Denis Azkarate: 'etxetik entzuten dabenak be marijesiak dira'
2008-12-15 11:13 BarriketanGernika-Lumoko Marijesietako bakarlaria
Orain, Shanghai 2010 (I)
2008-12-12 14:13 BidaideGuzurra dala pentsau arren, urte bi barru 'Uri Ona, Bizitza Hobea' lelopean, urte birik behin antolatzen dan Erakusketa Unibersala Shanghain izango da. Hori dino autobus geralekuetako markesinetan agiri dan 'haibao' izeneko maskota urdinak. Baina Shanghai 2010eko maskotearen irribarrea ez dator bat autobusa itxaroten dagozanen jente piloaren arpegi serioakaz.
‘Zorion perfektua’, liburutik zinemara
2008-12-12 13:56 BarriakPausokak produzidu eta Barton Filmsek banatutako filmaren errodajea Zarautzen hasi zan zemendian, herri osoaren ikusmina sortuz, eta biztanleen lankidetzea lortuz. 'Anjel Lertxundi bertan bizi da eta istorio hau hor idatzi eban, horregaitik nahi neban nik Zarautzen filmau' -azaldu deutso Bizkaie!-ri Jabier Elortegi zuzendariak-.
Berrizko Udalak patrikerako agendea argitaratu dau
2008-12-11 17:092009. urterako patrikerako agendea Berrizko argazki zaharrakaz osotu da eta gehienetan emakumea da protagonista. Agendako lehen orrietan, gainera, Maria Martina Ibaibarriaga Elorriaga nabarmentzen da, Manuel Martinez ezezinez ezaguna izan zan infanteriako teniente-koronela.
Kultur ikuskizunak doban Bilbon 2009an zehar 18 urte beteten dituenentzat
2008-12-11 14:26Kultura eta Hezkuntza Sailaren esanetan, gazteriari zuzenduriko txartel barriak, edade horretan erakargarritasun gitxien daben adierazpen artistikoakazko zaletasuna bulzatzatzea dau helburu, lehentasun kulturalakazko ikerketa desbardinen arabera antzerkia, opera, dantza edo jazza lako disziplina artistikoak, besteak beste.
Dorleta Alberdi: 'egun, jenteak bildur barik darabil bizkaierea'
2008-12-09 11:46 BarriketanBizkaia Irratiko zuzendaria
Bertsozalek 'Bapatean' bildumako 21. alea eta 'Bertsolaritzearen Curriculuma Lehen Hezkuntzan' liburuak argitaratu ditu
2008-12-05 14:03 BertsolaritzeaUrteko bat-bateko bertsogintzearen lekuko izateko helburuagaz Bertsozale Elkarteak urtero argitaratzen dauen bertso bildumea da Bapatean.
Bestalde, bertsolaritzearen begiradea askotarikoak ikaskuntzaren beharretara zorroztu eta deskribapen objektu bilakatzeko helburuagaz sortu dau alkarteak Curriculuma.
Eneko Olasagastiren berbaldiagaz hasiko da Durangoko 43. Euskal Liburu eta Disko Azokea
2008-12-05 09:36 KultureaAbenduaren 5etik 8ra, azokako ordutegia goizeko 10:30etatik 20:00etara izango da
Gerediaga Elkarteak hasierako minutuak aurten hildako Henrike Knör euskaltzaina, Gotzon Garate filologoa, Karmelo Etxenagusia Bilboko gotzain laguntzailea, Xabier Iratzeder, idazle eta euskaltzaina, Elias Amezaga, idazlea eta Mikel Errazkin eta Mikel Laboa musikariak gogoratzeko erabiliko ditu.
'Ahotsenea'sortzaileen gunea abian
2008-12-03 14:48Ahotsenearen aurkezpena datorren zapatuan, abenduaren 6an izango da Durangon, Landako Elkartegian. Ekitaldiak 10:00etatik 15:00etara izango dira. Tartean Mikel Laboari omenaldia eskainiko jako.
Ari Lehtonen finlandiar soinujolea, Naroa Intxausti sopranoa eta Mario Lerena pianojoleak Bilbon
2008-12-03 13:23 MusikeaAri Lehtonen soinujolea, Naroa Intxausti sopranoa eta Mario Lerena pianujolea izango dira protagonista BilbaoMusikako Gazte Interpreteen Kontzertu Zikloan, abenduaren 4an eta 19an. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak babesturik, lehiaketa honek musikari gazteen karrera musikala bultzatzea dau helburu. Dobako kontzertuak La Galera eraikinean izango dira (Sorkunde, 8) arratsaldeko 19:00etan.
Kanariar irlak atzean itxi eta Kabo Berde-rako bidean
2008-12-02 14:39 Euskaldunak munduanEgonaldi luzea egin dogu Kanarietan eta, ganera Rasyta eta bion senitartekoak izan doguz lagun. Egun zoragarriak izan dira. Baina orain hasi da benetako abenturea.
Kirmen Uribe: ‘fikzinoagazko kritika inplizitu bat dago nire nobelan’
2008-12-01 13:16 BarriketanIdazlea
'Otalorea' eta 'La flor de la argoma', Toti Martinez de Lezearen liburu barria euskeraz eta gaztelaniaz aldi berean
2008-11-28 14:54 KultureaErein argitaletxearen eskutik, XIX. mendearen amaieran, azken Karlistadan girotutako nobela historikoa dakar Toti Martinez de Lezeak, Oñatin kokatua eta, beraz, Gipuzkoa barrualdeko nekazaritza giroa jorratzen dauena.
Euskerearen Egunak interaktibotasuna topau gura dau
2008-11-28 14:36 Euskerea berbagaiAurten, euskerearen aldeko ekitaldi nagusia egungo joerei egokituko jake eta teknologia barriak, musikea eta gazteak izango dira jaialdiko protagonista nagusiak Une, Gose eta Betagarri musika-taldeen kontzertuetan: ikus-entzuleek, SMS mezuen bidez, ekitaldiaren norabidea moldatu ahal izango dabe. Jai hori abenduaren 5ean izango da eta, 3an, ekitaldi ofizialak egingo dira.
Jaioterritik urrun
2008-11-28 13:52 BidaideIndustriak Ekialdera eskapau dau. Baina industriak baino ez dauela eskapau pentsetan dauena oker dabil. Gure planetearen grabedade-zentroa Asiara begira dago, eta ekonomia zein gizarte arloetako sektore guztiek pastel gozo hori probau gura dabe. Artea ez da salbuespena.
Alex Sardui: 'kanta sinpleak eta politak egitea ez da erraza'
2008-11-24 13:43 Barriketan'Gatibu' taldeko abeslaria
EAEko 71 herritako miloe erdi familiak emakumeen kontrako indarkeria gaitzetsiko dabe hilaren 25ean
2008-11-24 10:12Euskal Autonomia Erkidegoko 71 herritako miloe erdi etxetako leihoetan kartelak jarriko ditue zemendiaren 25ean, emakumeen kontrako indarkeriari gaitzespen osoa adierazoteko, izan be, egun horretan ospatzen da Emakumeakazko Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna.
Oraintsu zaharbarritutako 1960ko hamarkadako Bilbori buruzko film labur bigaz hasi eta amaituko da Zinebi 50
2008-11-21 11:56 BarriakBilboko 1960ko hamarkadako errealidadea erakusten daben eta oraintsu zaharbarritu diran film labur bi aurkeztuko ditu Zinebi Bilboko Dokumental eta Film Laburren Nazinoarteko Jaialdiaren 50. edizinoak. Gainera, zaharbarrituriko bi lanak erabiliko dira Bilboko Arriaga antzokian egingo diran jaialdiaren inaugurazino (Zemendiak 24) eta amaiera (Zemendiak 29) ekitaldiak hasteko.
Gatibu gernikarren hirugarren diskoa plazan
2008-11-20 13:23 Musikea'Laino Guztien Gainetik, Sasi Guztien Azpitik', Gatibu taldearen hirugarren diskoa gaur aurkeztu dabe Bilbon. 'Zoramena' (2002) eta 'Disko infernu' (2005) Oihuka diskoetxeagaz plazaratu ostean, Baga Bigak dakar oraingo hau.
Jesus Llona: 'etxekoandreak omendu gura izan doguz'
2008-11-17 12:03 BarriketanJesus Llona eta Garbiñe Badiola senar-emazteak





