Zein hizkuntza hitz egiten dau komunikazino gizarteak?

Bizkaie! 2009-05-12 11:45

'Zein hizkuntza hitz egiten dau komunikazino gizarteak?' Galdera hori izango dau izenburutzat ikastaroak, eta 'Komunikazinoaren gizartea', 'aro globala', 'hedabideak', 'nortasunaren eraikuntza' eta 'hizkuntzen industria' lako hitz gakoen inguruan jardungo dau, soziolinguistikearen ikuspegitik.

Soziolinguistika Klusterrak soziolinguistikeari buruzko ikastaro interesgarri bat antolatu dau Euskal Herriko Unibersidadearen (UPV-EHU) XXVIII. Uda Ikastaroetako eskaintzearen barruan. Ikastaroa Donostiako Miramar Jauregian izango da bagilaren 22, 23 eta 24an.

'Zein hizkuntza hitz egiten dau komunikazino gizarteak?' Galdera hori izango dau izenburutzat ikastaroak, eta 'Komunikazinoaren gizartea', 'aro globala', 'hedabideak', 'nortasunaren eraikuntza' eta 'hizkuntzen industria' lako hitz gakoen inguruan jardungo dau, soziolinguistikearen ikuspegitik. Nagusitzen ari diran gizarte aldaketei aurrea hartu guran eta errealidade barriei begiratzeko, goi mailako irakasle taldea batuko da.

Izen-emote epea zabalik dago maiatzaren 4tik aurrera eta Uda ikastaroen webgunearen bidez egin daiteke. Horrezaz gan, ikastaroaren edukiei buruzko informazino zehatzagoa gura izan ezkero, www.soziolinguistika.org/ehuikastaroa webgunea bisitetea da onena.

Kontuak kontu, komunikazino eredu barriak sortzen eta zabaltzen ari dira gaur egungo gizartean. Mugarik bako hartu-emon eta komunikazino masiborako aukera horretan, gizabanakoek eta komunidadeek eroso egokitzeko ahalegina egin behar dabe. Hizkuntza gitxituen komunidadeen ikuspegitik be, egungo baldintzetara egokitzea erronka nagusietako bat da.

Esangura horretan, ikastaroaren helburuak honakoak dira: komunikazino gizarte aroan euskal gizarteko jarrerak ezagutzea eta etorkizuneko jokerak irudikatzea; kultur identidadeen eraikuntzan komunikabideek daben zeregina aztertzea; euskerea, gaztelania, ingelesa eta beste hizkuntzek daben eginkizuna eta, munduko jokera homogeneizatzailearen aurrean, tokian tokiko hizkuntzen lekuaz eztabaidatzea.

Ikastaroan parte hartuko duten irakasleak honakoak dira: Josu Amezaga (Euskal Herriko Unibersidadea. Leioa), Iban Arantzabal (Goiena Komunikazino Zerbitzuak), Igor Calzada (Nevadako Unibersidadea - Reno), Elin Haf Gruffydd Jones (Mercator Minority Language Media Network), Jon Sarasua (Mondragon Unibersidadea- HUHEZI), Josu Waliño (Elhuyar Fundazinoa), Aitor Zuberogoitia (Mondragon Unibersidadea- HUHEZI).


Informazino gehiago:

Matrikulazino orria
Euskal Herriko Unibersidadearen (UPV-EHU) XXVIII. Uda Ikastaroak

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu