Mungiako Udalak Lauaxeta olerki lehiaketea antolatu dau

Bizkaie! 2009-10-13 14:33

Lauaxeta poesia lehiaketan parte hartzeko lanak euskeraz baino ezingo dira aurkeztu, eta guztiek izenburu bera izango dute, 'Jadetsi-eziña'. Gaia izenburuaren interpretazino libreak ezarriko dau. Edonork har leike parte eta aurkeztutako lanek, jatorrizkoak izateaz gain, 100 bertso lerro izan beharko ditue gitxienez, eta 200 gehienez.

Lauaxeta poesia lehiaketan parte hartzeko lanak euskeraz baino ezingo dira aurkeztu, eta guztiek izenburu bera izango dute, 'Jadetsi-eziña'.

Gaia izenburuaren interpretazino libreak ezarriko dau. Edonork har leike parte eta aurkeztutako lanek, jatorrizkoak izateaz gain, 100 bertso lerro izan beharko ditue gitxienez, eta 200 gehienez. Lanak aurkezteko epea zemendiaren 23an amaituko da eta Astiunerako Udal Erakundearen egoitza nagusian aurkeztu beharko dira (Agirre Jauregia, Aita Elorriaga 1, 48100 Mungia).

Sariei jagokenez, lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500 eurokoa izango dira.

Ekimen honen bidez, Mungiako Udalak 2005ean Esteban Urkiaga Lauaxetaren jaiotzearen mendeurrenean egindako ekitaldiei jarraipena emon gura deutse, baita literatur zaletasuna bultzatu be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu