Set talde bermeotarrak disko 'garratza' kaleratu dau
2009-05-19 15:11 MusikeaOrain arte egindako lanaren erakusle, lehenengo diskoa 'Hoy es siempre todavía' izenburupean plazaratu dabe Baga-biga diskoetxearen eskutik. 'Diskoa garratza eta, aldi berean, rock erromantikoz jantzia da', azaldu dau diskoetxeko ordezkari Ritxi Aizpuruk. Kanta guztiak gaztelaniaz dagoz, 'Amores extraños', 'Flor de mal' eta 'Y te busco' lako izenburuakaz.
Hitzetik Hortzerak 20 urte
2009-05-19 12:06 Bertsolaritzea'20 urte beteteak hainbeste merezidu dauela eta jaia egin behar dogu'. Maiatzaren 22an izango da, Bilboko Kafe Antzokian, iluntzeko 20:00etan. Urte guztiotan aurkezle izandakoen agerraldiek gidatuko dabe jaia eta 30en bat bertsolarik kantauko dabe oholtzatik.
Artoartian plataformearen 3. katalogoaren aurkezpena Lemoan
2009-05-18 18:29 MusikeaDatorren barikuan, hilak 22, Lemoako Jubilatuen etxean da hitzordua arratsaldeko 19:00etan. Lemoan aurkeztuko dabena Arto Artianen 3. katalogoa da edo, zeozelan, katalogoaren 3. eguneraketea. Katalogo barrian honako artista honeen azken lanak gehitu dira: T, Gora Japon, Eten, Billy Bao, Baseline, Volonté, Xabier Erkizia, Gaizka Sarasola eta Fernalia.
Guim Valls: 'elektrizidade bidezko ibilgailuen erabilerea sustatu beharko litzateke'
2009-05-18 11:17 BidaideMunduari birea emongo deutso bizikleta elektrikoan
Kultura Kalez Kale: danontzako ikuskizunak maiatzean eta bagilean Bilboko 5. barrutian
2009-05-15 16:36 kulturbiz'Pertsianak bajatuko doguz' lehiaketa originala da aurtengo ekimen barria. Maiatzaren 2 Alkarteagaz alkarlanean, Bilbo Zaharreko komertzioak graffitiakaz apaintzean oinarritzen da. Kaleko artisten lana autortzea dau helburu eta bitartean, auzoko irudiari, irudi deigarriakaz, modernotasun kutsua emotea.
Horthy nafarren hirugarren disko luzea plazan
2009-05-14 17:46 MusikeaHorthy taldea zuzenean ikusteko hurrengo hitzordua bagilaren 13an izango da, Iruneko Tunk aretoan, Electrorock Jaian, MAMUTH eta MUNLET taldeakaz batera.
Interneten Mundu Eguna Mungian aurten
2009-05-14 14:37Interneten Mundu Egunaren (Maiatzak 17) harian, ekitaldiak gaur hasi eta domekara bitartean izango dira Mungiako Udal frontoian. Aurten ospakizunak Bizkaira itzuliko dira lehenengo urteetan Bilbo, Tolosa eta Laudiotik igaro ondoren.
Blanca Urgell, Ramon Etxezarreta eta Antonio Rivera Kultura Saileko arpegi barriak
2009-05-14 12:38Patxi Lopez buru dauen Eusko Jaurlaritza barrian sailburu izatea onartu dauen lau independenteetako bat da Blanca Urgell (Rafael Bengoa, Carlos Aguirre eta Bernabe Unda dira besteak).
Surrealismo txinatarra I
2009-05-13 14:36 BidaideEz jat gustetan kontetan dodazan istorioen protagonistea izatea, baina oraingoan ez dago beste aukerarik. Gura barik, polizia film baten gidoia izan daiteken abentura bat biziten nago, beti be txinatar bertsinoan.
Zein hizkuntza hitz egiten dau komunikazino gizarteak?
2009-05-12 11:45'Zein hizkuntza hitz egiten dau komunikazino gizarteak?' Galdera hori izango dau izenburutzat ikastaroak, eta 'Komunikazinoaren gizartea', 'aro globala', 'hedabideak', 'nortasunaren eraikuntza' eta 'hizkuntzen industria' lako hitz gakoen inguruan jardungo dau, soziolinguistikearen ikuspegitik.
Iñigo Muguruza: 'Gure musikea leuntzen joan da, gu zahartu ahala'
2009-05-11 12:34 BarriketanMusikagilea, sortzailea...
'Terribly Happy' filmak irabazi dau FANT 2009ko pelikula onenaren saria
2009-05-11 11:25 BarriakFANT jaialdiko epaimahaiak, pelikula independiente honen gidoia eta eszenaratze zehatza azpimarratu ditu, baita haren 'atmosferea, lehenego fotogramatik azkenerarte atrapetan zaituana'. Epaimahaiaren eretxiz, zine baltzaren bertsino klasikoa eta era berean barritzailea da, originala eta era berean genero fantastikoan modu ezinhobean kokatzen dana.
Getxo bertsolari gazteen topagune
2009-05-08 12:16 BertsolaritzeaGetxoko Bertsolari Gaztetxuen IX. Eguna maiatzaren 15ean ospatuko da, aurten, Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, goizeko 10:30etan hasi eta 12:00ak bueltan amaituko dan ekitaldian.
Sano pozik Pou anaiak Chañi Chicotik bueltan
2009-05-07 15:43Hilebete eta zazpi eguneko jardunean, lau bide barri zabaldu ditu Chañi Chicora Euskaltel Ezpedinoak
Espedizinokideen esanetan, 'orain arteko espedizinorik onena, ikusgarriena izan da Chañi Chicora Euskaltel Espedizinoa'.
Magiaren V. Topaketak Bilbon, maiatzaren 7tik 10era
2009-05-06 18:50Bosgarren urtez jarraian, Bizkaiko uriburuko 3. barrutia lau egunez prestidigitazinoaren maitaleentzat esparru pribilegiatua bihurtuko da bertan Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu dituan Magia Topaketei esker.
Leioako Umore Azokea: hamar urtean kaleko arteen erreferente
2009-05-06 12:13 KultureaLeioako Umorearen Kale Artisten Azokeak hamargarren urteurrena ospatuko dau maiatzaren 21etik 24ra. Publikoagaz, konpainiakaz, banatzaileakaz, programatzaileakaz eta antzerki arloko kazetariakaz giro alaian egoteko egunak izango dira, Hartu-emonak sortzeko, ideiak alkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emonaldiak kontratetako.
Eneko Barrutia: ‘Bizkaiko gizartean txertatzeko, bizkaieraz irakastea egokia da'
2009-05-05 11:49 Euskerea berbagaiMaiatzaren 8an eta 9an, ‘Transmisinoa eta erabilerea’, Mendebalde Kultur Alkartearen XIII. Jardunaldiak egingo dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Eneko Barrutia, Mendebalde Kultura Alkarteko zuzendariak emon deuskuz zehetasun guztiak.
Markos Zapiain: 'agintariak zozketa bidez aukeratu beharko litzatekez'
2009-05-04 11:55 BarriketanFilosofia irakaslea
'The Pub Ibiltaria' ekimenaren 13. eta azken diskoa plazaratu dau Oskorrik
2009-04-30 18:37 MusikeaOrain dala hamahiru urte Oskorri taldeak hasitako abenturearen azken kontzertua igazko abenduaren 20an (Santo Tomas eguna baino egun bat lehenago) eskaini eben eta egun haretan grabautakoak gaur ikusi dau argia 'The Pub Ibiltaria, 13' diskoagaz. CD bikotxa eta 17 kanten berbak eta partiturak batzen dituan koadernotxoa argitaratu dira.
Maiatzaren 3tik 10era Bilbo zinema fantastikoaren uriburu bihurtuko da
2009-04-29 14:35 BarriakFant, Bilboko XV. Zinemaldi Fantastikoa datorren domekan, maiatzaren 3an, hasiko da, eguerdiko 13:00etan, Gaitzerdi antzerki taldeak Bailen kalean eskainiko dauen antzezpenagaz.






