‘Lars y una chica de verdad’, film onenarentzako Fant 2008 saria
2008-05-15 19:43 BarriakBilboko Zinemaldi Fantastikoaren XIV. edizinoko epaimahaiak sail ofizialeko film onenarentzako FANT Saria emon deutso Craig Gillespie zuzendari australiarraren ‘Lars y una chica de verdad’ izenburuko pelikuleari.
Udako ezinbesteko jatekoak
2008-05-15 15:42 Jan edanakJateko-ohiturak aldatzen ari dira, eta dieta mediterraneo egoki horretatik gero eta urrunago gabilz. Lehen hartzen genduzan barazki, fruta edo zerealak baztertu eta pintxo, plater konbinatu eta aurrez preparautakoak edo ogitartekoak jaten doguz sarri. Dana dala, udea mediterraneoko dietara bueltetako sasoi egokiena da.
Santiago di Camilo eta Victor Bonet, hurranez hurran, Nontzeflash eta Nontzefilm lehiaketen irabazleak
2008-05-14 14:44 BarriakDanetara, 251 film labur aurkeztu dira mundu osoko 26 herritatik. Euskal Herritik 52 bialdu ditue, horreetatik 13 euskerazkoak.
‘Spraikada’, Euskal Herriko V. Graffiti Lehiaketea Erandion aurten
2008-05-13 19:32Lehiaketan parte hartzeko, egin nahi dan graffitiaren zirriborroa bialdu behar da lehenengo eta behin, eta hori egiteko epea bagilaren 27ra arte dago zabalik. Jasotako lan guztien artean, hamar onenak aukeratuko dira, eta horrexek izango dira Erandioko hormetan islatuko diranak.
Bertsoplaza.tv, bertsolaritzearen egunerokotasuna sarean
2008-05-12 15:44 BertsolaritzeaBertsolaritzearen egunerokotasuna zuzenean jarraitzeko ekimen interaktiboa da Bertsoplaza.tv webgunea. Dobakoa, erakargarria, bizia, egunerokotasuna islatzen dauena, parte hartzailea edota interaktiboa.
S.H.E.: ‘beharrezkoa da Txinak bere estilo propioa bilatu eta horri eustea’
2008-05-12 12:48 BidaideTxinako S.H.E. musika taldeko kideak
Domekan, maiatzak 11, ekingo deutso Basurkok Artemis Transat estropadeari
2008-05-09 16:27 Euskaldunak munduanAurtengo Artemis Transat estropadan 24 belaontzik parte hartuko dabe eta horreetatik 13 Open 60 modalidadekoak dira, tartean 3 skipper ingelesak dira, 9 frantses eta Unai Basurko euskal ordezkaria.
Bertsolari Gaztetxuen Eguna Getxon
2008-05-09 12:02 BertsolaritzeaMaiatzaren 13an, martitzena, Bertsolari Gaztetxuen Eguna ospatuko da Algortako Getxo Antzokian, goizeko 10:30etatik, 12:30etara. Bertan, Getxon hezkuntza arautuaren barruan bertsolaritza ikasten daben ikasleak, 304 neska-mutil batuko dira.
Asteburu honetan, Portugaleteko III. Folklore Azokeak 30 erakusle baino gehiago batuko ditu
2008-05-08 15:26 KultureaElai-Alai Kulturguneak antolatuta eta hainbat erakunde publikok eta enpresa pribaduk lagunduta, maiatzaren 10ean eta 11n Portugaleteko III. Folklore Azokea izango da Ezkerraldeko herri bizkaitarrean.
‘We are ready!’
2008-05-08 14:25 Bidaide'Prest gagoz!'. Kaleko publizidade-horma erraldoiak, komunikabideetako danetariko mezu abertzaleak eta azpiegituren egoera aurreratuen ganeko barriak ikusita, argi dago. Pekin erabat aldatuta dago. Orain, uri barria da Historiako 29. Joko Olinpikoak eta, akaso, gatazkatsuenak hartzeko prest.
Michael Schenker, Arch Enemy eta Brujeria taldeak Bilboko Kobetasonik Jaialdian
2008-05-08 14:11 MusikeaKobetasonik Jaialdia bagilaren 20an eta 21ean egingo da, eta, beste askoren artean, Slayer, Kiss, Judas Priest, Ministry, Helloween, Blind Guardian, Gamma Ray eta Cavalera Conspiracy taldeen emonaldiak izango dira. Bi jardunaldietara sartu ahal izateko bonoak 125 euroko salneurria dauka, eta egun batekoak, barriz, 68 eurokoa.
Leioako kaleak umorez jantziko dira
2008-05-07 15:39 KultureaLeioako Umore Azokea kaleko umore artisten eta arte eszenikoen bilgunea da. Lau egunez, maiatzaren 22tik 25era, 47 konpainiak 49 ikuskizun eskainiko ditue eta, danetara, 160 ekitaldi baino gehiago izango dira herri bizkaitarrean. Konpainia horreetatik 12 euskaldunak dira, 21 estadu espainiarrekoak (Aragoi, Gaztela eta Leon, Andaluzia, Katalunia...) eta 14 nazinoartekoak (txina, Estadu Batuak, Belgika, India...).
Abian Run Down Entertainment
2008-05-07 12:15 MusikeaOrain Run Down Musicek Run Down Entertainmenti ekingo deutso. ‘Izena aldatu dogu kontzeptua zabalduz, dinamizazino, artista, talde eta komunikazino era barrien apustuagaz batera.
Eneko Barrutia: ‘hezkuntzan zein kulturan danon ahaleginak nahitaezkoak dira’
2008-05-05 13:11 BarriketanMendebalde Kultur Alkarteko zuzendaria
Xabier Enbeita Busturialdeko txapeldun
2008-05-05 12:09 BertsolaritzeaXabier Enbeitak jantzi eban txapela, Iker Belaustegigaz buruz burukoa jokatu ostean. Osabearen, Jon Enbeita bertsolariaren eskutik jaso eban ganera txapela.
FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren XIV. edizinoak fantasia giroa zabalduko dau urian
2008-04-30 18:47 BarriakAurten, saio berezi legez, Stephen King-en narrazino batean oinarritutako ‘The mist’ (Lainoa) filmaren Espainiako estreinaldia egingo da. Ganera, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu eta maiatzaren 16ra arte luzatuko dan lehiaketa honen aurtengo edizinoan, Atal Ofizialean lehiatuko diran filmakaz batera, generoko film klasikoak, nontzeberri.com kultur atariko film laburren lehiaketako lanak eta dokumentalak izango dira ikusgai.
Ziortzako Kontzertuak musika jaialdiaren XX. edizinoa aurkeztu dabe
2008-04-30 15:52 MusikeaMaiatzak 4, 10, 11, 17, 18, 24 eta 25. Egun horreetan egingo dira kontzertuak bai Ziortzako Kolegiatan eta baita Markina-Xemeingo eleizan be.
Desoreka taldeak rock gogorraren bidean jarraitu dau ‘Funanbulista’ disko barrian
2008-04-29 18:27 MusikeaLezoarrek maiatzaren 8an aurkeztuko dabe, Donostiako Elkar aretoan, ‘Funanbulista izenburuko disko barria, lana kaleratuko dauen Oihuka diskoetxeko iturriek jakinarazo dabenez. Taldeak rock gogorraren bideari sendo heldu deutso eta disko trinkoago bat egin dau, indarrak eta sentimenduak buztartuz.
Zeanuriko Erroten III. Ibilaldia’, maiatzaren 4an
2008-04-29 14:42Naturaz gozetako eta erroten ondare kulturala ezagutzeko aukerea eskaintzen dau ibilaldiak
Oinezko martxa honen helburuak ondokoak dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea; eta azkenik, Olabarriko errotearen (bisitak hartzen dituan eta horretarako preparauta dagoan errotea) barri emotea.
Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak aurkeztu ditue
2008-04-28 19:18 BertsolaritzeaEuskaldungoaren atentzinoa geureganatuz, Bizkaiko esparruetan bertsolaritzea sustatu, bertsozaletasuna zabaldu eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira Bizkaiko txapelketearen helburu nagusiak. Bizkaiko lurralde osora ailegetea be badau helburu eta, hori lortzeko, aurreikusitako hamasei bertso-saioak eskualde danatan orekaz banatuko dira.