Bi belaontzi helduko dira aste honetan Bilboko Itsas Museora
2009-03-16 13:06Eguenean belaontzi biak doban bisitau ahal izango dira, 'Eendracht' 12:00etatik 15:00etara eta 'Alexander Von Humboldt', barriz, 18:00etatik 21:00etara.
Bi itsasontzi helduko dira Bilboko Itsasadarra Itsas Museora, 'Eendracht' belaontzi holandarra eta 'Von Humboldt' belaontzi alemaniarra, hain zuzen be, museo bilbotarreko arduradunek jakinarazo dabenez.
Lehenengoa heltzen 'Eendracht' izango da (hiru masta, 59 metroko luzerea eta 53 laguneko tripulazinoa daukan belaontzia), eta eguaztenetik (martiak 18) barikura (hilak 20) arte egongo da Itsas Museoko kaian atrakauta.
'Alexander Von Humboldt' (1906an eraikia, hiru masta, 63 metroko luzerea eta 60 laguneko tripulazinoa daukana), barriz, eguenetik (hilak 19) zapatura (hilak 21) arte egongo da atrakauta. Berezitasun moduan azpimarratzekoa da itsasontzi honen ezaugarri diran bere bela berdeak, mota honetako itsasontzietan guztiz ez ohikoa dalako, normalean zuria eta marfila lako kolore neutroagoak nahiago izaten dituelako.
Eguenean belaontzi biak doban bisitau ahal izango dira, 'Eendracht' 12:00etatik 15:00etara eta 'Alexander Von Humboldt', barriz, 18:00etatik 21:00etara.
Bestalde, arduradunek gogoratu dabe martian, erakusketa iraunkorraz gan, 'Itsas Salbamenduaren Historia' izeneko erakusketea be badadagoala ikusgai. Erakusketa honek (panelak, argazkiak, maketak eta erabilitako material errealaren bidez), itsas salbamendu lanen bilakaera historikoa eta itsas kutsadurearen kontrako burruka deskribiduten dau.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!