Gosek izenbururik bako hirugarrena aurkeztu dau
2009-10-13 15:38 MusikeaDisko barria zuzenean aurkezten urriaren 30ean hasiko dira eta gure mugetatik kanpora, hain zuzen be. Gose taldeak 5 kontzertu emongo ditu Japonian eta Euskal Herrira bueltan, Donostiako FNAC dendan izango dira zemendiaren 11n eta Bilbokoan, barriz, 13an.
'Gosea eta jateko grina, biak batera, jan ondoko betekada gozoa eta gehiago dastatu nahiaren sentsazioa, horixe duzu gose. Zeren eta elektronika eta trikitia elkartzea freskagarria eta gozagarria baita, sukaldaritza landua bezalaxe'.
Gose taldeak atzo, urriak 12, aurkeztu eban disko barria Bilbon lagunartean eta zuzenean disko barriko kantu batzuk eskainiz.
Gose taldea hirukoa da (Ines Osinaga -ahotsa eta trikia-, Iñaki Bengoa -sekuentziak, programazinoak eta erritmoak-, Osoron -gitarra eta baxua-) eta 2004an sortu zan Arrasaten (Gipuzkoa). Gose taldearen hirugarren lana kalean dago. Gose danari jateko ordua heldu jako. Gose taldea musikea jateko, Euskal Herriko triki-pop musikea eta, tradizinoa iraultzeko, musikeari barrikuntzak ezartzeko eta bide barriak urratzeko sortu zan, eta gainera, plazer handiz. Gose taldearentzat gosea plazerra da, gero hori asetuko dauen jakia ahoan badago. Plazerra entzumenean, plazerra ikusmenean. Gose taldeak beti pentsau izan dau itxuraren azokan horri aurre egiteko modurik egokiena jarrera musikatua dala.
Diskoak, ohikoa dan legez, ez dauka izenbururik. Disko bakotxa kolore batek definiduten dau eta ohitura horrek daroa gose gorriz janztera. Gose taldearen disko gorria Arrasateko Shot! Estudioan grabau, nahastau eta produzidu dau Gose taldeak berak 2009ko bagilean eta garagarrilean. Masterizazinoa Jonan Ordorika soinu teknikariaren lana izan da (Mamia Estudioa). Disko gorriak inoiz baino laguntzaile gehiago batu ditu. 'Surik bai?' kantaren berbak Eneko Barberena idazleak egin ditu. Ricardo Altuna: koruak. José G. Izcue (El Desván del Macho): gitarrak. Domentx Uzin: helikoia, bibolina eta mandolina. Ander Garaizabal (Mokaua): ahotsak. Unai Amezketa (Big Member): ahotsak. Maixa Lizarribar: trikiak.
Gose taldeak hiru zutabe nagusi ditu. Hiru musikari, hiru zutabe. Gose taldea hainbat musika estilo eta jario desbardinen topagunea da. Gose taldeari trikiak eransten deutson substantibo eta izena world-music da. Gitarrek atxikitzen deutsena rock eta punkaren ukitua da. Perkusino elektroniko eta programazinoek musika elektroniko eta technoaren kutsua ezartzen deutsie. Gose taldea hiru zutabe horreetan oinarritzen da. Folk alorreko world-musikea, rock isuri zalapartatsua punkaren tantakaz, techno klasiko eta trancearen zartada apartsua. Baltsa, paso-doblea, zingaroa, rapa, ezin da dana esan.
Disko barria zuzenean aurkezten urriaren 30ean hasiko dira eta gure mugetatik kanpora, hain zuzen be. Gose taldeak 5 kontzertu emongo ditu Japonian eta Euskal Herrira bueltan, Donostiako FNAC dendan izango dira zemendiaren 11n eta Bilbokoan, barriz, 13an.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!