‘Euskaraz bai’, pauso bat harago

Bizkaie! 2008-10-23 15:22   Euskerea berbagai

'Abenduaren 13koa ospakizunaz harago doan ekitaldia izango da, izan be, Kontseiluak, orain arte bezela, euskerearen normalizazinoa lortzeko lanean sendo jarraituko dau datozen urteotan. Baina salto barri bat egingo dau, % 100 euskeraz bizi ahal izatea lortu gura badogu behar-beharrezkoa dan saltoa'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Musika barrokoa entzuteko aukera parebakoa

Onintza Enbeita 2008-10-23 11:37   Musikea

Etxera etorri da bueltan Malgorzata Ziemkiewicz Artabe viola jotzailea. Ez da gelditzera etorri, baina egunokaz, gaur hasi eta domekara arte, hainbat kontzertu emongo ditu bere-berea dauen Arratian eta Gernikan.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Zuhaitz okerretan gora noa' Rafa Ruedaren bakarkako 3. diskoa plazan

Bizkaie! 2008-10-22 18:06   Musikea

Rafa Ruedak abenduaren 5ean egingo dau diskoaren aurkezpen ofiziala Durangoko Plateruena aretoan, Euskal Liburu eta Disko Azokaren barruan. Aurretik, Gasteizen izango da zemendiaren 4an (Parral taberna) eta Gernikan 22an (Trinkete Anti-txoko).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Iguanen lurraldea

Testua Eta Argazkiak Onintza Enbeita 2008-10-21 15:10   Euskaldunak munduan

Karibeko kostaldeak gauza ederrak daukaz ikusteko. Itsasoa bera sano polita da. Pelikuletako moduko turkesa koloreko uretan tenplau egin leiteke uger. Uraren tenperatureak itsasotik urten be ez egiteko gogoa emoten dau. Hondartzak barriz, zuri-zuriak dira, eta 35 gradutik gora egin arren, hankak ez dira hondarretan erretan.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Bertsoak gogora ekarriaz

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-10-21 11:38   Bertsolaritzea

Txapelketetan, baten baino gehiagotan mendiagaz lotutako gaiak entzun ahal izan doguz. Hona hemen, bada, Jon Lopategik eta Maialen Lujanbiok gai horren inguruan kantauko hiruna bertso. Lopategik, 1989ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian kantau zitua; Lujanbiok, barriz, 2001koan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Unai Basurko: 'barkuagaz batera eboluzionau dot'

Koldo Isusi Zuazo 2008-10-20 13:03   Barriketan

Munduari itzulia emongo deutson itsas-gizona

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Getxo Antzokiaren agurra dator eraikin barria egin ahal izateko

Bizkaie! 2008-10-17 14:22

Getxo Antzokiari (Bizkaia) orain arte ezagutu dan legez azken agurra emoteko eguna izango da domekea, urriak 19. Egun horren ondoren antzokiko besaulkiak kendu eta aretoa garbituko da urriaren 24an eta 25ean I. Getxo Sound Jaialdia eta zemendiaren 1ean Elaudi eta Ken Zazpi taldeen kontzertuak egin ahal izateko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Durango 1936 Kultur Alkartea abian

Durango 1936 2008-10-16 15:52

Durango 1936 Kultur Alkarteak urriaren 24an egingo dan 1936-1939 bitartean askatasunaren alde burrukatu ziranen aldeko omenaldia aurkeztu dau gaur. Alkarteak urtebete inguru daroa lanean, igazko urte amaieran jaio zan-eta.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lan arloan euskerea sustatzeko Eralan ikerketa-proiektua aurkeztu dabe

Bizkaie! 2008-10-15 15:39   Euskerea berbagai

Urte bi eta erdiko lana jasoten dauen Eralan ikerketa-proiektuan oinarritutako liburua argitaratu dabe. Lan arloan euskerearen erabilerea aztertzen da bertan. Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Soziolinguistika Klusterra dagoz proiektuaren atzean.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Gu gira', gure iraganaren frutua, gure etorkizuneko hazia

Bizkaie! 2008-10-10 15:29   Musikea

'Gu gira' Elkar diskoetxearen azken frutua gaur aurkeztu dabe Bilbon, EITBren egoitza nagusian, disko-bilduma bikotxean (danetara, 50 kantu batu ditue) protagonista diran batzuk bertan zirala, besteak beste, Gontzal Mendibil, Niko Etxart eta Iñaki Eizmendi. Hirurak kantuan entzuteko aukerea izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zergaitik dago Japonia gu baino askozaz aurrerago?

Zigor Aldama 2008-10-10 12:50   Bidaide

Shigeru Aida japoniar lankideak argi dauka artikulu honen izenburuaren erantzuna: 'etorkizunean bizi garalako', dino. Arrazoi osoz, ganera. Zehatz esateko, aldea zazpi ordukoa da udan eta zortzikoa neguan. Baina Tokioko kaleetan zehar ibilita, hainbat kontutan Japonia aurreratuago dagoala pentsetea ezinbestekoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

‘Beste museoa’-ren urtebetetzea

Karolina Almagia 2008-10-10 12:41

Egun, pintura, eskultura, irudi, grabatu eta arte dekoratiboen artean, sei mila artelan baino gehiago batzen ditu Arte Eder Museoak, ibilbide osoa eskaintzen dau artearen historian, XII. mendetik hona.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

EITBren iraultzea

Bizkaie! 2008-10-10 11:06

eitb.com barriaren ibilbidearen hasierea ez eze, telebista kalte barriaren (ETB-3) estreinaldia, Radio Euskadiren 25. urteurrena, EITBren Bilboko egoitza digitalaren lehen urteurrena eta denporaldi barriaren hasierea be ospatuko dira, gaur, urriak 10 eta hainbat ekitaldi izango dira egun osoan: ate edegiko eguna (10:00etatik 19:00etara), Funanbulistea San Mames eta EITBren egoitzearen artean (20:30) eta Gaztea Jaia (23:00).

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gabriel Aresti orain 75 urte jaio zala gogoratuko dabe gaur Bilbon

Bizkaie! 2008-10-09 15:44

Bilboko Poesiaren Astearen aurreko edizinoetan bezela, aurten be Gabriel Aresti poeta euskaldunaren omenezko eguna ospatuko da, sortzailearen jaiotzearen 75. urteurrenagaz bat eginez. Martitzenean, urriak 14, goizeko 11:30etan, Iñaki Azkuna alkateak oroimenezko plaka desestaliko dau poetearen jaiotetxean, Barroeta Aldamar kaleko 2an, aduana zaharraren parean, eta ekitaldiaren barruan Arestiren poema batzuk irakurriko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Nipondar tribuak protagonista II. Mangamore Jaialdian

Bizkaie! 2008-10-09 13:03   jardunaldiak

Amorebieta-Etxanoko Zelaieta Kultur Etxeak Mangamore edo manganime eta japoniar kulturearen jardunaldien bigarren ekitaldia jasoko dau asteburu honetan (10etik 12ra). Aurtengo ekitaldian niponiar tribuak izango dira jardunaldietako gai nagusia.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

IBertsu, Iparraldeko Txapelketearen tenorea!

Bizkaie! 2008-10-08 18:16   Bertsolaritzea

Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkarteak azken urteetan egindako lanari esker aurten, lehen aldikoz, Iparraldeko Xapelketea antolatuko da. Udagoien honetan hamasei bertsolari lehiatuko dira hiru kanporaketatan.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

'Bilbo Zaharra kulturarako zubia' programeak arkeologia eta abangoardiako artea eskainiko ditu

Bizkaie! 2008-10-08 15:53

Igaz originaltasuna eta abangoardiako artea sustatzeko sortutako 'Bilbo Zaharra kulturarako zubia' programearen bigarren edizinoak erabarritze prozesuan dagoan San Frantzisko auzoko Komentuko aztarna arkeologikoak izango ditu berbagai, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

V. Bidaiariaren Txokoak munduan zehar egindako ibilaldi bitxietako protagonistak ekarriko ditu Bilbora

Bizkaie! 2008-10-07 15:56

Lehen personan aurkeztutako hitzaldi eta ikusentzunezkoakaz batera, hitzaldiak, munduko musiken emonaldiak eta euren kontura bidaiatu nahi dabenentzako tailerrak antolatuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Egungo ereduak gaindituz hizkuntza-politikea indartzea beharrezkoa dala jakinarazo deutso Kontseiluak PSEri

Bizkaie! 2008-10-07 14:34   Euskerea berbagai

Kontseiluak azpimarratutakoaren arabera, 'hizkuntza-normalizazinoa ez doa bide onean'. Bere arduradunen esanetan, egun administrazino desbardinetan abian dagozan neurriakaz euskerearen ezagutza eta erabilerea guztiz normalizetako 'mendeak beharko dira'.

»» Ikusi argazki guztiak (1)