laurenetako azken saioa emozinoz beteta egoan. Puntuazinoa gogoan, danok jakin gura genduan zeintzuk izango ziran zapatura arteko saioko irabazleei segiduko eutsien 11 bertsolariak. Zerrenda hori Onintza Enbeitagaz akabau da, besteak beste, Amaia Agirreren ─ateetan gelditu dan lehenengoa─kalterako.
BAD-en hamaikagarren edizinoko kartela egitarauaren atal bihurtu da aurten
2009-10-22 18:47 KultureaBAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XI. Jaialdia, urriaren 26tik zemendiaren 8ra
XI. BAD iragarten dauen kartel ikusgarria Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren nortasun ikur bilakatu da, baina ekimenaren aurtengo edizinoan, egitarauaren atal be bihurtu da Mabi Revuelta bilbotar artistearen lanari esker.
'Agurrik gabeak', Borrokalari Antifaxisten II. Omenaldia Durangon
2009-10-21 18:43Datorren barikuan, urriaren 23an, Durangon egitekoa dan 'Agurrik gabeak' ekitaldia (Faxismoaren kontra burrukatzearren, hil, desagertu eta fusilautako durangarren omenez) aurkeztu dabe gaur.