Kabo Berdetik Barbadosera. Atlantiko osoa. Gabon Gaua uretan
2009-01-07 13:26 Euskaldunak munduanKabo Berde: belaontzian eretxi desberdinak dagoz: Atlantikoa gurutzatzea -luzeegia eta gogorra- ala Barbados -aldizkarietako Karibe liluragarria-.
The Only Ones, Buzzcocks eta Stiff Little Fingers taldeek joko dabe laster Bilboko Kafe Antzokian
2009-01-05 15:02 MusikeaPunk rock mobimentuak 1970eko hamarkadearen amaieran emon zituan hiru talde handi pasauko dira datozan hileetan Bilboko Kafe Antzokitik. The Only Ones taldea zezeilaren 21ean izango da areto bilbotarrean; Buzzcocks izango dira hurrengoak, martiaren 5ean; eta Stiff Little Fingers irlandarrek martiaren 12an joko dabe Bilbon.
Diego Errandonea eta Arturo Martínez: 'karuagoa da Euskal Herrian bizitea gure moduan bidaiatzea baino'
2009-01-05 13:22 BidaideEuskal zikloturistak Pekinen
Antonio Zavala euskaltzain osoa hil da
2009-01-05 10:53 Euskerea berbagaiAntonio Zavala Tolosan jaio zan, 1928ko urtarrilaren 23an eta Iruñean hil, 2009ko urtarrilaren 2an. 1956an, Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izentau eban, herri literaturearen onarpenari, azterketeari, zabalkundeari eta suspertzeari eskainitako lanagaitik. Auspoa bilduma ospetsua 1961ean sortu eban.
Eusko Jaurlaritzeak ofizialtasuna emon deutso Shanghaiko Euskal Etxeari
2008-12-31 09:28 Euskaldunak munduanEusko Jaurlaritzako Gobernu Bilerak Shanghai uri txinatarrean dagoan 'Shangaiko Euskal Etxea' zentroari ofizialtasuna aintzatestea erabagi dau bart, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko euskal gizatalde eta etxeakazko hartu-emonetarako 8/1994 Legearen arabera.
Iñaki Mendizabal: ‘editore izateak eta pobrea izateak badaukie antzekotasun bat’
2008-12-29 10:27 BarriketanELEA argitaletxeko editorea
Orain Shanghai 2010 (II)
2008-12-24 13:49 BidaideAbangoardia etxe orratzen urian, pabiloiak bisitariak ahoa zabalik eta adurra dariela ixteko modukoak izango dira. Erakustazokan, zientziaren azken aurrerapenak erabiliko dira energia aurrezteko. Komunikazino eta garraio arloetako ‘gadget’ teknologiko puntakoenak be ez dira faltako, baina Expo Shanghai 2010ek izango dauen erronkarik handiena aurrerapausu horreek erakustazokako mugetatik kanpo zabaltzea da.
Andres Urrutia: 'Bilbon, Euskaltzaindia pizgarri, akulu eta suspertzaile izan da euskerearentzako'
2008-12-22 11:14 BarriketanEuskaltzainburua
Angelita Alfaro eta Koldo Salinas 'Gourmand Word Cookbook Award' sarietan irabazle
2008-12-19 11:53 Jan edanakKoldo Salinasen Dulces caprichos liburua Sukaldaritzako Lehenengo Liburu Onena dalako kategorian saritu dabe. Angelita Alfarok Epaimahaiak eskaintzen dauen Sari Berezia kategorian irabazlea izan da Entre fogones con Angelita Alfaro azken lanagaz.
Santo Tomas azoka jentetsuenak Bilbon, Lekeition eta Donostian
2008-12-19 10:40Gabonaldiaren ateetan, Santo Tomas azokak izango doguz bihar eta etzi. Bizkaian ezagunenak Bilbokoa eta Lekeitiokoa dira. Aurten Santo Tomas eguna domekea izan arren, Bilbon bezperan egingo da dendarien eskabideari erantzunez. Danetara, 140 produktore eta 286 stand edo salmenta toki izango dira Plaza Barrian eta Arenalean.
Sua argitaletxeak bi sari jaso ditu
2008-12-18 14:46 sariak-autortzakSua argitaletxe bizkaitarrak Espainia mailako bi sari jaso barri ditu, bata Espainiako Mendi eta Eskalada Federazinoak emona eta bestea, Torelloko Mendi eta Abenturearen Nazinoarteko Zinemaldiak emona.
Jet Lag Bio 08, abenduaren 19tik 23ra
2008-12-18 10:26Jet Lag Bio'08 Bilbon abenduaren 19 eta 23 bitartean egingo dan uri-adierazpide gazteen lehen jaialdia da, Bilbao Aktiba! II Gazte Planaren barruan, Bilboko Udaleko Enplegua, Gazteria eta Kirola Sailak antolatutakoa. Deustuko kanalean dagoan industria-nabe zahar batean egingo dira ekitaldiak. Bariedadea eta orijinaltasuna dira 16 urtetik gorako gazteei zuzendutako jaialdiaren oinarriak.
Puntu arteko 50 urte
2008-12-15 14:53 BertsolaritzeaBizkaiko Bertsozale Elkarteak 1987an antolatu eban lehenengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketea (Araba Bizkaikoa orduan), baina Bizkaiko lehenengo txapelketea orain 50 urte antolatu eban Euskaltzaindiak. Bizkaiko lehenengoa bakarrik ez, Espainiako Gerra Zibilaren ostean egindako lehenengo bertsolari txapelketea izan zan.
Antton Olanok irabazi dau Gasteiz Itzulpen Saria
2008-12-15 13:32 sariak-autortzakAntton Olano Irurtiak irabazi dau aurten Gasteizko Udalak gazteentzat itzulitako liburuen artean banatzen dauen Gasteiz Itzulpen Saria, Bai baina ez baina bai eleberriari esker. Pasqual Alapont valentziarrak katalanez idatzia da jatorrizkoa (Fi de culs a Mallolca izenburuaz) eta Elkar-ek argitaratu eban itzulpena 2007an, gazteentzako Taupadak bilduman. Saria 9.000 eurokoa da.
Denis Azkarate: 'etxetik entzuten dabenak be marijesiak dira'
2008-12-15 11:13 BarriketanGernika-Lumoko Marijesietako bakarlaria
Orain, Shanghai 2010 (I)
2008-12-12 14:13 BidaideGuzurra dala pentsau arren, urte bi barru 'Uri Ona, Bizitza Hobea' lelopean, urte birik behin antolatzen dan Erakusketa Unibersala Shanghain izango da. Hori dino autobus geralekuetako markesinetan agiri dan 'haibao' izeneko maskota urdinak. Baina Shanghai 2010eko maskotearen irribarrea ez dator bat autobusa itxaroten dagozanen jente piloaren arpegi serioakaz.
‘Zorion perfektua’, liburutik zinemara
2008-12-12 13:56 BarriakPausokak produzidu eta Barton Filmsek banatutako filmaren errodajea Zarautzen hasi zan zemendian, herri osoaren ikusmina sortuz, eta biztanleen lankidetzea lortuz. 'Anjel Lertxundi bertan bizi da eta istorio hau hor idatzi eban, horregaitik nahi neban nik Zarautzen filmau' -azaldu deutso Bizkaie!-ri Jabier Elortegi zuzendariak-.
Berrizko Udalak patrikerako agendea argitaratu dau
2008-12-11 17:092009. urterako patrikerako agendea Berrizko argazki zaharrakaz osotu da eta gehienetan emakumea da protagonista. Agendako lehen orrietan, gainera, Maria Martina Ibaibarriaga Elorriaga nabarmentzen da, Manuel Martinez ezezinez ezaguna izan zan infanteriako teniente-koronela.
Kultur ikuskizunak doban Bilbon 2009an zehar 18 urte beteten dituenentzat
2008-12-11 14:26Kultura eta Hezkuntza Sailaren esanetan, gazteriari zuzenduriko txartel barriak, edade horretan erakargarritasun gitxien daben adierazpen artistikoakazko zaletasuna bulzatzatzea dau helburu, lehentasun kulturalakazko ikerketa desbardinen arabera antzerkia, opera, dantza edo jazza lako disziplina artistikoak, besteak beste.
Dorleta Alberdi: 'egun, jenteak bildur barik darabil bizkaierea'
2008-12-09 11:46 BarriketanBizkaia Irratiko zuzendaria