Bagilaren 29an hasiko dira Portugaleten 'Zigortzaileak' filmetan
2009-06-25 14:37 BarriakEuskeraz filmauko da Zigortzaileak, eta filmeko paper nagusiak zineman debuta egiten dauen neska eta mutil talde batek beteko ditu. 1200dik gora hautagaien artean aukeratutako zazpi umeek parte hartuko dabe pelikulan.
Niue-rako bidean, Palmerstonen oso-oso ondo pasau ostean
2009-06-25 11:36 Euskaldunak munduanPalmerston Itsaso Barearen erdian dagoan atoloi oso txiki bat da, erabat isolatuta bizi dira!!!! Baina magikoak, maitagarriak... Adjetibo positibo guztien nahaste bat dira!!! Herrian 56 persona baino ez dira bizi. Autogobernu bat daukie, nahiz eta Cook Uharteen parte izan.
Laura Bugalhorentzat Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina, barriz, Arantza Quirogarentzat
2009-06-24 15:38Ekimen honen helburua da askapen sexualaren prozesuan zeozelan lagundu daben persona, alkarte edo erakundeak saritzea, alde batetik, eta, bestetik, gay-lesbianon eskubideak zapaldu edo mespretxatu dituenak agirian itxi eta, sinbolikoki bada be, zigortzea.
'Marigoran kikunbera' lelopean, Ibilaldia 2010 Bermeon
2009-06-24 10:50 Euskerea berbagai'Gorantza datorren marean guk kikunbera egiten dogu. Itsasoari lotutako herria izanda, gorantz datorren itsasoko marea aukeratu dogu modu metaforiko batean ikastolen inguruko mobimentua definiduteko. Kikunbera berbea geure keinu berezia da eta Kiku izango da irudia, bost puntadun izarra: itsasoa, ikastola, kultura, izartu eta euskerea'. Horixe da 2010eko maiatzaren 30ean Bermeoko Eleizalde Ikastoleak antolatuko dauen Ibilaldiaren leloaren azalpena.
Bertoko lau talde II. Getxo Sound Jaialdian
2009-06-23 14:32 MusikeaZapatuan, bagilak 27, Rebeca Jimenezek eta M-Clanek joko dabe Getxon
Getxo Sound jaialdia beste aurrerapauso bat da Getxoko Kultur Etxearen eta bertako taldeen arteko lankidetzan. 90eko hamarkadan hasi zan lankidetza hori, Getxoko talde-erroldea sortuta. Hori izan zan taldeentzako laguntza-programearen abiagunea.
Elorrio musikaz eta antzerkiz jantziko da Musikaire jaialdiagaz
2009-06-23 10:45 kulturbizBagilaren 27tik garagarrilaren 26ra, Elorrioko Musikaire jaialdiak danetara 14 emonaldi eskainiko ditu: 9 kontzertu eta 5 antzerki-ikuskizun. Tartean, azoka kulturala be egongo da. Oreka TX eta Clownic konpainiaren '100% tricicle' obra ezaguna egongo dira bertan, besteak beste.
Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoan diseinautako monoplaza bat Silverstoneko zirkuituan lehiatuko da
2009-06-23 10:28Bizkaiko Foru Aldundia da babesle nagusia eta heziketa-esparru desbardinetako zentroen eta industria-sektorearen arteko alkarlana bultzatzea dau helburu, izan be, monoplaza eskolako ikasleek diseinau daben arren, osogaiak Bilboko Elorrieta Erreka Mari GLHBI eta Sestaoko Saturnino de la Peña BHIko ikasleek egindakoak baitira.
Vicente Ferrer: 'persona onak gehiago dira txarrak baino, baina azken horreek azkarragoak dira'
2009-06-22 12:58 BidaideZigor Aldamak martiaren 9an egindako alkarrizketea
‘La Fanfare en Petard’, Banden eta Kaleko Musikaren IV. Nazinoarteko Haizetara Lehiaketearen irabazle
2009-06-22 11:36 Musikea‘Festicultores Troupe’ bandeak irabazi dau ikus-entzuleen saria, eta ‘La Fanfare en Petard’ taldekoa dan halkona, Guillaume interpreteak, musikaririk onenaren saria.
Txikien txapela Lapurdira eta handiena Gipuzkoara
2009-06-22 11:13 BertsolaritzeaEuskal Herriko XXI. Eskolarteko Bertsolari Txapelketan, txikien mailan Ortzi Murua azkaindarra izan zan txapeldun eta Mikel Iturriotz urretxuarra txapeldunorde. Handien mailan Ane Iturriotz urretxuarrak eskuratu eban txapela eta Ane Labaka lasartearrak bigarren postua.
Vicente Ferrer: 'persona onak gehiago dira txarrak baino, baina azken horreek azkarragoak dira'
2009-06-22 02:00 BidaideZigor Aldamak martiaren 9an egindako alkarrizketea
Jantzari Ibiltari Eguna Durangon bagilaren 20an
2009-06-19 12:23 KultureaMusikea eta jantzak protagonista Getxoko astegoien kulturalean
2009-06-17 15:45Barikuan hasita, Kantuketan, Euskarashowa, Getxotar Dantza Eguna eta Getxotar Abesbatzen Eguna ekimenak izango dira.
Jon Enbeitak bakarlariaren irudia aldarrikatu gura dau 'Hainbeste, hain gitxi' diskoagaz
2009-06-17 15:31 Musikea'Bakarlariaren irudia goraipatzea, aldarrikatzea da disko honen helburu garrantzitsuena', dino Enbeitak. Halanda be, 'lana polito plazaratzeko, kolaboratzaile-talde batez inguratu naz'. Honako honeek osotu dabe musikari-taldea: Arkaitz Miner, Jesus Aranburu, Itsaso Etxebeste, Ekain Elorza, Jon Enbeita eta Rafa Rueda.
Asiako hamar uririk onenak
2009-06-17 11:29 BidaideArtikulu hau idazteko ideia abrozimentuari aurre egiteko metodo moduan sortu zan, baina emoitzak benetan interesgarriak dira. Lagun bat etxera bazkaltzera etorri zanean hasi zan dana. Bidaia-giden editorialetan parte hartzeko eskatu eustan, modu sinbolikoan baino ez bazan be: 'zure lagunei zuzendutako Asiako hamar uririk onenen zerrendea osotu behar zeunke'.
Euskal Herriko XXI. Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala Altsasun jokatuko da bagilaren 20an
2009-06-16 11:41 BertsolaritzeaIkastolen Konfederazinoak, Bertsozale Elkartearen lankidetzeagaz eta Altsasuko Udalaren babespean antolatutako txapelketako finala Altsasuko Burunda frontoian jokatuko da datorren zapatuan, bagilaren 20an, goizeko 11:00etan hasita.
Fanfarre, Banda eta Kaleko Musika Taldeen Nazinoarteko IV. Haizetara Lehiaketea Amorebieta-Etxanon
2009-06-15 14:43 MusikeaDatorren astegoienean, bagilaren 19tik 21era, IV. Haizetara Lehiaketea izango da Amorebieta-Etxanon. Aurreko hiru ekitaldietan izandako arrakastearen ondoren, laugarren honetan sei herritatik datozen bederatzi banda izango dira, ikus-entzuleen gozamenerako, dixieland, funky, latin-funk, ska eta rythm´n blues lako estiloak jorratuz.
Pablo Gonzalez de Langarika: 'Poesiaren eta kalearen arteko buztarketarik ez dot ikusi aspaldion'
2009-06-15 11:32 BarriketanPoetea eta Zurgai aldizkariko zuzendaria
Kepa Junkerak Nizako Melonius Quartet taldeagaz egindako 'Fandango Provença Sessions' diskoa aukeztu dau
2009-06-12 10:57 MusikeaZuzeneko aurkezpen-kontzertua gaur bertan izango da, Bilboko Guggenheim Museoan, 19:30ean. Diskoa aurkezteko ordu erdi inguruko zuzeneko emonaldiaren ondoren, Junkerak eta Nizako taldekideek bertaratutakoekin berba egingo dabe sormen-prozesuaz eta, gero, galderak egiteko aukerea egongo da.