Leioako Umore Azokea: hamar urtean kaleko arteen erreferente

Bizkaie! 2009-05-06 12:13   Kulturea

Leioako Umorearen Kale Artisten Azokeak hamargarren urteurrena ospatuko dau maiatzaren 21etik 24ra. Publikoagaz, konpainiakaz, banatzaileakaz, programatzaileakaz eta antzerki arloko kazetariakaz giro alaian egoteko egunak izango dira, Hartu-emonak sortzeko, ideiak alkartrukatzeko, lanak erakusteko eta emonaldiak kontratetako.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Eneko Barrutia: ‘Bizkaiko gizartean txertatzeko, bizkaieraz irakastea egokia da'

Bizkaie! 2009-05-05 11:49   Euskerea berbagai

Maiatzaren 8an eta 9an, ‘Transmisinoa eta erabilerea’, Mendebalde Kultur Alkartearen XIII. Jardunaldiak egingo dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan. Eneko Barrutia, Mendebalde Kultura Alkarteko zuzendariak emon deuskuz zehetasun guztiak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

'The Pub Ibiltaria' ekimenaren 13. eta azken diskoa plazaratu dau Oskorrik

Bizkaie! 2009-04-30 18:37   Musikea

Orain dala hamahiru urte Oskorri taldeak hasitako abenturearen azken kontzertua igazko abenduaren 20an (Santo Tomas eguna baino egun bat lehenago) eskaini eben eta egun haretan grabautakoak gaur ikusi dau argia 'The Pub Ibiltaria, 13' diskoagaz. CD bikotxa eta 17 kanten berbak eta partiturak batzen dituan koadernotxoa argitaratu dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Maiatzaren 3tik 10era Bilbo zinema fantastikoaren uriburu bihurtuko da

Bizkaie! 2009-04-29 14:35   Barriak

Fant, Bilboko XV. Zinemaldi Fantastikoa datorren domekan, maiatzaren 3an, hasiko da, eguerdiko 13:00etan, Gaitzerdi antzerki taldeak Bailen kalean eskainiko dauen antzezpenagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Oiartzungo Bertso Astea maiatzaren 1etik 8ra

Bizkaie! 2009-04-29 11:25   Bertsolaritzea

Herriko bi ikastetxeetan hezkuntza arautuan bertsolaritzea lantzeaz gan, eskolaz kanpoko ekintza moduan aukeratzen dabe ume askok. Gustuko dabenek aurrera be hobetzen jarraitzeko eskolarik ez jake falta. Ikasten hasi barri diranak eta bertsotan urte mordoa daroezan bertsolariak, danetarik dago Oiartzunen.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Helburua: Ganges berbiztu

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-04-29 11:07   Bidaide

Urrunetik begiratu ezkero, begien aurrean daukaguna zeozer mistikoa eta kolorez betea dala pentsau geinke. Oraindino be, milaka hinduk Varanasi inguruko 'ghat' izeneko eremuetan hartzen dabe bainua, 'Ama Ganges' ibai sagraduaren ertzetan. Adi-adi begiratu ezkero, ur ganean milaka objektu dagozala konturatuko gara: plastikozko boltsak, egurrak eta hildakoak sutan erre ostean geratzen diran giza-hondakinak.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Zeanuri, errotarik errota

Jon Urutxurtu 2009-04-28 13:52

Zeanuriko Erroten IV. Ibilaldia maiatzaren 3an

Oinezko martxa honen helburuak ondokoak dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Break On Stage 2009 Bilbon, Europako Aretoko Breakdance Lehiaketea eta kale kulturen mostra

Bizkaie! 2009-04-27 18:13   Kulturea

VIII. Break On Stage Jaialdiak Europa mailan dagozan kale kultur adierazpenak jaso eta Bilboko Kasillan eszenaratuko ditu maiatzaren 2an, arratsaldeko 20:30etatik aurrera.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Udalak auzoetako dobako bisita gidatuen azken edizinoa abiarazoko dau

Bizkaie! 2009-04-27 15:43

Aurreko edizinoetan bezela, dobakoak izango dira bisita gidatuak, baina interesauta dagoanak aurrez egin beharko dau bere erreserbea 94 4356036 telefonoan (9:00etatik 13:00etara). Egitaraua maiatzaren 9tik bagilaren 19ra antolatu da, eguenetik domekara eta goizez zein arratsaldez.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Euskereak 300.000 elebidun irabazi ditu azken 25 urteotan

z 2009-04-27 12:41   Euskerea berbagai

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan % 15 hazi da elebidunen kopurua 25 urtean; herrialde horreetan 755.640 lagunek ekien euskeraz, 2006an (1981ean baino 325.000 gehiagok). Nafarroa, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoakoak batuta, 873.000 inguru dira elebidunak.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Euskal Filmategiak 'Bertsolaris, poetas populares vascos' (1967) filma aurkeztu dau Donostian

Bizkaie! 2009-04-24 15:50   Barriak

Dokumental honetan Pio Caro Baroja zuzendariak bertsolariari eta bertsolaritzeari sustraitik zuzen-zuzen heldu nahi izan eutson, garaiko bertsozale, ikertzaile eta bertso munduaren inguruan mobiduten ziranen eretxiak jasoz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bizkaidatz sariketearen bigarren edizinoa martxan dago

Bizkaie! 2009-04-24 12:39   kulturbiz

Unai Elorriaga idazle euskaldun ezagunak euskerazko istorioaren hasierea egin dau eta Maria Eugenia Salaverrik gaztelaniazko istorioarena; ondoren, lehiaketan parte hartzen dabenek istorioak jarraitu eta osotu behar ditue. Lanak aurkezteko epea garagarrilaren 4an amaituko da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sortzen Ikasbatuaz alkarteak euskal eskola publiko barriaren aldeko jaia antolatu dau Aian maiatzaren 3rako

Bizkaie! 2009-04-24 10:50

'Euskerea eta euskal kulturatik abiatuta mundu oso bati zabaltzen jakon' euskal eskola publiko barria aldarrikatuko dau alkarteak, 'parte-hartzailea, integratzailea, hezkidetzan eta bardintasunean oinarritua'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Badator Gipuzkoako Bertso Eskolen V. Eguna

Bizkaie! 2009-04-23 18:04   Bertsolaritzea

Aurten, 'Bertsoeskol(b)a' antzezlanaren estreinaldia be izango da Azkoitian Bertso Eskolen Egunagaz bat eginik

Gipuzkoako Bertsozale Alkarteak transmisinoa lantzeko hiru bide darabilz: hezkuntza arautuko lana (7.000 gazte inguru), bertso eskoletakoa eta jarduera osogarriena. Hirugarren arlo horretakoa da Bertso Eskolen Eguna.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Paquito D'Rivera, Chano Domínguez eta Michel Camilo izango dira, besteak beste, aurtengo Getxoko Jazzaldian

Bizkaie! 2009-04-23 11:55   Musikea

33. Getxo Jazzeko kontzertu nagusiak Paquito D'Rivera, Chano Domínguez, Michel Camilo, Spyro Gyra, Diane Schuur eta Omar Sosa musikari eta talde handiek eskainiko ditue. Talde Lehiaketako 'Hirugarren Milurtekoa' atalaren eta Dixie Gunearen kontzertuak gehitu behar jakez horreei.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Liburuak kalera Getxon

Bizkaie! 2009-04-22 17:50   Kulturea

Liburuaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginik, apirilaren 23tik 26ra liburuak izango dira protagonista Getxoko kaleetan. Getxoko udal liburutegiek antolatutako ekimenak irakurtea bultzatzeko asmoa dauka eta, esangura horretan, Algortako Geltokia plazara hurreratzen diranek Getxoko hamaika liburu-dendaren postuak bisitetako aukerea izango dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainea jarri dau martxan Topaguneak

Bizkaie! 2009-04-22 15:12   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoaren hirugarren edizinoa aurkeztu dau Bilbon. Irakurketea sustatzeko asmoz sortu dan egitasmoa Hego Euskal Herriko 21 herritan egingo da, lekuan lekuko euskera alkarteen, udal liburutegien eta liburu-denden alkarlanari esker.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zinebiblubek Euskadiko eta nazinoarteko produkzino onenak eskainiko ditu

Bizkaie! 2009-04-22 14:38   Barriak

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatutako Zinebiklub egitarauaren urteko bigarren hiruhilekoaren programazinoa bihar, apirilaren 23an hasiko da eta aurreikusitako hamar saioetan, 47 pelikula ikusi ahal izango dira bagilaren 25erarte.

»» Ikusi argazki guztiak (4)