Kazetari (edo haren bikote) izatearen alde txarra
2009-08-13 12:46 BidaideEgia esateko, bihotzik bako kabroia nazala sentiduten dot. Javako sumendien ganeko erreportaje bat egiteko bizitakoak sentiduarazo deust holan. Ijen sumendiaren kraterrean ezelako babesik barik azufrea ataraten dabizan beharginek hainbat kilometro egin behar ditue egunero mendian gora eta behera. Neu be eurekaz ibili naz, baina ez nintzateke holan sentiduko bakarrik joan izan banintz.
Joxe Benantzi Bilbao: 'nire ilusinoa beti izan da Mundakako organoa barriztetan laguntzea'
2009-08-10 12:31 BarriketanOrgano-jolea
Unai Zuluaga: 'irakasle euskaldunik ez daukan autoeskoleak be eskaini ahal izango dau zerbitzua euskeraz'
2009-08-03 12:38 BarriketanIgorreko Arratia Autoeskolako irakaslea
Bizitza guztirako esklabo
2009-07-30 11:20 BidaideBizitza-istorioak
Bidaiak paisajeak eta monumentuak baino zeozer gehiago dira. Egia esateko, bidaiariagan eragin gehien lekuko biztanleek izaten dabe, onerako zein txarrerako. Horregaitik, Bidaiden, pertsonak protagonista izango diran atal berezi bat zabalduko dogu. Hasteko, ukabilkada bat Nepaletik.
Juan Carlos Perez: 'ganbera-musikea lantzen eta konposizinoan oso gustora nabil'
2009-07-24 16:32 BarriketanMusikagilea, Itoiz taldeko abeslaria
Ibarrangeluko Udalak eta Labayru Ikastegiak Ibarrangeluko historia eta ohiturei buruzko liburua aurkeztuko dabe
2009-07-21 14:40'Ibarrangelu kantu eta kontu' liburuan, Ibarrangeluko hizkuntza-ondareari, ohiturei eta kultureari buruzko materiala jasoten da. Herriko abade Domingo Zuluaga jaunak urteetan egindako lanaren ondorioa da bildumea, eta ekarpen aberasgarria egiten deutso euskal kultureari.
Odolak ez dau loituko txinatar mirakulua
2009-07-21 11:59 BidaideAurrekoetan argi gelditu ez bazan, orain uigur etniakoek gogorarazo deuskue txinatar guztiak ez dirala maila berekoak. Zergaitiak eta egoerea nahikoa ilunak diran arren, Txinak gogor jo dau ipar-ekialdeko Xinjiang probintziako gitxiengo etniko musulman horren kontra.
Víctor García de la Concha: 'aginpidea autortzen ez jakon akademia batek nekez emongo ditu arauak'
2009-07-20 12:43 BarriketanRAEko zuzendaria
Ehundik gora umek parte hartuko dabe BilbaoMusikak udaleku musikalen lehen txandea amaitzeko antolatutako ikuskizunean
2009-07-17 10:37 MusikeaAzken hiru urteetan izan dauen arrakastea ikusirik, esperientzia hau errepetidu egin dau BilbaoMusikak, 4 eta 12 urte bitarteko eskola-umeentzat zuzenduriko ikastaro honeekaz, opor garaian musikearen mundua ezagutzeko aukerea emonez eta euren edadeko ganerako umeakaz hartu-emonetan egoteko aukerea eskaintzen jakelarik.
Sabin Bikandi: 'jantzarik ez balego ez dakit euskaldunik, Euskal Herririk egongo litzatekeen be'
2009-07-13 10:43 BarriketanAiko taldekoa, musika irakaslea eta etnomusikologian doktorea
VI. Poesia Egunak Ean, 'Erotismoa eta intimitatea' gaia ardatz hartuta
2009-07-10 15:46 jardunaldiakGabriel Arestiren irudia, persona eta lana omentzeko eta literatur zaletasuna, batez be, poesia bultzatzeko asmoz Eako HEA, Herrijari Emon Arnasa kultur alkarteak seigarrenez antolatu ditu Poesia Egunak. Erotismoa eta intimitatea gai nagusiaren harian, musikea, antzezpenak, errezitaldiak, berbaldiak eta maha-inguruak ez dira faltako garagarrilaren 18an eta 19an.
Lekeitio, kale-arteen itsasargia
2009-07-06 16:10 KultureaGaragarrilaren 10, 11 eta 12an, Lekeitioko XX. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia (9 konpainia eta 13 emonaldi) ospatzeko elementua sua izango da; sua izango da aurtengo protagonista nagusia.
Gidabaimena euskeraz: emon bidea euskereari
2009-07-06 14:00 Euskerea berbagaiAurrerantzean, Bermeoko eta Mundakako herritarrek gidabaimena euskeraz preparau ahal izango dabe. Hainbat eragileren alkarlanari esker, gidabaimena euskeraz preparau gura dauenak bere esku izango dau materiala, bai teoria liburua, bai testak egiteko programea, baita azterketea euskeraz egiteko aukerea be.
Baionako Udako Ikastaroetan bost ikastaro eta mintegia izango dira asteon
2009-07-06 11:44Azken buruan, Baionako ikastaroei agurra emoteko bakarrizketa saio bat eta The Sparteens taldearen kontzertua izango dira AEKren Kalostrape ostatuan.
Jon Enbeita: 'bakarlariaren irudia aldarrikatu gura dot'
2009-07-06 11:39 Barriketan'Hainbeste, hain gitxi' diskoa plazaratu barri dau
Zumetak surrealismoa eta errealismoa batu ditu 'Oi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart' erakusketan
2009-07-06 11:00 KultureaOi! Bihotz Ay! Corazón Oh! Heart izenburupean, Jose Luis Zumeta (Usurbil, 1939) margolari gipuzkoarraren 38 serigrafia dagoz ikusgai Bilboko Arte Eder Museoan. Erakusketea irailaren 13ra arte egongo da ikusgai paperean egindako lanak batzen dituan aretoan.
'Itoiz suite', Itoizen musikea Bilboko Orkestra Sinfonikoarentzat idatzia
2009-07-03 15:31 Musikea'Itoiz suite' obrearen aurkezpen mundiala, datorren abuztuaren 22an izango da Abandoibarran, Bilboko Aste Nagusiaren barruan
Itoizen publikoa beti gogoan egindako lana da egileak autortu dauenez eta, esangura horretan, taldearen musikea inspirau eban rockaren estetikea gordetea eta orain 20-30 urteko inozentzia, freskurea ez galtzea izan dira Juan Carlos Perezen ardura nagusiak.
Getxoko Udalak 'Eroan euskaraz!' kanpainea abiarazo dau merkatarien eta herritarren arteko alkarreragina sustatzeko
2009-07-03 10:53 Euskerea berbagaiGetxoko Udaleko Euskara zerbitzuak Gehi Euskara Merkataritzara egitasmoaren barruan 'Eroan euskaraz! Hablar euskera se lleva!' lelopeko kanpainea jarriko dau martxan garagarrilean, oraingoan mertzeria, jantzi-denda, zapata-denda, jostailu-denda, kirol-denda eta edergintza dendetan.
Biok, metal siku eta gordina
2009-07-02 15:43 Musikea'Hamar kantak osotzen dabe lana... edo hamabik'. Diskoaren kredituetan hamar kanta baino ez dagoz, 'hamaikagarrena minutu bateko isilunea da eta, hamahirugarrena, aurtengo Ibilaldiaren kantea, 'Gerizpetik eguzki begire', geuk egindakoa'. Disko honek aurrekoaren bidetik jo dau, metal gordinaren bidetik eta thrash ikutuakaz.
'The naked Flame', Ivan Julian & Capsularen barriena
2009-06-30 18:40 MusikeaAurkezpen kontzertua Andoainen pasa dan bagilaren 20an eskaini ostean, Frantzian sei kontzertu emon eta Santoñan eta Gijonen be jo ostean, Bermeoko Aritzatxu Rock Free Jaialdian izango da Ivan Julian & Capsularen lan barria zuzenean ezagutzeko aukerea. Hitzordua, garagarrilaren 18an izango da, Bermeoko Pergolan, hain zuzen be.







