Maria Das Dores: ‘bizi nazan lekuan etorkin izatea gustetan jat’

Zigor Aldama 2008-06-16 11:59   Bidaide

Shanghain bizi dan portugaldar, frantziar eta euskal jatorriko artistea

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Euskal PEN Klubak heriotza-zigorraren pean dagozan idazle kurdu bi sarituko ditu

Bizkaie! 2008-06-13 11:34   sariak-autortzak

Urtero legez, Euskal PEN Klubak Idazlumea eskainiko deutso adierazpen askatasunaren aldeko lanagaitik nabarmendu dan idazle bati. Oraingo honetan, barriz, bi izango dira: Adnan Hassanpour eta Hiwa Butimar idazle kurduak. Biei heriotza-zigorra ezarri deutse Iranen.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zein? taldeak 'Ahari-Talka' izeneko disko barria plazaratu dau

Gotzon Uribe 2008-06-12 18:18   Musikea

Hiru urte baino gehiagoko geldiunearen ondoren, Zein? taldea disko barriagaz bueltau da, ibilbideko hirugarrena. Hamabi abestiz osoturiko disko sendoa, landua eta osotua aurkeztu deuskue oraingoan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herri osoko berbalagunak alkartuko dira Getxon bagilaren 14an III. Mintza Eguna ospatzeko

Bizkaie! 2008-06-12 11:19   Euskerea berbagai

‘Mingainak dantzan’ lelopean, Euskal Herri osotik etorritako ehunka berbalagun alkartuko dira Getxon. Hirugarren edizinoa izango da, aurrekoak Iruiñean eta Donostian izan ondoren.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mendebala jaialdia bagilaren 27an eta 28an

Bizkaie! 2008-06-11 18:13   Musikea

Bagilaren azken astegoienean Kantauri isurialdeko taldeen musikaz jantziko da Sopuerta, urteroko Mendebala jaialdiaren zazpigarren edizinoagaz, hilaren 27an eta 28an. Jaialdia Seiren taldeak zabalduko dau eta, ostean, Celtas Cortos, Esne Beltza, Flipin folk, Nadau, Gwendale eta Ruxe Ruxe taldeek joko dabe.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Edorta Jimenezek Zazpikale Saria jaso dau

Bizkaie! 2008-06-06 15:27   sariak-autortzak

Bizkaiko uriburuko kulturaniztasuna azpimarratu ostean, Jimenezek Bilboko Amazigh (bereber) taldeari eskaini deutso saria. 'Talde horren helburua euskal eskola publikoan, eskola orduetatik kanpo, euren kulturea erakustea da'. Halanda be, 'euskerea baztertu barik, umeak euskerazko hezkuntza ereduetan matrikuletako kanpainetan parte hartu dabe eta hori goraipatzekoa da'.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herria Zuzenean, aurten azkenengoz Zuberoako Idauze-Mendin

Bizkaie! 2008-06-05 19:41   Musikea

Bagilaren 27tik 29ra, XIII. Euskal Herria Zuzenean Zuberoako Idauze-Mendin egingo da azkenekoz herri horretan. Lehenengo zortzi urteak Arrosan (Nafarroa Behera) egin ostean, jaialdia Zuberoako herri horretan antolatzeko bost urteko kontratua sinatu eben eta aurten da amaierea.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Sondikan izango da VI. Txotxongilo Eguna

Bizkaie! 2008-06-05 15:46   Kulturea

Aurten bigarrenez, 2004ko esperientzia arrakastatsuaren ostean, Unima Euskal Herriko Txotxongilo alkarteak Txotxongilo Eguna antolatuko dau Sondikan, bagilaren 13tik 15era bitartean. Holan, Bermeoren lekukoa hartuko dau ekimenaren seigarren edizinoa antolatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Mundumira’08, Munduko Kulturen Festa

Bizkaie! 2008-06-04 15:01

Debagoienako mankomunidadeak eta Euskal Herria aldizkariak abian jarten daben IV. Mundumira Bergaran egingo da bagilaren 6tik 8ra.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Joko Olinpikoetako gida polemikoa

Zigor Aldama Shanghai 2008-06-04 12:25   Bidaide

Txinak kanpotarrei zuzendutako testua argitaratu dau olinpiadatan galarazota izango dituezan gauzak zehaztuz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Lorenzo Portillo: ‘produzidu asko egiten da baina irakurri, barriz, gitxi’

Koldo Isusi Zuazo 2008-06-03 15:42   Barriketan

Euskadiko Liburu Ganbarako burua eta Argitaratzaileen Alkarteko presidenteordea

»» Ikusi argazki guztiak (5)

'Amaiera biribila' izan dau Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketeak

Bizkaie! 2008-06-02 14:43   Bertsolaritzea

Honezkero erabagita dago Bizkaiko bertsolari Txapelketako kanporaketa fasea parte hartuko daben bertsolarien zerrendea. Enkarterriko Bertsolari Txapelketako finalean Mikel Petuya izan zan nagusi eta Lea-Artibaikoan Gorka Ostolaza.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Bertan Bilbo’ Zuberogoitia anaien ekarria

Bizkaie! 2008-05-29 15:43

‘Bertan Bilbo: Bizkaiko hiriburua eta euskara: XX. mendeko historia’ liburua aurkeztu dabe gaur. Aitor eta Pedro Zuberogoitia anaiek 300 orrialde luzetan, Bilbo euskaldunaren kronika dokumentatua, XX. mendean Bilbok eta euskereak izandako hartu-emonak jorratu ditue.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

BFAk 'Gozatu euskaraz' gazteek eguneroko jardunean euskerea erabilteko kanpainea aurkeztu dau

Bizkaie! 2008-05-29 15:35   Euskerea berbagai

Kanpainea 15 eta 25 urte bitarteko gazte bizkaitarrei zuzenduta dago eta helburua gazteak euren eguneroko jardunean euskerea erabilteko lehenengo pausua emotera animetea da. Egitasmoa hiru euskarritan garatuko da: telebista iragarkian, www.gozatueuskaraz.com webgunean eta Youtuben zabalduko daben plataforman.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gonzalo Pontonek jaso dau Edizino Saria

Bizkaie! 2008-05-28 15:47   Kulturea

Critica Argitaletxearen sortzaile eta zuzendari nagusi Gonzalo Pontonek jaso dau gaur Edizino Saria hilaren 29tik bagilaren 8ra izango dan Bilboko XVIII. Liburu Azokearen aurkezpen ekitaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Getxoko XX. Nazinoarteko Blues Jaialdia, bagilaren 6, 7 eta 8an

Bizkaie! 2008-05-27 15:45   Musikea

Getxo&Bluesak emongo deutse hasierea udako jaialdi handiei. Aurten, 20. urteurrena ospatuko dau jaialdiak. Bi hamarkada horreetan, Getxoko Nazinoarteko Blues Jaialdiak musika estilo horren aberastasuna erakutsi dau. Helburu horrez gan, bluesari merezidu dituan garrantzia eta tokia be autortu gura jakoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Oihana Bartra eta Gorka Lazkano be Bizkaiko Txapelketan

Bizkaie! 2008-05-26 12:16   Bertsolaritzea

Oihana Bartra izan da hirugarrenez Bilboaldean nagusi eta Durangaldekoan, ostera, Gorka Lazkano. Beraz, biek lortu dabe Bizkaiko Txapelketarako txartela.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Frantziako 'Entre les murs' filmak jaso dau Cannes-eko sari nagusia

Bizkaie! 2008-05-26 11:35   Barriak

Canneseko Jaialdiaren sari nagusia Frantzian geratu da eta Laurent Cantetek zuzendutako Entre les murs filmarentzako izan da. Epaimahaiak aho batez hartu dau 'Urrezko Palmondoa' film horri emoteko erabagia. Bestalde, Benicio del Torok aktore onenaren saria jaso dau Che filmean egindako lanagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (1)