Oihane Perearentzat txapela Arabako Bertsolari Txapelketan

z 2009-04-06 10:30   Bertsolaritzea

Oihane Perea aguraindarrak 609,5 puntu eskuratu ditu eta Asier Otamendi bigarren sailkatu da 588 puntugaz; biek parte hartuko dabe udagoienean hasiko dan Euskal Herriko Txapelketa Nagusian.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Antonio Arrueren idatziak eta berbaldiak jasoten dituan liburua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-04-02 11:58   Kulturea

Barikuan, apirilak 3, Antonio Arrue: Idaztiak eta hitzaldiak izeneko liburua aurkeztu da Donostian, Kutxaren Doctor Camino liburutegian. Liburua urtarrilean hil zan Antonio Zavala euskaltzain osoak idatzi eban eta Euskaltzaindiaren 'Euskaltzainak' bildumearen bosgarren zenbakia da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gonzalo Dean eta Ana Maria Pampin dira Blas de Oteroren olerkiei buruzko I. Argazki Digitaleko Lehiaketako irabazleak

Bizkaie! 2009-04-01 15:33

Blas de Otero Fundazinoak deitutako 'Bertso batzuetarako irudiak' Argazki Digitalaren I. Saria lehiaketako epaimahaiak, bere bi mailatan emon ditu sariak: bata, 14 eta 17 urte bitartekoan, 17 urtetako Gonzalo Deán Oroz iruindarrari eta 18 eta 20 urte bitartekoen mailan, Ana María Pampin Torreiro20 urtetako bilbotarrari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Alhondiga Bilbaok umore eta abenturazko komikiari eta komiki autobiografikoari buruzko topaketak egingo ditu apirilean

Bizkaie! 2009-03-31 11:04   jardunaldiak

Apirilaren 14tik 18ra bitartean, Alhondiga Bilbaok pausu bat gehiago emon gura dau komikiaren generoaren alde, eta 40 orduko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko dau. Bertan parte hartzen dabenek komikiak sortzeko eta produzidutekoo sekretuak ezagutuko ditue Paco Roca, Ecmond Baudoin, Toni Guiral, Pepe Galvez, Jesus Redondo, Marina Ariza, Antonio Martin eta Manel Fontdevila izen handiko profesionalen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Aiko taldeko maisuek 'Aurrez Aurre' euskal dantza tradizionalen maitaleentzako CD barria aurkeztu dabe

Bizkaie! 2009-03-30 15:41   Musikea

CD hau, Claude IruretagoYena koreografoak zuzentzen dauen Maritzuli Dantza Konpainiarentzako sortutako doinuen sailkapen bat da. Datorren zapatuan, apirilaren 4an, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian aurkeztuko da 20:30etan eta sarrerea dobakoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Udagoienean izan beharrean, aurtengo Dantzaldia apirilean hasiko da

Bizkaie! 2009-03-30 14:53   Kulturea

Dantzaldiaren X. edizinoa izango da aurtengoa; honetan, datea aldatu, udagoienetik udabarrira pasau da eta apirilean eta maiatzean izango da. Aurreko edizinoetan legez, entzute handiko artista, euskal talde eta nazinoarteko taldeez gan, beste ikuskizun eta ekintza batzuk be (artisten topaketak, bideo-saioak...) izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Donostiako Tabakalera zentroak webgune barria estreinau dau

Bizkaie! 2009-03-27 14:46

Webgune barriak askoz be modu argiagoan eta irisgarriagoan aurkezten ditu azken urteetan Tabakalerak sortutako edukiak, oso kontuan izan baitira, era berean, erabilgarritasuna eta nabigagarritasuna.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bidaia Bollywood barrira (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-03-27 11:32   Bidaide

‘Slumdog Millionaire’ filmak hindi ukutua emon deutso zinemeari, baina indiar batek ez leuke sekula holako lanik grabauko. Bizkaie!-k indiar zinemagintzearen iraultzearen jatorria bilatu dau Gandhiren herrialdean, zinema librea eta 'underground' estiloa loratzen hasi diran garaiotan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ipar Uribe eta Lea Artibairen arteko lehia gaur Bilbon

Bizkaie! 2009-03-26 10:34   Bertsolaritzea

Bertsolari Gazteen XVII. BBK Sariketako finala gaur, hilak 27, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerea dobanekoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Thin Lizzy eta Suicidal Tendencies be Kobetasonik jaialdian izango dira

Bizkaie! 2009-03-24 16:36   Musikea

Datorren bagilaren 19an eta 20an, Bilbon ospatuko dan KobetaSonik jaialdirako baieztatu dituen azken lau taldeak Thin Lizzy, Suicidal Tendencies, Cathedral eta Hot Leg dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Topaguneak federazinoaren izaera parte-hartzailea sendotu gura dau datozan urteotan

Bizkaie! 2009-03-24 13:49   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoaren Zuzendaritza Batzordeak azken urtean egindako hausnarketearen emoitza aurkeztu dau gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egindako prentsaurrekoan. Hausnarketa horreekaz batera, Topagunearen erakunde irudi barritua eta euskera alkarteen bazkide txartel bateratua be aurkeztu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Arabako Bertsolari Txapelketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2009-03-23 14:11   Bertsolaritzea

Kontuak kontu, apirilaren 4an Gasteizko Printzipal Antzokian kantauko daben sei bertsolariak Oihane Perea eta Manex Agirre (zuzenean sailkatuak), Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi eta Iñaki Viñaspre izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eneko Pou: 'Talde ona erabagiorra da helburuak lortzeko'

Koldo Isusi Zuazo 2009-03-23 10:00   Barriketan

Eskalatzailea, Chañi Chicora (5.571 m.) Euskaltel Espedizinoko kidea, Iker Pou eta Jabi Baraiazarragaz batera

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Norbert Sedlacek, VI. Vendee Globeko azken izarra

Bizkaie! 2009-03-18 10:09   Euskaldunak munduan

Pasa dan domekan heldu zan Sedlacek austriarra Les Sables d'Olonnera Vendee Globen, munduari itzulia, geldialdirik eta kanpoko laguntzino barik emoteko 126 egun, 5 ordu eta 31 minutu erabili ostean. Azkena izan arren, heroi batek merezidu dauen harrerea egin eutsen helmugara hurreratu ziran milaka lagunek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BBK sariketearen eta Bertsozale Elkartearen batzar nagusiaren balorazinoak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-03-17 14:08   Bertsolaritzea

Ia konturatu barik Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea finalerdietan parau jaku. Atzo bertan egin nituan epaile beharrak Juanjo Respaldiza eta Arkaitz Estiballesegaz batera Gabriel Aresti institutoan, eta aurreko saioen antzera, ez da emozino faltarik egon. Bestalde, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen batzar Nagusia jai-giroan amaitu zan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bi belaontzi helduko dira aste honetan Bilboko Itsas Museora

Bizkaie! 2009-03-16 13:06

Eguenean belaontzi biak doban bisitau ahal izango dira, 'Eendracht' 12:00etatik 15:00etara eta 'Alexander Von Humboldt', barriz, 18:00etatik 21:00etara.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Manex Agirre sailkatu da zuzenean Arabako Bertso Txapelketako Finalera

Bizkaie! 2009-03-16 11:08   Bertsolaritzea

Bertsolariak erregular ibili ziran oro har, eta danek itxi zituen ale ederrak. Halan da be, Agirre izan zan nabarmen gailendu zana. Ofizioka erraz moldatu zan aramaioarra eta, kartzelako gaian be, fin ibili zan habanera doinuan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbok Blas de Otero gogoratuko dau idazlea jaio zaneko 93. urteurrenean

Bizkaie! 2009-03-16 09:58

Omenaldia, martiaren 16an, astelehenean egingo da udal liburutegian, aurten urteurrena domekan dalako. 'Pido la Paz y la Palabra' lanaren egilearen izena daroan Blas de Otero-Bilboko Uria Nazinoarteko Poesia Sariaren bigarren edizinoari gehitu behar jako ekimen hau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)