Gosek izenbururik bako hirugarrena aurkeztu dau
2009-10-13 15:38 MusikeaDisko barria zuzenean aurkezten urriaren 30ean hasiko dira eta gure mugetatik kanpora, hain zuzen be. Gose taldeak 5 kontzertu emongo ditu Japonian eta Euskal Herrira bueltan, Donostiako FNAC dendan izango dira zemendiaren 11n eta Bilbokoan, barriz, 13an.
'EuskaraGAZ par TE hartuz' jardunaldia esperientziak konpartiduteko eta hausnartzeko erabili dabe
2009-10-13 14:46 Euskerea berbagaiEuskerea, gazteak eta parte-hartzea; hiru alor horreetan izandako esperientziak konpartidu zituen pasa dan astean Durangon alkartu ziran 40 lagun inguruk, Elhuyar Aholkularitzeak antolatutako 'EuskaraGAZ parTE hartuz' jardunaldian.
Mungiako Udalak Lauaxeta olerki lehiaketea antolatu dau
2009-10-13 14:33Lauaxeta poesia lehiaketan parte hartzeko lanak euskeraz baino ezingo dira aurkeztu, eta guztiek izenburu bera izango dute, 'Jadetsi-eziña'. Gaia izenburuaren interpretazino libreak ezarriko dau. Edonork har leike parte eta aurkeztutako lanek, jatorrizkoak izateaz gain, 100 bertso lerro izan beharko ditue gitxienez, eta 200 gehienez.
Leitzan, Etxahun Lekue nagusi; Arriagan, Iñaki Zelaia faboritoen ganetik
2009-10-13 12:10 BertsolaritzeaNire artikulua ez neuke Etxahun Lekue larrabetzuarra zoriondu barik hasi gura. Leitzako saioa urruntxo parau jaku, baina, ha ta guzti be, Etxahunen prefabrikau bako bertsoak imini gura deutsuedaz, beste batzuen artean.
Etxahun Lekue eta Iñigo Zelaia finalaurrekoetara zuzenean
2009-10-13 10:24 BertsolaritzeaLeitzan jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiko bigarren final laurenean, 643 puntugaz finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Etxahun Lekue larrabetzuarrak.
Bilboko Arriagan jokatutako hirugarren final laurenean, barriz, 643 puntugaz zemendiaren 8an Gasteizen jokatuko dan finalaurrekoetarako txartela eskuratu dau Iñaki Zelaia hernaniarrak.
Eneko Atxa: 'umetan bizitako momenturik ederrenak ezkaratzean bizi izan dodaz'
2009-10-09 16:30 BarriketanAzurmendi Jatetxeko sukaldaria
Turistak alertan
2009-10-09 14:36 BidaidePederastiari aurre egiteko, ezinbestekoa da begiak zabalik eta telefonoa eskura izatea. Hori bai, adi ibili behar da eta ikusten doguna ondo aztertu; sarritan, ikusten doguna ez dator bat benetan jazoten dagoanagaz. 'Bidaiariek gero eta lan garrantzitsuagoa egiten dabe Kanbodian umeen kontrako neurribakokeriatan eta, horregaitik, oso garrantzitsua da umeak arriskuan noiz dagozan jakitea, ustez eszena maitagarriak diranen atzean interes gaiztoak egon daitekezalako'.
Jabier Muguruzaren hamargarrena: 'Taxirik ez'
2009-10-07 15:09 MusikeaJabier Muguruzaren izaera dotorea, sentibera eta lasaia islatzen dauen hamargarren diskoak, 'Taxirik ez', gaur goizean ikusi dau argia. Testu poetikoak eta doinu zorrotzak konbinetan ditu lan barrian eta 'ikuspuntu barriagaz nator, intimismotik urrundu egin naz eta leihoak zabaldu gura izan dodaz argia ikusi ahal izateko', azaldu dau autoreak.
Bidaiariaren Txokoak berbaldiak, erakusketak, musikea eta ikusentzunezkoak dakarz
2009-10-07 12:00VI. 'Bidaiariaren Txokoa' ekimenak kultura, ohitura eta jente desbardinak hurreratu nahi ditu bidaien bitartez eta horretarako, Txurdinagako polikiroldegiaren ondoan dagoan Begoñako Udaltegian, berbaldiak, ikusentzunezko emonaldiak, erakusketak, tailerrak eta kontzertuak be izango dira urrian eta zemendian.
Seguran ospatuko da domekan Euskal Herriko XXXIII. Jantza Txapelketea
2009-10-07 11:19 KultureaEuskal Herriko XXXIII. Jantza Txapelketea jokatuko da datorren domekan, urriak 11, Seguran (Gipuzkoa). Punta-puntako 12 bikote izango dira nor baino nor oholtza gainean: hiru arabar, bi bizkaitar eta ganerakoak gipuzkoarrak.
Getxo, euskal antzerki produkzinoaren erakustoki
2009-10-06 18:24 KultureaUrriaren 9tik 24ra, Getxo euskal antzerki produkzinoaren erakustoki bilakatuko da 27. Antzerki Jardunaldien eskutik. Aurten genero guztien eta publiko guztietarako 14 antzezlan eskainiko ditue beste horrenbeste euskal antzerki taldek.
Japongo musikea, III. Mangamore Kultura Japoniarraren Jaialdiaren ardatza
2009-10-06 15:38 jardunaldiakMangamore eta Kultura Japoniarraren III. Jardunaldiak urriaren 8tik 12ra bitartean egingo dira Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Zentroan. Japongo musika mobimentuak eta estiloak izango dira edizino honetako ardatza.
Musika Bandearen eta Txistulari Bandearen kontzertu denporaldi barria aurkeztu dabe
2009-10-05 18:41 MusikeaTalde sinfonikoak domekatan eskainiko ditu bere emonaldiak Euskalduna Jauregiko Auditorio nagusian bi euroko sarrerearen truke eta Udal Txistularien Bandeak astean zehar (eguazten eta eguenetan), A3 Aretoan eta doban.
Mikel Urdangarin: 'kanta batek ez dauka zentzurik norberak egin eta inora ailegetan ez bada'
2009-10-05 12:47 Barriketan'Zubia' diskoa plazaratu barri dau
El secreto de sus ojos
2009-10-05 12:19 Zinema kritikakDana da biribila pelikula honetan, bai pertsonaien karakterizazinoak, baita alkarrizketak be. Oso ondo neurtuta dagoan gidoi baten bidez, trama poliziako baten zehar abiatzen gara pelikularen lehenengo minutuetatik. Bitartean, amodioa, umorea eta garaiko gizartearen ezaugarriak tartekatzen dira.
Getxoko Ondarearen Europako jardunaldiak hasi dira
2009-10-02 16:35Jardunaldiak zemendiaren 1 arte egingo dira eta aurtengo leloa 'Abra, itsasoko bidezidorra' da. Bertoko ondareko hiru ikono esanguratsuren ezaugarriak, askotan ez jakinak, azalduko dira: Galeako Gotorlekua, Algortako Portu Zaharra eta Bizkaia Zubia.
'Poltsiko Musika' egitarauan musika-estilo ugari buztartuko dira
2009-10-02 13:07 MusikeaUrri osoan, Barrainkuako Udaltegian, dobako bost emonaldi antolatuko dira, genero eta musika-estilo askotakoak, musika kubatarra, kolonbiarra, jazza, funka, baita Bob Dylanen klasikoak be. Kontzertu guztiak barikuetan egingo dira, 20:00etan.
Josu Bergarak 'Nora zoaz' diskoa aurkeztuko dau Bartzelonan
2009-10-01 18:31 MusikeaJosu Bergararen bigarren diskoan hamabost musikarik parte hartu dabe, eta Niñoliquido films produktoraren eskutik bideoklipa be grabau da. Kantautore bizkaitarraren bigarren proiektua Mutrikuko AME estudioetan grabau da, 2008ko iraila eta 2009ko bagila artean, Axular Arizmendi teknikariaren gidaritzapean eta eskarmentu handiko musikarien laguntzinoagaz.
Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria 2010 aurkeztu dabe Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak
2009-10-01 15:34 KultureaMikel Zarateren hiru senitartekoen (Gorka, Ritxar eta Mikel) izenean, Ritxar Zaratek esan dau 1973an Mikel Zaratek Txomin Agirre Saria jasotako 'Haurgintza minetan' nobelea idatzi ebanetik 36 urte joan diranean eta Mikelen heriotzearen 30. urteurrenean datorrela haren besoetakoa, Haur Literaturako Mikel Zarate I. Saria.
Lur Merinok diseinautako kartelak iragarriko dau Durangoko Liburu eta Disko Azokearen 44. edizinoa
2009-09-30 18:09 KultureaAstrabuduako (Erandio, Bizkaia) diseinatzailea Arte Ederretan lizentziaduna da, eta bere ibilbide profesionalean hainbat publizidade agentziatan eta komunikabidetan lan egin dau. Egun, freelance legez dabil. '44. edizinorako irudi indartsua gura neban. Elementu grafikoen ekonomia dago (tipografia, marrak eta kolore bakar bat) krisialdiak jota dagoan gaurko sasoiagaz bat etorteko, azaldu dau.