Bidaiarien Txokoak Bidaia-postalen III. Lehiaketea abiarazo dau
2008-08-27 12:45 kulturbizIzena emoteko epea irailaren 19ra arte egongo da zabalik. Postal irabazlearen jaubeak hiru eguneko egonaldia irabaziko dau Kantabria edo Asturiasko landa-hotel batean.
Zhao Bandi: ‘Jokoek topikoak indartzeko baino ez dabe balio’
2008-08-26 12:54 BidaideModa diseinatzaile txinatarra
Guzurraren Olinpiadea
2008-08-25 13:04 BidaideZoritxarrez, gimnasia artistikoaren eskandalua icebergaren muturra baino ez da. Pekin 2008 guzurraren eta egia ez osoen Olinpiadea izan da, batez be, bete bako aginduen Olinpiadea.
Azkeneko txanpea
2008-08-21 16:16 BidaideAurten, Aste Nagusiak aurkari gogorra dauka. Pekineko Joko Olinpikoak bizkaiko uriburuko jaien egun berean amaituko dira eta, aurreikuspenen arabera, Txinako azken trakea Bilbokoa baino ikusgarriagoa izango da, domekan su artifizialez arduratuko dan enpreseari ez gustau arren.
Justo Ezenarro: 'urioletan, herritarrak eta euren eskuzabaltasuna be protagonista izan ziran'
2008-08-19 15:12 Barriketan'Lokatzetik suspertu zan uria' erakusketearen arduraduna
Urietan uriena
2008-08-19 14:26 Euskaldunak munduanHamaika ordutik gorako hegaldiaren ostean, DFk harritu egiten dau. Hegazkina beherantz doala uri osoa ikusten da. Argiak, etxeak, txabolak, torreak… Kaosa imajinau leike alturatik; zapalduko dozun uria sano handia dala argitzen deutsu hegazkinaren lurreratzeak.
Txina onena... orain arte
2008-08-18 11:47 BidaideDuda barik, Txinaren Joko Olinpikoak dira, bakar-bakarrik. Domina-zerrendeari begiradatxua egitea besterik ez da behar harrituta geratzeko. Eta kaleetako giroa be itzela da. Pekinek ahalegin guztiak egin ditu munduaren aurrean ondo baino hobeto agertzeko eta lortu dauela autortu behar da.
Onintza Enbeita: 'bidaia pentsau nebana baino askoz hobea izan da'
2008-08-14 14:35 Euskaldunak munduanAzken ia bi hilebeteotan Atlantikoaz bestalde izan da Onintza Enbeita muxikarra (1979), Mexikon. Herrialdearen hainbat arpegi ezagutu ditu eta, kazetariaren sena etxean itxi barik joan zan legez, aurrerantzean, han bizitakoak eta sentidutakoak Euskaldunok Munduan atalean kontauko deuskuz. Bidaiaz gehiago jakiteko kuriosidadez bazabize, hona hemen alkarrizketatxu labur hau:
Pekineko zerua urdin... su artifizialei esker
2008-08-12 14:22 BidaideGustau jatzuen 'Beijing 2008' Joko Olinpikoen hasiera ekitaldia? Danetariko eretxiak dagoz baina danak datoz bat esakeran itzelezko ikuskizuna izan zala, Joko Olinpikoek merezidu dabena: ikaragarria eta modu milimetrikoan zuzenduta.
Liu Siye: 'Jokoak Txina barria erakusteko aukera parebakoa dira'
2008-08-11 11:58 BidaideJoko Olinpikoetako boluntarioa
Ardaoetan usainak sortzeko teknika barria
2008-08-08 12:42 Jan edanakArdaoaren legamiaren eraldaketa genetikoaren bidez, CSICko (Ikerketa Zientifikoetarako Kontseilu Gorena) ikerlari talde batek edari alkoholikoen usaina hobetzea lortu dau. Ikerketa hori 'Metabolic Engineering' izeneko aldizkarian argitaratu dabe.
AnimaBasauri zinemaldiaren V. edizinoa martxan dago
2008-08-07 14:24 BarriakHonezkero, Basauri-Bizkaiko Nazioarteko Animazio Zinemaldiko V. edizioan preparetan hasi dira antolatzaileak. 2009ko martiaren 20tik 27ra egingo dan ekimenean, aurreko edizinoetan legez, lehiaketa-sailak eta bestelakoak be izango dira.
Badator showa: ondo etorri Beijing 2008ra!
2008-08-05 10:49 BidaideGero eta gitxiago falta da 2008ko zortziaren 8ko zortziretarako, hau da, Txinak XXIX. Olinpiadeei ekiteko. Aurtengo Olinpiadak komunismoaren eta nagusikeriaz jokatzen dauen herrialdearen bihotzean jokatuko zirala iragarri euskuenetik, historiako Jokorik polemikoenak izan dira.
Rober Gutiérrez: 'datozan lau urteotan 1.500 Ziurtagiri barri emotea aurrikusten dogu'
2008-08-04 14:55 BarriketanZiurtagiriaren Elkarteko zuzendaria
Egoi Urkiza: 'gitxik emongo leuskio ezetza holako abentura bati'
2008-07-28 14:03 BarriketanAbenturazalea
Egoi Urkiza: 'gitxik emongo leuskio ezetza holako abentura bati'
2008-07-28 02:00 Euskaldunak munduanAbenturazalea
Manu Leguineche, Radio Bilbao eta Caritas 'Bizkaitar Argi'
2008-07-24 18:38Manu Leguineche, kazetari, idazle eta gerra korresponsal bizkaitarrak adierazpen askatasunaren alde egindako ekarpenagaitik eta giza eskubideen defentsan, balore unibersalen zabalkunderako egindako lanagaitik jaso dau saria.
2002, 2004 eta 2006ko bertsoak gogoan
2008-07-24 11:44 BertsolaritzeaAurreko artikulu baten gero arte esaten geuntsan Bizkaiko Bertsolari Txapelketeari. Urri bigarrenerarteko tarte hori luzea egingo jako bertsozale askori. Artikulu hau bertsozale horreei zuzenduta dago batez be. Lasaigarri baten eragina eukiko dauelakoan, hemen dozuez azkeneko Bizkaiko Bertsolari Txapelketetako finaletako ofizio batzuk.
Abangoardia artea Txinan (eta III)
2008-07-22 14:26 BidaideTradizinoa eta modernidadea burukomin handia dira txinatarrentzat. Aldaketak, gorabeherak oso azkar datoz bata bestearen atzetik eta ez dago astirik dana asimiletako. Edozelan be, pintore batzuek tradizinoaren eta modernidadearen dilema hori inspirazino iturri legez erabilten dabe.
Sonia Rueda: 'nitaz eta inguratzen nauenaz gehiago jakiteko bidea da artea'
2008-07-21 11:57 Barriketan'Lotsaizunaren harresiak', Sonia Ruedaren begiradea Gernikako Euskal Herria Museoan Artista eta sortzaile bizkaitarra