400 pertsona inguruk parte hartuko dabe Getxo eta Angeluren arteko senidetze-jardunaldian
2009-09-18 15:37Ekimenaren IV. edizinoa da (bi Angleten eta bi Getxon) eta 2003. urtean Getxok eta Angletek sinatutako adiskidantzako akordioaren testuinguruan kokatzen da, batez be, kirolaren bidez, kostaldeko herri bi horreetako biztanleen arteko hartu-emonak eta alkar ezagutzea sustatzeko, herrien ezaugarrien eta bokazino turistikoaren aldetik oso antzekoak baitira.
400 pertsona inguruk, horreetatik Getxo eta Angelu-Angleteko (Lapurdi) 300 kirolarik, bihar, zapatua, hilak 19, Getxon egingo dan kirol eta jolaseko senidetze-jardunaldian parte hartuko dabe. Ekimen horrek bere laugarren edizinoa beteko dau (bi Angleten eta bi Getxon) eta 2003. urtean Getxok eta Angletek sinatutako adiskidantzako akordioaren testuinguruan kokatzen da, batez be, kirolaren bidez, kostaldeko herri bi horreetako biztanleen arteko hartu-emonak eta alkar ezagutzea sustatzeko, herrien ezaugarrien eta bokazino turistikoaren aldetik oso antzekoak baitira.
Egitaraua
Getxon, Faduran 10:15ean izango dan harrerako aurreskuaren ondoren, kirol-jardunaldia 10:30ean hasiko da gazteen arteko ugeriketa-lehiaketa eta pelota partiduakaz. Era berean, Getxo Arteako errugbi jokalari beteranoak lapurtarren kontra jokatuko dabe 11:30ean.
Arratsaldean, lehiaketak 15:00etan hasiko dira barriro, helduen esku-pelota partiduakaz; ondoren, 16:00etan, Getxo Surf taldeko kirolariak Angeluko ordezkarien kontra lehiatuko dira Barinetxeko hondartzan; era berean, beteranoen estropadak izango dira 17:45ean Portu Zaharrean. Bertan, ondokoek parte hartuko dabe: Hendaika, Arkote, Getxo, Ibaialde, Sestao eta Lutxana. Arratsaldeko 18:15ean, Algortako Portu Zaharrean jantzak eta erromeria izango dira. Jardunaldia Fadurako garagardotegian amaituko da, sari-banaketeagaz, 19:45ean, eta agur-afariagaz, 20:00etan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!