Donostiako Tabakalera zentroak webgune barria estreinau dau

Bizkaie! 2009-03-27 14:46

Webgune barriak askoz be modu argiagoan eta irisgarriagoan aurkezten ditu azken urteetan Tabakalerak sortutako edukiak, oso kontuan izan baitira, era berean, erabilgarritasuna eta nabigagarritasuna.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Bidaia Bollywood barrira (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-03-27 11:32   Bidaide

‘Slumdog Millionaire’ filmak hindi ukutua emon deutso zinemeari, baina indiar batek ez leuke sekula holako lanik grabauko. Bizkaie!-k indiar zinemagintzearen iraultzearen jatorria bilatu dau Gandhiren herrialdean, zinema librea eta 'underground' estiloa loratzen hasi diran garaiotan.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Ipar Uribe eta Lea Artibairen arteko lehia gaur Bilbon

Bizkaie! 2009-03-26 10:34   Bertsolaritzea

Bertsolari Gazteen XVII. BBK Sariketako finala gaur, hilak 27, arratsaldeko 19:00etan jokatuko da Bilboko Kafe Antzokian. Sarrerea dobanekoa izango da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Thin Lizzy eta Suicidal Tendencies be Kobetasonik jaialdian izango dira

Bizkaie! 2009-03-24 16:36   Musikea

Datorren bagilaren 19an eta 20an, Bilbon ospatuko dan KobetaSonik jaialdirako baieztatu dituen azken lau taldeak Thin Lizzy, Suicidal Tendencies, Cathedral eta Hot Leg dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Topaguneak federazinoaren izaera parte-hartzailea sendotu gura dau datozan urteotan

Bizkaie! 2009-03-24 13:49   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoaren Zuzendaritza Batzordeak azken urtean egindako hausnarketearen emoitza aurkeztu dau gaur, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan egindako prentsaurrekoan. Hausnarketa horreekaz batera, Topagunearen erakunde irudi barritua eta euskera alkarteen bazkide txartel bateratua be aurkeztu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Arabako Bertsolari Txapelketeak baditu finalistak

Bizkaie! 2009-03-23 14:11   Bertsolaritzea

Kontuak kontu, apirilaren 4an Gasteizko Printzipal Antzokian kantauko daben sei bertsolariak Oihane Perea eta Manex Agirre (zuzenean sailkatuak), Asier Otamendi, Rikardo Gonzalez de Durana, Juan Mari Juaristi eta Iñaki Viñaspre izango dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Eneko Pou: 'Talde ona erabagiorra da helburuak lortzeko'

Koldo Isusi Zuazo 2009-03-23 10:00   Barriketan

Eskalatzailea, Chañi Chicora (5.571 m.) Euskaltel Espedizinoko kidea, Iker Pou eta Jabi Baraiazarragaz batera

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Norbert Sedlacek, VI. Vendee Globeko azken izarra

Bizkaie! 2009-03-18 10:09   Euskaldunak munduan

Pasa dan domekan heldu zan Sedlacek austriarra Les Sables d'Olonnera Vendee Globen, munduari itzulia, geldialdirik eta kanpoko laguntzino barik emoteko 126 egun, 5 ordu eta 31 minutu erabili ostean. Azkena izan arren, heroi batek merezidu dauen harrerea egin eutsen helmugara hurreratu ziran milaka lagunek.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BBK sariketearen eta Bertsozale Elkartearen batzar nagusiaren balorazinoak

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2009-03-17 14:08   Bertsolaritzea

Ia konturatu barik Bertsolari Gazteen BBK Txapelketea finalerdietan parau jaku. Atzo bertan egin nituan epaile beharrak Juanjo Respaldiza eta Arkaitz Estiballesegaz batera Gabriel Aresti institutoan, eta aurreko saioen antzera, ez da emozino faltarik egon. Bestalde, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen batzar Nagusia jai-giroan amaitu zan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Bi belaontzi helduko dira aste honetan Bilboko Itsas Museora

Bizkaie! 2009-03-16 13:06

Eguenean belaontzi biak doban bisitau ahal izango dira, 'Eendracht' 12:00etatik 15:00etara eta 'Alexander Von Humboldt', barriz, 18:00etatik 21:00etara.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Manex Agirre sailkatu da zuzenean Arabako Bertso Txapelketako Finalera

Bizkaie! 2009-03-16 11:08   Bertsolaritzea

Bertsolariak erregular ibili ziran oro har, eta danek itxi zituen ale ederrak. Halan da be, Agirre izan zan nabarmen gailendu zana. Ofizioka erraz moldatu zan aramaioarra eta, kartzelako gaian be, fin ibili zan habanera doinuan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilbok Blas de Otero gogoratuko dau idazlea jaio zaneko 93. urteurrenean

Bizkaie! 2009-03-16 09:58

Omenaldia, martiaren 16an, astelehenean egingo da udal liburutegian, aurten urteurrena domekan dalako. 'Pido la Paz y la Palabra' lanaren egilearen izena daroan Blas de Otero-Bilboko Uria Nazinoarteko Poesia Sariaren bigarren edizinoari gehitu behar jako ekimen hau.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Txaboletatik bost izarreko hoteletara

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2009-03-13 14:34   Bidaide

India lako herrialdeetan sano gatxa da buruko osasunari eustea eta gatxagoa kazetaria bazara eta jorratu behar dozuzan gaiak era guztietakoak diranean. Nire kasuan, txabola auzoetan, 50 rupiaren trukean (euro bat baino gitxiago) beharrean dabilzan prostitutakaz nabil gaur eta bihar, barriz, Bollywoodeko gehiegikeriatan, Informazinoaren Teknologia arloko enpresa munduan mobiduko naz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

V. Animabasauri zine jaialdiak 298 film erakutsiko ditu

Karolina Almagia 2009-03-13 09:41   Barriak

'Munduaren bira, doan' euskal produkzinoak zabalduko dau hilaren 20an Animabasauri Animabasque zine jaialdia. Bost urte beteten dituanean, Europa mailan ezinbesteko hitzordua bihurtu da ekitalde hau zinezale guztientzat.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Alvaro Rabelli: 'euskereak lagunak behar ditu eta ez arerioak'

Koldo Isusi Zuazo 2009-03-09 11:05   Barriketan

'Euskera para Hispanohablantes'/ 'Espainoldunentzako Euskara'-ren egilea

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Bilbao Distrito Jazz' ekimenak jazz doinuz jantziko ditu Bilboko udaltegiak martian eta apirilean

Bizkaie! 2009-03-05 17:34   Musikea

Programearen hamargarren edizinoa da aurtengoa, uriburuko agenda kulturalean guztiz errotuta dagoana eta areto desbardinetan dobako jazz kontzertuak eskaintzen dituana.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Lea-Artibai taldea Bertsolari gazteen XVII. BBK Sariketako finalaurrekora

Bizkaie! 2009-03-05 17:33   Bertsolaritzea

Sariketa honetan aurten, saioak sailkapen-izaerakoak dira eta galtzailea, Busturialdea, eliminauta geratzen dan bitartean, irabazlea finalaurrekoetara pasetan da. Beraz, finalaurrekora pasetan dan taldea Lea-Artibai da eta hilaren 16an, igazko irabazlea dan Bilboaldeko taldeagaz neurtu beharko ditu indarrak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)