Finalaurrekoen atarian da Bertsolari Txapelketa Nagusia
2009-11-04 13:32 BertsolaritzeaAstegoien bateko atsedenaldiaren ondoren, datorren zapatuan ekingo deutso barriro txapelketeak bere martxeari. Final laurenetan aurrera egitea lortu daben 17 bertsolariei 2005eko 7 finalista (Unai Iturriaga, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze) gehituko jakez, 24 izango dira, beraz, finalaurrekoetan lehiatuko diranak.
Erosketak euskaraz egitera animau nahi dauen 'Euskara Ahora' erakusketea ikusgai Algortako Azokan
2009-11-03 13:03 Euskerea berbagaiErakusketea datorren zemendiaren 28ra arte egongo da zabalik, azokearen ordutegian. Hurreratzen diran guztiek koadernotxo barri bat jasoko dabe, zenbakiak euskeraz, agurrak, alkarrizketa errazak, hiztegia eta abar dira, bezero eta dendariaren arteko hartu-emonak euskeraz bideratzeko laguntzeko.
Daoud Hari: 'Darfurreko egoerea ezagun egin daitela da nire amesa'
2009-11-02 11:29 BarriketanSudango interpretea
Joan Mari Torrealdaik euskaltzain oso kargua hartu dau Forun
2009-11-02 10:21 Euskerea berbagaiAsteburu honetan izan da Joan Mari Torrealdai euskaltzainaren sarrera ekitaldia Foruko Frantziskotarren eleizan. Euskaltzaindiak 2007ko zemendiaren 30ean izentau eban euskaltzain oso Joan Mari Torrealdai.
'Egungo euskal nobela eta zinema' lana argitaratu dau EHUk Jon Kortazarren gidaritzapean
2009-10-30 14:41 KultureaLiburuak hiru arlo ditu: lehenengoan, literaturea zinemara bueltetako ahaleginen azterketa teorikoa eskaintzen da; bigarrenean, zinemara eroandako euskal nobelen historia eta azterketea egiten da; amaitzeko, nobelearen eta gidoiaren artean sortzen diran fenomenoen barri emoten da.
Gerediaga Alkarteak Astola aldizkariaren hirugarren zenbakia aurkeztu dau gaur Durangon
2009-10-29 14:44 kulturbizHirugarren alea, aurreko biekaz konparauta, potoloagoa da, 180 orrialde ditu. Zortzi lan barri jasoten ditu (euskeraz eta gazteleraz) eta sail barria dakar. Eskualdeko persona ezagunek haurtzaroan zein gaztaroan arrastoa itxi eutsien lekuak aurkeztu ditue 'Barruko ibilbideak' izeneko sail barrian.
Betagarriren disko barria txistuka dator
2009-10-29 14:09 MusikeaPasa dan mendearen erdialdean Jamaika ugartean jaiotako Ska musikea oinarri hartuta, 1993an Gasteizen jaio zan Betagarri taldeak bere zortzigarren lana plazaratu dau, 'Bizitzari txistuka' izenekoa. Hiru urtez diskorik atara barik egon ostean, hamalau kantaz osotutako lanaren izenburuak laburbiltzen dau taldeak musikeagazko eta bizitzeagazko erakusten dituan jarrerea eta konpromisoa.
Eikenek oinarri teknologikoko enpresetarako marka barria eroango dau Madrilgo Broadcast-era
2009-10-28 14:29Zemendiaren 3tik 9ra Madrilen ikus-entzunezkoen teknologiari buruz egingo dan Broadcast'09 azokan, 'Basque Audiovisual Services + Tech' marka barria aurkeztuko dau Eikenek, oinarri teknologikoko zerbitzuak eskaintzen dituen euskal ikus-entzunezkoen sektoreko enpresak batuz.
Gaueko tximeletak kantari
2009-10-28 14:17 MusikeaPiztiak taldeak 'Gabeko kalapitxixak' proiektuaren lehenengo emoitzea aurkeztu dau gaur Bilbon, proiektuaren izen bereko diskoa. Diskoa autoprodukzinoa da, film laburra, bideoklipa, pintura-erakusketea eta making off bat ekarriko ditualako gero eta 'ekimen bakotxari daukan garrantzia emon gura izan deutsagu pausu guztiak geuk landuta'.
Ubide-Zeanuri: adiskidetasunaren zeharkaldia
2009-10-27 14:47Ubide-Zeanuri. Larreen Mankomunidadearen III. Zeharkaldia urri bigarrenaren 31n, zapatuan, egingo da orain dala gizaldi bat baino gehiagotik Zeanuriko eta Ubideko Udalek larreen mankomunidadeko kontuen kitapenerako urtero egiten daben batzarra aprobetxauta.
XI. BAD Jaialdiak arte eszenikoetako barrikuntzearen eta abangoardiaren aldeko apustuari eutsi deutso
2009-10-26 14:49 kulturbizBAD'09 Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako ekimenean, aurten, hogei bat ikuskizun programau dira, erabateko sei estreinaldi, Estaduan lehenengo aldiz taularatuko diran sei antzezlan eta Euskadin debuta egingo daben beste hamar muntaia tarteko dirala.
Urriaren 30ean hasiko da Udagoieneko Osteraren hamargarren edizinoa
2009-10-26 14:23 kulturbizZortzi emonaldik osotuko dabe hamargarren Udagoieneko Ostera: Lor eta Eraso rock taldeak, Mirande Kabareta, Anari, Mursego, Sorkun, Keu Agirretxea, Kerobia, Komeriaren Klubeko sei aktoreak, DJ Oleaktiff, Ruper Ordorika eta Ken Zazpi.
Xabi Aburruzaga: 'trikiti-doinuak barriztau eta nire estiloa garatzen ahalegindu naz'
2009-10-26 11:01 BarriketanTrikitilaria
Miren Amuriza lehenengo Laudion; saioko hiru bizkaitarrak finalerdietara
2009-10-26 09:31 BertsolaritzeaFinal laurenetako azken saioa emozinoz beteta egoan. Puntuazinoa gogoan, danok jakin gura genduan zeintzuk izango ziran zapatura arteko saioko irabazleei segiduko eutsien 11 bertsolariak. Zerrenda hori Onintza Enbeitagaz akabau da, besteak beste, Amaia Agirreren ─ateetan gelditu dan lehenengoa─kalterako.
BAD-en hamaikagarren edizinoko kartela egitarauaren atal bihurtu da aurten
2009-10-22 18:47 KultureaBAD Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen XI. Jaialdia, urriaren 26tik zemendiaren 8ra
XI. BAD iragarten dauen kartel ikusgarria Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikidearen Jaialdiaren nortasun ikur bilakatu da, baina ekimenaren aurtengo edizinoan, egitarauaren atal be bihurtu da Mabi Revuelta bilbotar artistearen lanari esker.
'Agurrik gabeak', Borrokalari Antifaxisten II. Omenaldia Durangon
2009-10-21 18:43Datorren barikuan, urriaren 23an, Durangon egitekoa dan 'Agurrik gabeak' ekitaldia (Faxismoaren kontra burrukatzearren, hil, desagertu eta fusilautako durangarren omenez) aurkeztu dabe gaur.
Bizitza osoa behearen gainean
2009-10-21 18:38 BidaideBizitza-istorioak
Banbuzko eta egurrezko etxolatxo txiki bat -eurite sasoian, ura nonahi sartzen da-. Horixe da Nai Sokhey gazteak bere bizitzako azken hamabi urteetan ikusi dauen gauza bakarra. Urtebetegaz, poliomielitis gaixoa hartu eban eta, ezelako osasun azpiegiturarik bako sistemearen ondorioz, tetraplegiko geratu zan.
'Euskaltzaindia, ekin eta jarrai', istorioakaz historia egiten da
2009-10-21 15:34 KultureaEuskaltzaindiaren 90. urteurrenaren harian, Joan Mari Torrealdai (Foru, 1942) euskaltzainak eta Imanol Murua (Zarautz, 1966) kazetariak erakundearen ganeko ikuspegi orokorra eskaintzen dauen 'Euskaltzaindia, ekin eta jarrai' liburua aurkeztu dabe, besteak beste, erakundea zer dan, zer egin dauen orain arte, zertan dabilen orain eta hemendik aurrera egin asmo dituanak azaltzeko.
'Aspaldiko Maigret', Eusebio Erkiagak 1953an euskerara itzulitako lanak argia ikusi dau
2009-10-20 15:33 KultureaBilboko Udaleko Euskara Sailak eta Labayru Ikastegiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe hemendik urte amaierara bitartean euskerea sustatzeko zenbait programa garatzeko helburuagaz. Agerraldi berean, hitzarmen horren emoitza garrantzitsu bat be aurkeztu dabe: George Simenonen La première enquête de Maigret lanaren euskerazko itzulpena, 1954an Eusebio Erkiagak egindakoa.
Alicia Alonsoren Kubako Ballet Nazionala eta 'Giselle' Bilbon urriaren 31n
2009-10-19 18:18 KultureaKubako Ballet Nazionalak nazinoarteko bira-programa bat garatzen dau urtero, eta, modu horretan, Europa, Asia eta Amerikako hainbat herrialdetako eszenatokietan ibilten da. Nazinoarteko saririk garrantzitsuenak irabazi izan ditu, eta, gainera, kritika espezializatuko ordezkari nagusienek behin eta barriro goraipatzen ditue konpainiaren doeak.