'Kirol campusak euskeraz' ekimena Derion

Bizkaie! 2009-12-28 09:43

Campusean txirrindulari zale diran 100 umek parte hartuko dabe. 'Kirol campusak euskeraz' ekimenak bi txanda izango ditu: lehenengoa, abenduaren 28an eta 29an eta bigarrena, 2010eko urtarrilaren 4tik 5era bitartean. Campus bakotxean 50 ume egongo dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nire sofan egin zeinke lo (eta II)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-12-22 14:26   Bidaide

'Couchsurfing'-aren ganeko erreportajearen bigarren zati honetan, bidaiatzeko modu barri honek ekar leikezan onurak eta trabak aztertuko doguz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

The Uski´s eta Etxe taldeek kontzertua eskainiko dabe Bermeoko Kafe Antzokian

Bizkaie! 2009-12-21 13:40   Musikea

Musikari bizkaitarren emonaldia 2010eko maiatzaren 30ean Bermeon 'Marigoran Kikunbera' lelopean egingo dan Ibilaldiaren aldekoa da. Sarrerak salgai dagoz Bermeoko Batzokiaren azpian dagoan Ibilaldiaren dendan, 5 euroan. Kontzertua 22:00etan hasiko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Malagako The Filetones eta Rise To Fall bilbotarrek irabazi dabe Bilbao Hiria XXI. Pop Rock lehiaketea

Bizkaie! 2009-12-18 14:20   Musikea

Pop-rock arloan, No Aloha talde madrildarra geratu da lehiaketako bigarren postuan eta La Banda del Yuyu gironarrak izan dira hirugarrenak.

Metal arloan, barriz, Bilbo Hiria XXI. Lehiaketearen irabazlea Rise To Fall talde bizkaitarra izan da. Bigarren Akatu iruñearrak izan dira eta hirugarren postuan, Mendeku Itxua usurbildarrak geratu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oraindino be badago antzerkirako idazten dauenik

Karolina Almagia 2009-12-18 13:08   Kulturea

Oier Gillan gipuzkoarrak eta Santiago Ortega bilbotarrak irabazi dabe Teatro Laburreko Café Bar Bilbao saria

Hilabete honetan banatu dira Café Bilbao Sariak -antzerki-testuak saritzen dituenak-, 1.400 euro (euskerazkoa) eta 1.200 (gaztelaniazkoa) eurokoak. Oier Gillan (Donostia, 1975) eta Santiago Ortega (Bilbo, 1973) izan dira aurtengo irabazleak. Gidoiak www.bilbao-cafebar.com webgunean argitaratu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udalak Alde Zaharreko jatetxe eta tabernetako karteletan euskerearen erabilerea bultzatuko dau

Bizkaie! 2009-12-17 13:57   Euskerea berbagai

Ostalaritzan euskerearen normalizazinoa eta presentzia areagotzeko helburua dauen ekimen hau Euskera Sailak Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteagaz sinatutako hitzarmenaren barruan kokatzen da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Egitarau potoloa Okelar, Mutrikuko Bertsopaper Sariketearen XXV. urteurrenagaz bat

Bizkaie! 2009-12-17 10:51   Bertsolaritzea

Hogeita bost urte bete dira aurten Mutrikuko lehen bertsopaper sariketea antolatu zanetik. Tarte horretan, sariketeak bere bidea egin dau eta orain urteurren berezia tarteko Mutrikuko Bertso Eskoleak atzera begirako propioa egin eta 'Okelar: Ahotik paperera' liburua argitaratu dau. Bi lan edo liburuxka dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Picassoren obrak mosaiko bihurtuta Elorrion ikusgai

Bizkaie! 2009-12-16 14:51   Kulturea

Orain, barriz, Francisco Javier de la Torre artistearen lan arduratsuari esker, Malagako pintorearen arte-lan horreetako batzuk ikus daitekez Elorrion, Iturri Kultur Etxean, mosaikoen teknikeagaz eta neurri handian eginak. Erakusketea ikusgai egongo da abenduaren 21etik urtarrilaren 9ra bitartean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Nireak dira!', Blakandeker taldearen lanak irabazi dau Kameratoia'09

Bizkaie! 2009-12-14 14:51   Barriak

1. SARIA (1.500 euro)
'Nireak dira!', Blakandeker taldearena. Bermeon erropeagaz pasetan dan fenomeno bitxi bat azaltzen dau bideoak, oraingoan be umoreari helduta.
http://euskaltube.com/play.php?vid=5326

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'Zuzen-zuzenean' ekimenak kontzertuz beteko ditu euskal areto pribaduak

Bizkaie! 2009-12-14 14:35   Musikea

Kultur aktibidade eta kontsumoa bultzatzea helburu dauen 'Kultura bultzatuz' programearen barruan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 'Kultura Live' alkarteagaz alkarlanean, 'Zuzen-zuzenean! izeneko kanpainea jarri dau martxan, euskal taldeen zuzeneko musikea areto pribaduetara eroateko eta programazinoa dinamizetako helburuagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Augustin Zubikarai herri euskerearen zaindaria (1914-2004)' Ana Urkizaren eskutik

Bizkaie! 2009-12-14 14:18   Kulturea

Ana Urkizak 'zuk euskerearen alde egin beti' Augustinen agindua nabarmendu eta egilearen berezitasun batzuk aitatau ditu: 'herri euskerearen zaindari eta sustatzailea, bidegilea, euskal literaturearen eta itzulpengintzearen bultzatzailea, betebeharraren kontzeptua zorrotz apliketan ebana, konprometitua eta, batez be, eraikitzailea, gizartekintza zein kulturgintza alorretan'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zorionak, Maialen; eskerrik asko, Andoni

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-12-14 09:19   Bertsolaritzea

Txapelketa Nagusia irabazi dauen lehenengo emakumea da. Joxe Agirre bertsolari beteranoaren eskutik jaso dau txapeldun barriak txapela

Maialen Lujanbio da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren txapeldun barria. 33 urteko hernaniarrak saio osoan goitik ibili eta gero lortu dau azkenean. Amets Arzallusegaz egindako buruz burukoa akorduan eukitekoa izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nontzefilmak 2010 Zine eta Animazinoko film laburren lehiaketea martxan

Bizkaie! 2009-12-11 14:11   Barriak

Igazko edizinoan, jaioterri desbardineko (AEB, Peru, Argentina, Japonia...) 200 lanetik gora aurkeztu ziran. Oraingoan be, deialdia danentzat dago zabalik, adina, jaioterria zein bizilekua edozein izanda be. 2010eko zezeilaren 26ra arte egongo da izenak emoteko epea zabalik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nire sofan egin zeinke lo (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-12-10 14:35   Bidaide

Hui Ling Law Singapurren jaio eta bizi dan 28 urteko neskatoa da. Munduko hainbat herrialde bisitau ostean, orain Europara joan gura dau, libretik. Berarentzat, idealena, bisitetan dituan lekuak eta, batez be, 'bertan bizi diran biztanleak' sakon ezagutzea da. Zelan lortu hori aurrekontu eskasagaz? Erantzuna ‘couchsurfing’ da, hau da, 'sofatik nabigau'.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Gabriel Anandak emongo deutso amaierea Art After Darken azken saioari Guggenheim Bilbao Museoan

Bizkaie! 2009-12-10 14:33   Musikea

Abenduaren 11n, Guggenheim Bilbao Museoak Art After Dark gaueko egitarau arrakastatsuaren azken saioa eskainiko dau. Bilboko Fever klubagaz lankidetzan diseinautako programa honetan artea eta estaduko nahiz nazinoarteko DJen saioak buztartzen dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

3. Sektoreko Hiztegi Teknikoa plazan

Bizkaie! 2009-12-09 11:23   Euskerea berbagai

Hiztegia teknikoa da izan, baina berba arruntak be batzen ditu, teknikoak izan ez arren, Hirugarren Sektoreko esparruan erabilten diran berbak diralako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Unai Iturriaga: 'euskaldungotik aparte, existiduten garela be ez dakie'

Koldo Isusi Zuazo 2009-12-04 14:39   Barriketan

Bertsolari durangarra, 2009ko Txapelketa Nagusiko finalistea

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoak omendu ditu Bilboko Udalak

Bizkaie! 2009-12-03 14:48   Euskerea berbagai

Gaur, abenduak 3, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, Bilboko Udalak gerra osteko Bilboko lehenengo andereñoak omendu gura izan ditu eta udaletxeko Arabiar Aretora batu diran andreñoei esku-erakutsia emon deutse Iñaki Azkuna alkateak eta Ana de Castro Euskera Saileko zinegotziak, Bilbon euskerearen alde egindako lanaren esker onez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)