Ruper Ordorika: 'Hamar t´erdietan. 10.30 p.m.'

Bizkaie! 2008-04-10 15:35   Musikea

Zuzeneko bigarren diskoa aurkeztu dau gaur Ruper Ordorikak Bilboko Kafe Antzokian, 2006ko urriaren 26an eta 27an hamalau kanta grabau zituan areto berean, hain zuzen be.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gazteek be egiten dabe dirua Interneten

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-04-09 19:18

Gazteak eta Internet eta teknologia buztartzea gauza arrunta da. Gazteek euren indar eta imajinazino guztia bideratzen dabe mundu honetara eta nahitaez zeresan handia dabe. Sarea tresna legez interesetan jake, hardware eta ‘barruko’ kontuetan nahastau barik.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jabier Muguruzarena da 2007ko euskal kanturik onena

Bizkaie! 2008-04-09 14:37   Musikea

Jabier Muguruzak 2007ko euskerazko kanturik onenaren saria jaso dau Konplizeak bere azken laneko ‘Irene’ abestiagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Hautagai bi dagoz Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzentzeko

Bizkaie! 2008-04-09 11:46   Musikea

Andrey Boreyko nazinoarteko zuzendari ezaguna eta Pablo Gonzalez gaztea dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) zuzentzeko hautagai nagusiak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Lhasa, bihotz zatitua (III)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-04-08 15:56   Bidaide

Tibeteko uriburua zatituta dago. Ez da behar horma edota burdin-hesirik. Etnia bakotxak ondo marketan dau bere lurraldea. Zoritxarrez, aspaldian gitxiengo bihurtu dira tibetarrak euren herrialdearen bihotzean eta gitxiengoa izateaz gan, behartsuak dira, nekazaritzan edota abeltzantzan jarduten dabenak.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Asier Otamendik irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketea, bederatzigarrenez

Bizkaie! 2008-04-07 12:01   Bertsolaritzea

Otamendik saio oso erregularra egin eban eta, horrenbestez, bederatzigarrenez jantzi dau txapela. Otamendik eta Manex Agirrek egin eben buruz burukoa saioaren amaieran eta 593,5 puntu lortu zituan txapeldunak; Agirrek, 582. Hirugarren, Iñaki Viñaspre sailkatu zan, 397,5 puntugaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Gazteentzako Irrika aldizkari eta webgunea eta ZIO bildumako azken liburua aurkeztu ditue

Bizkaie! 2008-04-04 15:41

UPV/EHU, Eusko Jaurlaritza, Foru Diputazinoak eta Elhuyar Fundazinoa batu dira zientzia euskeraz jendarteratzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Feministok Eraldaketarako Burrukan!’ lemapean, Euskal Herriko lV. Jardunaldi Feministak

Bizkaie! 2008-04-04 12:48

Hitzordua Portugaleten, apirilaren 12an eta 13an

Emakumeok herrian eta munduan (zaintza, prekariedadea, interkulturalidadea, parte hartze sozio-politikoa...), emakumeok indarkeria sexistari aurre eginez (prebentzioa, legeak, erantzuna…) eta emakumeok, gure identidadeak eta gure gorputz intsumituak (sexualidadea, queer, prostituzinoa, eskubide erreproduktiboak, abortoa, eskubide sexualak, lesbianismoa…) dira aurtengo jardunaldiotako ardatzak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Zinebikluben udabarriko eskaintza

Bizkaie! 2008-04-03 19:34   Barriak

Apirilaren 3tik bagilaren 19 bitartean, Abandoko udaltegian, Barrainkua kalean, udaberriko Zinebiklub film laburren programazinoa eskainiko da, zinema alternatiboari buruzko asteroko foroa.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Udabarriko kolore biziak: mailukiak eta kereizak

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2008-04-03 14:47   Jan edanak

Mailukiak eta kereizak udabarriko fruta barri goiztiarrenak dira. Halanda be, egia da udabarria hasi baino lehenago agertzen dirala merkaduetan. Berez, euren sasoia udabarria da eta eguraldiaren hobekuntzearen barri emoten dabe euren kolore gorri biziakaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Euskal Herriko lehenengo arte-dendea Sarean

Epelde Mardaras 2008-03-28 11:35

Hona hemen Emilia Epelde & Mikel Mardaras Arte Galeriaren ekinbidez sortutako online arte galeriara zuzenean joteko helbidea:

www.epelde-mardaras.com/artshopping.htm

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Riders on the Storm eta The Blues Brothers Band taldeak be Bilbon

Bizkaie! 2008-03-28 09:11   Musikea

Aurtengo Bilbao BBK Live Jaialdiaren kartela gero eta potoloagoa da eta antotzaileek iragarri dabenez, Riders on the Storm' (The Doors taldearen kide ohiak) eta The Blues Brothers talde estadubatuarrek garagarrilaren 6an emongo dabe kontzertua.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Anthony Minghella eta Richard Widmark joan dira

Bizkaie! 2008-03-27 18:12   Barriak

Anthony Minghella zine zuzendari britainiar gaztea eta Richard Widmark aktore beteranoa egunotan hil dira.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Unai Basurko hamargarren munduko Imoca sailkapenean

Bizkaie! 2008-03-27 14:19   Euskaldunak munduan

Portugaleteko itsasgizona aurtengo Imoca egutegian sartuta dago buru-belarri, maiatzean egingo dauen Transat Artemis estropadea preparetan. Estropadea Ingalaterrako hegoaldean, Plymouthen hasi eta Bostonen (AEB) amaituko da. Ia 3.000 milia egingo ditu bakarrik Ipar Atlantikoan zehar.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Zirkuitoak bi antzezlan eskainiko ditu Bilbon, Antzerkiaren Nazinoarteko Egunagaz bat eginaz

Bizkaie! 2008-03-26 14:26   Kulturea

Programa honen bultzadea sano esanguratsua da, batez be gogoan hartzen bada Euskadin Arte Eszenikoen alorrean dagoan zirkuitu amateur bakarra dala. Zirkuitoak 1.700 ikusle baino gehiago batu zituan 2007ko edizinoan, eta 2001ean abian jarri zanetik, 16.000 ikusle inguru erakarri ditu.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Taiwan Txinatik gero eta hurrago

Zigor Aldama 2008-03-25 13:25   Bidaide

Tibeteko egoera gordinak eta aurkariak egindako deskalifikazino kanpaina gogorrak ez dabe lortu Frank Hsieh politikariaren subertea aldatzea. Zapatuan, martiak 22, Taiwaneko hauteskunde presidentzialak galdu zituan botoen % 42gaz, inkestek aurreikusten eben moduan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)