Ziortzako Kontzertuak musika jaialdiaren XX. edizinoa aurkeztu dabe

Bizkaie! 2008-04-30 15:52   Musikea

Maiatzak 4, 10, 11, 17, 18, 24 eta 25. Egun horreetan egingo dira kontzertuak bai Ziortzako Kolegiatan eta baita Markina-Xemeingo eleizan be.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Desoreka taldeak rock gogorraren bidean jarraitu dau ‘Funanbulista’ disko barrian

Bizkaie! 2008-04-29 18:27   Musikea

Lezoarrek maiatzaren 8an aurkeztuko dabe, Donostiako Elkar aretoan, ‘Funanbulista izenburuko disko barria, lana kaleratuko dauen Oihuka diskoetxeko iturriek jakinarazo dabenez. Taldeak rock gogorraren bideari sendo heldu deutso eta disko trinkoago bat egin dau, indarrak eta sentimenduak buztartuz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zeanuriko Erroten III. Ibilaldia’, maiatzaren 4an

Bizkaie! 2008-04-29 14:42

Naturaz gozetako eta erroten ondare kulturala ezagutzeko aukerea eskaintzen dau ibilaldiak

Oinezko martxa honen helburuak ondokoak dira: alde batetik, herritarrei zein kanpotik hurreratzen diran bisitariei Zeanuri eta bere auzoak ezagutzera emotea; bestetik, Zeanuriren historian errotek izan daben garrantzia ezagutarazotea; eta azkenik, Olabarriko errotearen (bisitak hartzen dituan eta horretarako preparauta dagoan errotea) barri emotea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak aurkeztu ditue

Bizkaie! 2008-04-28 19:18   Bertsolaritzea

Euskaldungoaren atentzinoa geureganatuz, Bizkaiko esparruetan bertsolaritzea sustatu, bertsozaletasuna zabaldu eta bertsolarien promozinoa bideratzea dira Bizkaiko txapelketearen helburu nagusiak. Bizkaiko lurralde osora ailegetea be badau helburu eta, hori lortzeko, aurreikusitako hamasei bertso-saioak eskualde danatan orekaz banatuko dira.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

‘Botxoko mendi-mazelak deskubritzen’, zortzi bisita gidatu Bilbo ezezagunean

Bizkaie! 2008-04-28 14:46

‘Bilbao Izan’ programea 2005ean abiarazo zan, uriko ondare historiko eta kulturala ezagutarazo eta jazoera historikoek uriaren bilakaeran izan daben eragina azaltzeko asmoz.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Shigatse eta landa mundua (eta IV)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-04-24 15:30   Bidaide

Bidaia abentura bihurtzen dauen autobus horreetariko batean montau gara. Bape itxura onik izan ez arren, jentez ganezka doa. Lhasa-tik urten eta lau ordura Tibeteko bigarren gune garrantzitsua dan Shigatse herrian egon behar geunke. Baina, aurreikustekoa dan moduan, ia doblea tardauko dogu.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Elvisavuelo azpeitiarrak martxan barriro

Bizkaie! 2008-04-24 14:07   Musikea

Elvisavuelo taldeak kantu batzuk grabau ditu eta Myspacen entzuteko eta deskargetako aukerea dago.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' kanpainea barriro be martxan

Bizkaie! 2008-04-22 15:36   Euskerea berbagai

Topagunea Euskera Elkarteen Federazinoak 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' egitasmoaren bigarren edizinoa aurkeztu dau Bilbon. Egitasmoa irakurketea sustatzeko asmoz sortu da eta Hego Euskal Herriko 17 herritan gauzatuko da, lekuan lekuko euskera alkarteen, udal liburutegien eta liburu denden alkarlanari esker.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bartzelonako Euskal Etxeak Literaldia'08 antolatu dau

Bizkaie! 2008-04-22 12:10   jardunaldiak

Apirilaren 23an hasi eta maiatzaren 23ra bitartean, errezitaldiek, irakurketek, musika emonaldiek, lehiaketek eta abarrek publiko katalana euskal literaturara hurreratuko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Ekain Ormaetxea: 'memoria historikoa berreskuratzeko kontzientziarik ez dago'

Koldo Isusi Zuazo 2008-04-21 12:22   Barriketan

Begoña Landa Gernikako alkateordea eta Ekain Ormaetxea kultura zinegotzia

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Unai Basurkok eta Eunate Agirrek jaso dabe 2007ko Kirolari Onenaren Euskadi Saria

Bizkaie! 2008-04-21 11:12

Itsas-gizonak eta bodyboarderrak apirilaren 22an jasoko dabe saria Lehendakaritzearen Gasteizko egoitzan, 19:30ean. Euskadi Kirol Sarien helburu nagusia kirol arlo zabalean kalidadea eta eredugarritasuna bultzatzea da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Pakea Bizkaia barria prest honezkero

Bizkaie! 2008-04-18 12:51   Euskaldunak munduan

Aurtengo erronka garrantzitsuei aurre egin aurretik, Unai Basurkoren lantaldeak Pakea Bizkaia belaontzia goitik behera desarmau edo desmuntau ostean, gaur, apirilak 18, Bizkaia Pakea barria aurkeztuko dabe Getxon Jose Luis Bilbao Bizkaiko Diputadu Nagusia eta bestelako agintari eta kultura arloko ordezkariak bertan dirala.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Samar: erritmoetan oinarritutako musikea

Bizkaie! 2008-04-17 15:39   Musikea

Orain dala bost urte sortutako taldea da Samar eta 'Ramas' izeneko lehenengo diskoa kaleratu barri dabe. Oinarrian australiar aborigenen didjeridoo musika-tresna berezia hartuta eta beste hainbat musika-tresna bereziren soinuak nahastauta, inprobisazinoaren eta ondo landutako soinuen erdibideko lanak batu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Periplo taldearen ‘La ciudad sitiada’ lanagaz hasiko da Bilboko Zirkuitoa zikloaren programazino barria

Bizkaie! 2008-04-15 14:58   Kulturea

‘La ciudad sitiada’ obreak antzerki-testuei zuzendutako Caja España saria irabazi eban 1996 urtean. Cervantesen ‘La Numancia’ idazlanean oinarrituta, Laila Ripoll antzerkigile gaztea bizirik irauteko preminea beste sentimendu batzukaz tartekatzen dituan drama hunkigarria da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Maiatzaren 8tik 16ra bitartean egingo da Bilboko FANT Zinema Fantastikoaren Jaialdia

Bizkaie! 2008-04-14 18:52   Barriak

Arbola artetik kuxkuxean dabilen Afrikako tribu bateko neskato baten begirada 'arduragarriak' jakinarazoko dau maiatzaren 8tik 16ra bitartean Bilboko FANT Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren XIV. edizinoa egingo dala. Ekimena iragarten dauen kartela aurkeztu dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Robert Cray, XX. Getxo & Blueseko izarra

Bizkaie! 2008-04-10 18:08   Musikea

Abeslari eta gitarra-jotzaile afroamerikarra izango da izarra bagilaren 6tik 8ra egingo dan Getxoko Nazioarteko XX. Blues Jaialdian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ruper Ordorika: 'Hamar t´erdietan. 10.30 p.m.'

Bizkaie! 2008-04-10 15:35   Musikea

Zuzeneko bigarren diskoa aurkeztu dau gaur Ruper Ordorikak Bilboko Kafe Antzokian, 2006ko urriaren 26an eta 27an hamalau kanta grabau zituan areto berean, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gazteek be egiten dabe dirua Interneten

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-04-09 19:18

Gazteak eta Internet eta teknologia buztartzea gauza arrunta da. Gazteek euren indar eta imajinazino guztia bideratzen dabe mundu honetara eta nahitaez zeresan handia dabe. Sarea tresna legez interesetan jake, hardware eta ‘barruko’ kontuetan nahastau barik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)