Rammstein izar nagusi Bilbao BBK Live Jaialdiko lehenengo egunean

Bizkaie! 2010-07-08 14:31   Musikea

Band of the skulls-en ordez, Eraso taldeak joko dau zapatuan

Aurtengo Jaialdiari hasierea emoteko ohorea Bilboko Rise To Fall taldeak izango dau, igazko Bilbo Hiria Pop-rock lehiaketako irabazleetako bat izan zan, metal musikaren atalean, hain zuzen be. Arratsaldeko 17:30etan joko dabe bilbotarrek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Unai Alonso, Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko ikaslea Europako talenturik onena

Bizkaie! 2010-07-07 15:49

Unai Alonso Pinillos, Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoko ikaslea Euspen Challenge 2010 desafioko irabazle subertau da, nazinoarte mailako Doitasun eta Nanoteknologia Injinerutzako talentuen lehiaketan. Norgehiagoka hau Euspen-ek sustatu dau, Doitasun eta Nanoteknologia Injinerutzako Europako Alkarteak

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Habitus Mundi’ ikuskizuna Arrasate, Santurtzi eta Zarautzen ikusgai

Bizkaie! 2010-07-05 16:31   Kulturea

Antón Valének zuzendu dau Murtzia eta Gipuzkoako produktoreak batzen dituan antzezlana

Joan dan maiatzean Leioako Umore Azokan estreinau eta Euskadiko Ikuskizun Onenaren Saria jaso ondoren, ‘Habitus Mundi’ ikuskizuna Euskal Herriko kaleetara dator barriro.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator Bizkaie! barria

Bizkaie! 2010-07-05 15:48

Bizkaie! agerkaria Web 2.0 teknologia garatuz sartuko da fase barrian garagarrilaren 7an. Bizkaie! barria ikusiko dozue Sarean: diseinu erakargarriagoa, alkarreragina sustatzeko asmoz idatzi danatan iruzkinak egiteko aukerea, azpiatal barriak eta Bizkaie! eta sare sozialen arteko buztarketea izango dira aldaketa garrantzitsuenak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Ikasturte amaierako bertso barnetegia

Bizkaie! 2010-07-01 15:38   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak eta Bizkaiko Ikastolen Alkarteak alkarlanean antolatzen daben barnetegi honetan gero eta zabalagoa da bertso eskoletako ikasleen parte hartzea. Abadiño, Zalla, Muskiz, Gernika, Larrabetzu, Zornotza eta Deustuko ikasleek hiru egun pasau zituen Mendatako aterpetxean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Javier Agirresarobek eta Mikel Urmenetak 'Euskaldun Unibertsala' saria jasoko dabe gaur Gasteizen

Bizkaie! 2010-07-01 12:05

Mikel Urmeneta marrazkilari eta sormen-lan zuzendariak eta Javier Agirresarobe argazki-zuzendariak Euskaldun Unibertsalaren 2009ko saria jasoko dabe gaur eguena, garagarrilak 1, arratsaldez, Patxi Lopez lehendakariaren eta Txomin García Euskadiko Kutxaren presidentearen eskuetatik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ballets Olaeta Alkarteak programazinoa zarratuko dau 'Bittor eta Lide Olaeta-ri Omenaldia'-gaz

Bizkaie! 2010-06-30 11:36   Kulturea

Gaur, bagilak 30, da hitzordua Bilboko Arriaga Antzokian

BOSen musikeagaz eta Bilboko Koralaren ahotsakaz, 'Bittor eta Lide Olaetari Omenaldiak' 90 jantzari, 2 txalapartari eta lau txistulari batuko ditu eszenatokian, 7 koreografia izango dituan ikuskizun berezian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

XX. mende hasierako 27 itsasontzi klasiko ikusgai Getxoko Sea Week-Itsas Astearen azken txanpan

Bizkaie! 2010-06-25 15:16

'Itxas Egurra Haizean' antxinako itsasontziak berreskuratu eta zaintzeko ardurea dauen alkarte getxotarrak antolatuta, erakusketeak XX. mendearen hasierako 27 itsasontzi klasiko ikusteko aukerea eskainiko dau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Bizi-bizirik' Gozategi taldearen barriena plazan

Bizkaie! 2010-06-25 14:36   Musikea

Trikitixa erritmoak nagusi izan arren, ohiko musikariez aparte, tronpeta, tronboi eta saxoz osotutako atalak eta bibolin, perkusino edo zenbait programazinoek haize barritzen dabe 'Bizi-bizirik' izeneko lan hau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

18 talde, 100 musikari eta 26 emonaldi, XXXIV. Jazz Getxon

Bizkaie! 2010-06-23 15:51   Musikea

Badator Euskadiko Jazz jaialdien ibilbideari hasierea emongo deutson XXXIV. Jazz Getxo. Garagarrilaren 1etik 5era Algortan, Bihotz Alai plazan, gaueko 21:00etan hasiko diran kontzertuetan, izar handiak, beteranoak, grammy saridunak eta balore barriak izango dira danon gozagarri.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

20 konpainia XI. Bilboko Kalealdian

Bizkaie! 2010-06-22 18:43   Kulturea

Bilboko XI. Kalealdia, Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiak, kalea eszenatoki bilakatzen adituak diran nazinoarteko artistak batuko ditu barriro be garagarrileko lehenengo hamabostaldian. Ohikoa danez, emonaldiak Kale Nagusiaren inguruan eskainiko dira garagarrilaren 1ean eta 2an eta Zazpi Kaleetako eta inguruetako plazetan, barriz, garagarrilaren 6an, 7an eta 8an.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Uda honetan, Txato Platogaz egingo dogu jantzan

Bizkaie! 2010-06-22 15:47   Musikea

Maiatzean bigarren diskoa kaleratu ondoren, aurkezpen-prentsaurrekoa gaur egin dau Txato Plato taldeak. 'Biba kapitaina' izenburupean, jantzarako eta ondo pasetako hamabi kanta batzen dituan lan hau Babel Musik zigiluagaz atara dabe eta, diskoaz gan, bideoklipa be aurkeztu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Abian da Tokitan.tv, 'bidaiari txikientzako abentura handiak' kontetan dituan Internet bidezko telebista

Bizkaie! 2010-06-21 11:54

Tokitan.tv bidaien inguruko web telebista bat da. Bertan, Haritz Rodriguez kazetari eta blogariak danon eskura dagozan abenturak kontauko ditu. Batzuetan helmuga exotikoagoetan egindako iraupen luzeagoko bidaiak dira, eta bestetan etxetik hurrago egiten diranak

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ara Malikian biolin-jole armeniarrak zabalduko ditu Bilbao Arte eta Kultura ikastaroak

Bizkaie! 2010-06-15 15:31   jardunaldiak

XI. Bilbao Arte eta Kultura (BAK) ikastaroak bagilaren 21tik garagarrilaren 20ra bitartean izango dira

Ara Malikian jatorri armeniarreko biolin-jolearen eskutik emongo deutsie hasierea Euskal Herriko Unibersidadearen Bilbao Arte eta Kultura (BAK) udako ikastaroei, gaur, hilak 15, arratsaldeko 19:30ean Guggenheim Bilbao Museoan egingo dan ekitaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Artea Ikasbide Bilbon

Bizkaie! 2010-06-15 12:09   Kulturea

Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi ikastetxetako 6 eta 12 urte arteko 184 artistak artelan originalak eta sortzaileak sortu, eta Bilboko Guggenheim Museoko 103B aretoan jarriko ditue erakusgai bagilaren 15etik abuztuaren 22ra.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eztegua 2010 Durangon

Bizkaie! 2010-06-14 18:09

Laster da. Badator. Bagilaren 20an izango da egun handia. Durangoko Euskal Astearen azken ekitaldia, Eztegua 2010, domeka eguerdian hasiko da; ordu horretan abiatuko da desfilea Merkatu-plaza ostean eta, Kurutziaga, Musiko Altuna, Landako Etorbidea, Madalena, Ermodo, Ezkurdi, eta Andra Marin zehar ibiliko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala hilaren 19an jokatuko da Agurainen

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2010-06-14 12:06   Bertsolaritzea

Gustura entzun nituan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako lau saioak. Lehenengo hiruretan -finalaurrekoak-, hainbeste ume irazkitik pasetea ez da fazila, baina epaile-taldekoak ahalegindu ginan behar hori albait ondoen betetan. Finalean gehien harritu gintuena gaztetxoen-taldea (14 urtera artekoak) izan zan. Gero eta maila handiago dakarre txikerretatik. 18 urtera artekoak be sano ondo.

»» Ikusi argazki guztiak (2)