'Euskal Herriko Musikarik Onena', Euskal Herriko Diskoetxeen Alkartearen lehenengo emoitza diskografikoa

Bizkaie! 2008-09-23 15:59   Musikea

'Euskal Herriko Musikarik Onena' bilduma diskoan, danetara 22 kantu dagoz, igazko irailetik aurtengo irailera bitartean, urtebeteko tartean, alkartera batutako diskoetxeen emoitzetako batzuk, besteak beste, Ken Zazpiren 'Gauaren argiak', Laurobaren 'Ume izan', Benito Lertxundiren 'Mirotzak', Gontzal Mendibilen 'Zuri so'eta Alos Quarteten 'A ragtime'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Edu Etxeberriak irabazi dau Munduko Kayak Surf Kopea

Bizkaie! 2008-09-23 15:34   Euskaldunak munduan

Munduan zehar antolatutako proba desbardinetan sailkatutako 24 piraguista onenei aurrea hartu deutse gipuzkoarrak. AEBetan, Ingalaterran, Portugalen eta Euskadin (Mundakan) egin dira probok.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Metroaren kilometroak

Onintza Enbeita 2008-09-22 18:38   Euskaldunak munduan

DF itzela danez, metroa da hara eta hona ibilteko garraiobiderik egokiena. Izan be, autobuses edo kotxez mobiduteko pazientzia handia behar da. Trafikoa izugarria da uriaren bazter guztietan. Metroan be, gurean baino pazientzia handiagoa behar da han egia esan. Bizkaiaren bestekoa da Mexikoko uriburua. Atara kontu, zenbat denpora behar dan metroan puntatik puntara heltzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Elkar diskoetxeak Itoitzen antologia kaleratuko dau

Bizkaie! 2008-09-22 11:55   Musikea

Udagoiena eta musika-nobedadeak beti datoz eskutik oratuta. Oraingoan, Elkar diskoetxeak datozan asteotan atarako dituan diskoen barri emon deusku. Itoitzen antologia, Benito Lertxundiren lanen bildumatxua edota Pier Paul Berzaitzen lan barria dira nobedade batzuk.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

GOR diskoetxearen nobedadeak udagoienerako eta negurako

Bizkaie! 2008-09-19 11:48   Musikea

Laurobaren lehenengo diskoa, Hesian taldearen bigarrena eta Zura talde erabarrituan, Xabi Strubellen proiektu barria dakarz Gor diskoetxe nafarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Korrontzik zuzeneko diskoa grabau dau

Bizkaie! 2008-09-11 12:23   Musikea

Baga-Biga diskoetxeak balorazino oso positiboa egin dau Korrontzi taldeak Getxon eskaini eban kontzertuaz. Dinoenez, 3.000 ikus-entzule batu ziran irailaren 4ko emonaldi horretan eta grabautako materialagaz 'lan bikainak urtengo dau'. Taldeak CDa eta DVDa plazaratuko ditu Getxon grabautakoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

II. GetxoPhoto, 'Mutazioak' lemapean, komunikazinorako leiho edegia, irailaren 11tik urriaren 12ra

Bizkaie! 2008-09-11 11:08   Kulturea

Kaleak museo, erakustoki bihurtzen dituan GetxoPhoto, argazki Jaialdi gazte baina indartsuak urien ohiko erabilpenari (erosketak egitea, paseatzea…) zeozer erantsi gura deutso, uria komunikazinorako euskarri bihurtuz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Udagoienean bertsoz jantziko da Bilbo

Bizkaie! 2008-09-10 18:26   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak, Bilboko Udaleko Euskera Sailaren laguntzinoagaz hainbat saio berezi antolatu ditu udagoien-negu parterako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zeruan

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-09-10 12:14   Bidaide

Segundoan bederatzi metro igoteak belarriko mina sortarazoten dau baina, bestela, munduko behatokirik altuenera eroaten zaituen makinek zaratarik txikiena be ez dabe egiten eta mobidukeran ez da dardararik igarten.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Zeanuriko Ermiten XXI. Ibilaldia, irailaren 14an

Bizkaie! 2008-09-09 12:51

Aurtengoagaz XXI. urtea beteko dau 1988an jaio eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa honek. Orduan antolatu eban lehen aldiz Joko Alai Alkarteko mendi sailak eta ordutik hona hutsik egin barik eutsi deutse zeanuritarrek urteroko hitzorduari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko Bertsozale Elkartea Arabako Errioxan zehar

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-09-08 13:07   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen dau bere kide eta laguntzaileen arteko urteerea. Irailaren 6an, zapatuan, egin dabe aurtengoa. Neu be konbidauta egon naz eta Bizkaie!-ko orrialdeetan horren barri emotea izan da nire asmoa.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Itsasoan honezkero Ragaine II

Bizkaie! 2008-09-08 10:10   Euskaldunak munduan

Eguraldi ederragaz eta senitarteko eta lagunen negar malkoen artean itsasoratu zan atzo, hilak 7, eguerdi aldera Ragaine II belaontzia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Antonio Banderasek eta Meryl Streepek jasoko dabe aurtengo Donostia saria

Bizkaie! 2008-09-05 15:58   Barriak

'Duda barik, Streep da egun emakume aktorerik onena', adierazo dau Zinemaldiaren zuzendari Mikel Olaziregik. Banderasek, barriz, 'Hollywoodeko zuzendari onenakaz' lan egin dauela azpimarratu dau zuzendariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Frankismoaren biktimei gorazarrea egingo jake Berrizen

Bizkaie! 2008-09-05 12:43

Felipe Urtiaga Berrizko alkate izan zana eta Jose Agirre guardia herritarra 1937. urtean fusilau zituen eguna da irailak 11. Hortik abiatuta, udalbatzak aurtengo herriko jai eguna irailak 11 izatea erabagi eban, San Pedro eguna (bagilak 29), ohituraz herriko jai eguna, domekea zala kontuan izanda. Holan ba, datorren eguenean frankismoaren biktimei gorazarre egingo jake Berrizen.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Frida eta Diego

Onintza Enbeita 2008-09-04 15:27   Euskaldunak munduan

Mexikoko uriburuan badago joandako sasoien izatea behin eta barriro gogoratzen deuskun bikote baten presentzia. XX. gizaldiaren hasikeran Mexikon izandako iraultzearen jarraitzaile sutsuak izan ziran Frida Kalho eta Diego Riverarena hain zuzen. Esan leike ez zirala sekula hil.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Abian da Expodistrito, Bilboko Barrutietako udaltegietara argazki eta pintura erakusketak eroango dituana

Bizkaie! 2008-09-04 14:50   Kulturea

Udako atsedenaren ostean, Bilboko barrutietako udaltegiek ohiko kultur jarduereari ekin deutse ostera be, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak aldi baterako eskultura, pintura eta argazki erakusketak batuz antolatzen dauen Expodistrito zikloagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)